Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutxitu (ETCn 21.964 agerraldi), gutxi(tu), gutxitzen (orobat gutitu ETCn 437 agerraldi) 1 da ad zerbaiti bere gisa edo motakotik zati bat kendu, zerbaiten kopurua txikiago bihurtu. ant gehitu. ik txikitu ; urritu.

Elurteak gutxitu ahala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Elkartea hiru anaia bakarrik izateraino gutxituko balitz ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 378. orr.

Biltzarkideen kopurua gutxitu egin zen eta leialak baizik ez ginen gelditu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.

Helburua, aireratze eta lurreratze pistaren luzeera 1.754 metrotik 1.454ra gutxitzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

XIV. mendean, beste krisi batek Baigorri jo zuen, biztanleria gutituz eta pobretuz zoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 198. orr.

Estatuaren gastuak gutxitu baititu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Hizkuntza zein kultura eskubideak gutxituta dituzten 50 milioi europarren aldarrikapenen ahotsa izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Gorrotoa ez zen horrenbestez gutxitu haren bihotzean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.

Azpilana agerian gelditzeko arriskua gutxitu nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.  Elizen arteko biblia   Has 8,8

Oinazea pitin bat gutxituz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 119. orr.

Ikusiz zauriengatik gorputzaren indarrak gutxituz zihoazkiola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1097. orr.

Gas isurketei dagokienez, 600.000tik 10.000 curiora gutxitu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Esportazioak %1,2 gutxitu dira eta inportazioen balioa asko handitu da.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Zenbait lekutan segurtasuna «nabarmenki» gutxitu baita.  Berria - Mundua   2004-01-07

Gutxituz joan zen ardaila.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

Zarata %4,7 gutxitu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Autobusak ere abiadura gutxitu egin zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Trafikoa gutxitu egin zen, pertsonen pausoa moteldu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 263. orr.

Argia gutxitu dela eta.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 62. orr.

Bere distira gutxiturik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Asko gutxitu zen Ameriketarako emigrazioa, eta asko ugaritu Galiziatik eta Espainiako zenbait herrialdetatik Euskal Herrira zetorrena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 121. orr.

Delitu txikietan, akusatuaren errugabetasun-probabilitatea gutxitu egiten denez [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Arnasaldien maiztasuna gutxitu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Prozesuan, azidotasuna gutxitu egiten zitzaien (deskarboxilatu egiten ziren).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

Garunaren alde batzuk oker edo gutxituak badira ere, beste batzuk nabarmen garatuak dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

• 2 du ad

Narrastiek barne ernalketa garatu zuten, eta, ondoren, ugaztunek kumeen kopurua gutxitu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.

Izan ere, atzo adierazi zutenez, mitinak ia erdira gutxitu dituzte, eta lan bilerak bikoiztu egin dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Baina denbora gehiago eskaintzen zieten. Baina nola gutxitu untxiak tiroka ez bazen?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.

Lege hauek [...] hilketak, gutxitu beharrean, gehitu egiten dituzte.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Enpleguak gutxituz lortu zen leku guztietan inflazioa jaistea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Baritono-ahots gozo durunditsuak bakarrik gutxitzen zuen haren itxura osotara biguna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Epaitegiak, baina, zigorra gutxitu dio.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Emisioak gutxitu ditu industriak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nola lor dezake industriak CO2 emisioak gutxitzea?  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Ondoren, lasaiago hitz egin ahal zezan, lepoan egiten zion indarra gutxitu zuen-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.

Bi erreserba izendatu zituen Gobernuak, eta ararei emaniko lur eremua 686 mila hektareara gutxitu zuen.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Osasun eta segurtasun maila hobetzeko balioko du Itunak, eta kostuak gutxituko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Lan hitzarmenean zehaztu bezala, aurtengo lanaldia 30 orduz gutxitu zuten, baina berriki langileei 20 minutuko atsedenaldia kendu zaie.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

Birmaniako Programa Sozialistaren Alderdiak diruaren balioa gutxitu zuen herritarren haserrea eraginez.  Berria - Mundua   2004-12-07

Barakaldoko Udalak %90 gutxitu du gizarte laguntzetarako partida.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Ate metalikoak leherketaren ondorioak gutxitu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

3 (era burutua izenondo gisa)

Begietako jakin-min gutxitua, errurik gabeko malenkonia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 180. orr.

Hizkuntza eta kultura gutxituen eskubideak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Baztertuz, jakina, edozein oinarrizko giza eskubide bortxatzeko bidea, eta bereziki herri gutituen zapalkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.

Gora munduko gutxituak!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 147. orr.

Diskriminazioa ote da gutxitu fisikoentzat autobusak atontzea?  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoak.  Berria - Mundua   2004-05-16

Bizkaiko Gutxituen Koordinadorak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Europako Hizkuntza Gutxituen Agiria.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiadura gutxitu (5); aldea gutxitu (4); arriskua gutxitu (6); asko gutxitu (7); balioa gutxitu (4); defizita gutxitu (3); emisioak gutxitu (4); eskaria gutxitu (3); gutxitu da (22); gutxitu du (10); gutxitu fisikoentzat (3); hizkuntza gutxitu (10); indarkeria gutxitu (3); kalteak gutxitu (5); kopurua gutxitu (13); kostuak gutxitu (11); lan orduak gutxitu (3); nabarmen gutxitu (10); orduak gutxitu (3); presioa gutxitu (3); tentsioa gutxitu (5)

hizkuntza gutxitua (8)

hizkuntza gutxituak (26)

hizkuntza gutxituan (5)

hizkuntza gutxituei (23)

europako hizkuntz gutxituen (3); europako hizkuntza gutxituen (24); hizkuntz gutxituen (7); hizkuntza gutxituen (95); hizkuntza gutxituen aldeko (4); hizkuntza gutxituen erabilera (3); hizkuntza gutxituen gutuna (3); hizkuntza gutxituen ituna (13); hizkuntza gutxituen itunak (3); hizkuntza gutxituen itunaren (4); hizkuntza gutxituen ofizialtasunaren (3)

europako hizkuntza gutxituetako (3); herri gutxituetako (4); hizkuntza gutxituetako (11); hizkuntza gutxituetako egunkarien (5)

hizkuntz gutxituetan (3); hizkuntza gutxituetan (24); hizkuntza gutxituetan argitaratzen (12)

asko gutxituko (4); gastuak gutxituko (3)

defizita gutxitzea (4); emisioak gutxitzea (5); gutxitzea dakar (3); gutxitzea ekarri (3); gutxitzea erabaki (3); gutxitzea eskatu (3); gutxitzea espero (3); gutxitzea izan (3); gutxitzea lortu (8); gutxitzea lortuko (3); gutxitzea proposatu (3); kopurua gutxitzea (7)

arriskua gutxitzeko (3); arriskuak gutxitzeko (4); ekoizpena gutxitzeko (3); emisioak gutxitzeko (5); eragina gutxitzeko (3); espezie kopurua gutxitzeko (4); gutxitzeko asmoa (4); gutxitzeko asmoz (6); gutxitzeko balio (3); gutxitzeko eskatu (4); gutxitzeko neurriak (9); gutxitzeko plana (3); gutxitzeko programak (3); indarkeria gutxitzeko (4); istripuak gutxitzeko (6); isurketak gutxitzeko (4); kalteak gutxitzeko (10); kontsumoa gutxitzeko (7); kopurua gutxitzeko (11); kostuak gutxitzeko (5); kutsadura gutxitzeko (3); zigorra gutxitzeko (3)

arriskua gutxitzen (6); asko gutxitzen (4); aukerak gutxitzen (4); gutxitzen ari (15); gutxitzen hasi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus