Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urritu, urri(tu), urritzen 1 da/du ad urri bihurtu.

Laurdenera urritu zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 361. orr.

Putzua berriro urritu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Dezente urritua dela tumorea, aurreko erresonantziaren aldean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.

Janaria urritzen ari zaigu.  Elizen arteko biblia   1 M 6,57

Bat-batean, argia urritu zitzaigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Zarata urrituz zihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Bizi-iturriaren jarioa mehetzen hasten delarik, eta gogoa urritzen, orduan hasten baita bat bizitzeko arrazoien bila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Elizgizon ia guztiak [...] erromatar legearen mende bizi zirenez, lonbardiarren legeari men egiten ziotenen kopurua urrituz joan bide zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.

Nire gizonen kemena urrituz zihoan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Begira jarraitu beharra zegoen, segundu bakar batean ere zirrararen intentsitatea urritu gabe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.

Ai, afektibitatea urritzen denean, zenbat kostatzen zaigun harremanen errealitate gordinari eustea!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.

Hutsetik abiatzearen hotzikarak berak urrituko digu irudimena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 42. orr.

Hori gabe giza espeziea urrituz eta urrituz joango litzateke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Ez da nire aintza urrituko, ez eta nire indarrek huts egingo ere.  Elizen arteko biblia   Jb 29,20

Sorreran ugaria, nahasia eta bihurria zen mundua, nola xinpletu, urritu eta agortu izan den, edozeinek entenitzeko moduan erakusten digu egileak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.

Arbola urritzen doa, harria ugaltzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

2 (kontagaiekin, pluralean)

Saiatu nintzen ogitartekoak urritzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Bitartean, jatekoak urritzen eta egurra agortzen, urtarril hotz hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Urri bitez haren egunak, har beza beste batek haren kargua.  Elizen arteko biblia   Sal 109,8

Triki-trakak bakandu egin ziren, urritu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

Oinarrizko lege horrek [...] lege zibil gisa urritu egiten zituen garai hartako praktika judizialaren gehiegikeriak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Urritzen hasi zitzaizkidan aukerak gailurrerako bidean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Bitarteetako bat zera izan zen, legearen xedeak betetzeko prest zeudenei oinordeko izateko esperantzak emendatzea, eta legeari uko egiten ziotenei urritzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Borondatezko bezeroak urritzen hasiak omen zituan eta gogoz kontrakoak bilatzeari lotu omen zitzaioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Tenperatura altuegirik baliatzen ez denez, galera nutrizional eta organoleptikoak dezente urritzen baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Iduri du aldekoak zerbait urritzen ari direla.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 182. orr.

3 (era bururua izenondo gisa)

Bere ikusmen luzeko begiekin agian ikus zezakeen hosto antzeko forma urritu hura, urrezko plater baten gainean zutik jarria.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 202. orr.

Duda egitekoa zen familia urritua irizkide izanen ote nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Ez adimen urriturik, ez autismoaren arrastorik, ezta besteekin harremanak izateko eragozpen organikorik ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Etsaiak libramendurako erabiltzen zituen upelak maldan behera botatzen zituen haizea alde zuenean, usain nazkagarri hura gure lubakietaraino iritsi eta horrek gure morala areago birrindu eta indar urrituko zuelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Kantu urritzen hasi ziren zozoak eta urretxindorra, eta etxetxorien pipirrioen txanda iritsi zen gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.

5 (ekonomian)

Urritu egin zituen kapitalak; jaitsi interesak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Saldo horren bariazio negatiboak automatikoki urritzen du diru-masa, eta, horren ondorioz, interes-tasek gora egiten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Portugaldarrek hainbeste urre aurkitu dute Brasilen, non espainiarren etekina laster asko urrituko baita nahitaez, eta berena ere bai.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.

Demagun gastuaren eta urrearen arteko proportzioa 1/64 izan zela; zilar-kantitatea bikoiztu zenean -eta, beraz, prezioa erdira urritu zenean-, proportzioaa 2/64 izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

AEBek Europako Batasuna, Japonia eta Argentinarekin duten defizita urritzea lortu dute urtarrilean.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Zilarra laster bikoiztu zen Europan, eta etekina erdira urritu zen Espainiarentzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Gaitza etengabe handituko litzateke, halako zorrak are gehiago urrituko bailuke kanbioa, eta Frantziak, azkenean, hondoa joko luke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Ondasun kolektiboa, "gizabanako batek, familia batek edo enpresa batek kontsumiturik, beste kontsumitzaile posibleei ondasun horren zenbateko eskuragarria urritzen ez zaien" hura da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko urrituko (3)

urrituz joan (6)

urritzen ari (8); urritzen hasi (3); urritzen joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus