Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela hiruzpalau urte hasi zen oihanzaingoaz mintzaldi zenbaiten eskaintzen, bai-eta Lapurdi Irratian Baionako familien izendegiaz kronika jarraikiak zabaltzen, telefonoko urtekaritik hartuz deiturak. Herria 2004-01-08
Egia da, UZEI.k presakako kirtenkeria asko asmatu du euskal lexikoa zehaztekoan, baina, Biologia Izendegian behiala ikusi nuen liztor hura ez zitzaidan batere arrotz egin; bai ordea, haren erabilera taxonomikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 249. orr.
Beste toki batzuetan bezala, kale izendegiari erantsi nahi izan zioten Sarriegiren izena. Askoren artean «Rataplan» - 65. orr.
Euskal Herriko udalen izendegia herrialdeka, Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak, departamenduak eta hiriburuak. Berria - Euskal Herria 2004-04-30