Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ternuako gaietara sukar handi batekin hurrandu nintzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 9. orr.
Presonerren jazarkunde bat aipu da Aliatuak hurrandu bezain laster. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.
Anak zirkinik ere ez zuen egin bere poltsa irekitzeko, barrara ordaintzera hurrandu ginenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Banka eta Gabadi hurrandu dira bertze bien balentrietarat. Herria 2001-07-26
Ororen buruan behar bada elizen buluzte horrek Protestantak Elizari hurranduko ditu eta ekumenismari erran nahi baita Giristinoen batasunari lasterrago lotaraziko. Herria 2001-02-01
Legearen begirunetik hurbilago zebilen haren erreformismoa, Erasmorenganik baino, eta teologiatik eta artzain bideetatik zuzen legearen hurrantzea izan da haren merezimendu handiena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.