Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lexiko 1 izond hiztegiari dagokiona.

Euskal hitz eta aldaera lexiko zaharrak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 159. orr.

Oparotasun lexiko handia du japonierak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

Posible da hitz baten egitura fonologikoa jakitea laguntza lexiko eta gramatikalik gabe ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

Berez askeak diren bi hitz (edo gehiago) elkartuz, unitate lexiko berria sortzen du hitz elkarketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

2 iz hitz altxorra, hiztegia.

Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da, printze baten eskariz jakitun-talde batek bildua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Erregelazko ordezkatzeak, beraz, arauz eta buruz ikasten dira hizkuntzaren gramatika edo lexikoa ikasi ahala.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Lexikoaren koherentzia beharrezkoa da filosofian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Baina ez zen bakarrik hitz egiten zutena, lexiko zahar hura; isiltzen zutena ere bazen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Film haietan azaltzen zen lexikoa euskaratzerakoan arazo txikiren bat izan genuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 44. orr.

Lexiko berria sortzean, berriz, sarriegi jo izan dugu plastikozko terminoak asmatzeari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 73. orr.

Eibarren, neure jaioterrian, lexiko berezia garatu da bertako langileen bizimoduan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 214. orr.

Lantegietako lexiko teknikoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 207. orr.

Ez dut lexiko garbizalea eguneroko jardunerako aldarrikatzen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.

Jakin egin behar da norberaren lexikoa ere sortzen, zaintzen, hedatzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

3 irud/hed

Korrelazio anatomo-kliniko sinpletik prozesu fisiopatologikoen azterketa fineraino zeinuen lexikoa eta eurak deszifratzeko modua berriz eratu delako oso-osorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik lexikal.

Lexiko mailako tresneria.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fonologia lexikoa (3); lexikoa eta sintaxia (3)

aldaera lexikoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus