Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiztegiak eta izendegiak arakatu ditugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 253. orr.
Hiztegia zabaldu eta hitz bat hartu. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.
Ez nekien zer zen, eta hiztegian begiratu nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.
Hango eta horko hiztegiak hartu, eta orri-pasa hasi da gailur-gailurreko jakin-minez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.
Hiztegirik ez dut erabiltzen sekula, ez bada, azkenean, orrazketarako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.
Hiztegietan nekez aurkitzen ziren hitzak ikasteko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.
Hitz hau ez duzue hiztegietan aurkituko bainan denek ulertzen duzue. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.
Hala dio hiztegiak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.
Hiztegian zetorren azken lerro hura azpimarratu nuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.
Hiztegiek jasotzen duten hitzez eta lokuzioez jardun dugu orain artean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 36. orr.
Nagiak gara hiztegietan esanahien bila ibiltzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.
Hiztegietan ez dator. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 54. orr.
Erdi entziklopedia erdi hiztegi den liburua da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.
Ikus Azkueren edo Lhanderen hiztegiak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.
Azkuek bere hiztegiaren eranskinean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.
Hiztegietan sarrera bakarra dute hitz polisemikoek, sarrera ezberdinak hitz homonimoek. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 80. orr.
Hiztegia ingeles-euskara hurrenkeran ere agertzea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.
Sinboloen hiztegi mugatu bat dauka (maila fonemikoan, hiztegi honi hizkuntzaren alfabetoa deritzogu), eta + sinboloaren bitartez adierazten dugu kateatzea deitzen den eragiketa, sinbolook hurrenkera batean antolatzen dituena, sinbolo-kateak sortzeko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.
Ez entziklopedia oso bat; hiztegi entziklopediko bat, liburu bakarrekoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 121. orr.
Hiztegi Entziklopedikoan azaltzen denez, [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.
Chevalier jaunaren Sinboloen Hiztegi ezagunean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.
Elhuyarren hiztegi elebiduna. Berria - Kultura 2004-04-01
Jardunbide horrek nahiko hiztegi tekniko berezia erabiltzea eskatzen zuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.
Ingeles hiztegi guztiek. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 66. orr.
Portugesezko hiztegia hartu zuen orduan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.
Matematikako hiztegi bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.
Lyon-en egina den liburu hori, latinezko hiztegi bat da eta deitzen da "Bekatuen hiztegia”. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 88. orr.
Hiztegi aberatsaren jabe dela erakutsi nahi lukeen autore baten erakutsi-nahi antzua besterik ez dakar. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Neure hiztegi urriaren biktima naiz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.
Ez zuen antzokian entzuten diren izkirimirien errepertorio arrunt hori; halakoa zen haren hiztegia, herri-herrikoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.
Virgilen hiztegia, haren sentiberatasun osoa, munduaren irudia, ukimenaren arloko terminoz josia zen -edo ez, behintzat, ikusmenari zegozkionez-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.
Tortura ere ez da existitzen nire hiztegian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.
Itxaropena ere hiztegi pertsonaleko ezinbesteko berba da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.
Hiztegi bera erabiltzen du Frantziskok 2 Er-n eta Test-an ere, nahiz eta horietan erregela hitza datorren gehiago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 60. orr.
Artolak lan handia egin zuen erronkarieraren hiztegia berreskuratzen. Berria - Kultura 2004-01-11
Hemen bakarrik erabiltzen duen esamoldea, ohikoa da hiztegi monastikoan, espiritu-bizitzari emaniko denbora, "negotium"-en kontrakoa, adierazteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.
"Amarauna" armiarmaren hiztegian: etxe, babesleku, lantoki, bizipide. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.
"Amarauna" euliaren hiztegian: ezleku, arrisku, galbide. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.
Hitz gutxi izango dira kritikaren hiztegian "adierazgarritasun" hitzak adina hurbilketa eta gaizki-ulertze eragin duenik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.
Garoa-ren edizio modernoetan hiztegi-oharrez josita dator delako pasarte hori. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 67. orr.
Ez dakit hiztegi-arazo hutsa den, bizitzaz dugun ikuspegi diferentea ala belaunaldien arteko jauzia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 19. orr.
Hitzartutako hiztegi-proiektua. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 110. orr.
Jo euskal hiztegietara, eta kale. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 151. orr.
Erredakzioan zientzia-hiztegi moderno batzuk utzi zizkioten, eta Iturriozek bizpahiru hizkuntza-hiztegi, oso baliagarri gertatzen zitzaizkionak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.
Matematika-hiztegi erraldoiek eta zientziaren historiako tratatuek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.
Terminologiari dagokionez, UZEIren Filosofia hiztegia erabil daiteke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.
Errima-hiztegi hark bazuen berrikuntzarik gainera. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.
Erromatar barnealdeko zerga-hiztegian aspaldidanik erabilia zen hitz batez, scriptura delakoaz izendatzen zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.
· Gaztelera-frantsesa hiztegian. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.
bere hiztegi (7); da hiztegi (5); du hiztegi (4); esanak harluxet hiztegi (6); eta hiztegi (27); eta hiztegi bat (4); euskal hiztegi (5); euskaltzaindiaren hiztegi (4); gramatika eta hiztegi (4); harluxet hiztegi (20); harluxet hiztegi entziklopedikoa (16); hiztegi aberatsa (7); hiztegi bat (32); hiztegi batean (7); hiztegi batek (5); hiztegi baten (5); hiztegi batua (8); hiztegi berezi (4); hiztegi berria (5); hiztegi edo (4); hiztegi entziklopediko (14); hiztegi entziklopediko bat (8); hiztegi entziklopedikoa (31); hiztegi entziklopedikoak (7); hiztegi entziklopedikoan (6); hiztegi entziklopedikoaren (13); hiztegi errimatua (4); hiztegi eta (10); hiztegi eta gramatika (4); hiztegi hau (5); hiztegi hori (7); hiztegi subjektiboa (8); hiztegi subjektiboa n (5); lur hiztegi (5)
azkuek bere hiztegian (5); azkueren hiztegiak (4); bere hiztegia (4); bere hiztegian (17); deabruaren hiztegia (4); eta hiztegia (16); eta hiztegian (4); eta hiztegiaren (5); eta hiztegietan (4); euskal hiztegia (24); euskal hiztegiak (6); euskal hiztegian (14); euskal hiztegietan (5); euskara hiztegia (7); hiztegia egin (5); hiztegia eta (7); hiztegia ez (6); hiztegia hartu (5); hiztegiak eta (8); hiztegiak ez (5); hiztegian begiratu (4); hiztegian ere (4); hiztegiaren arabera (4); hiztegiaren egilea (5); hiztegira jo (7); hiztegira jo dut (4); meteorologia hiztegian (4); nire hiztegian (4); orotariko euskal hiztegia (20); orotariko euskal hiztegiak (6); orotariko euskal hiztegian (6); portugesezko hiztegia (7); sinonimoen hiztegia (4)