Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikitu, txiki(tu), txikitzen (orobat ttikitu g.er.) 1 da/du ad txiki edo txikiago bihurtu; gutxitu.

Gero topoko atearen beste aldean agur egin zenidan, eta kristalean hatsaren orbana handitu eta txikitu egiten zen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 73. orr.

Pixka bat izaten dudanean egingo dudan lehenengo gauza operazio bat izango da, titiak txikitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Emakume bat hil da Iruñean, urdaila txikitzeko operatu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Azken hamarkada hauetan, Amazoniako oihana txikitzen joan da.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Zaila da esatea lan taldea txikitu, bere horretan utzi edo handitu beharko dugun.  Berria - Harian   2005-10-04

-Anbizinoa txikitu eta zaletasuna handitu?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 75. orr.

Glotisetik datorren hots-uhinaren maiztasunen artean barrunbeen dardar moduari dagozkionak indartuta aterako dira, gainerakoak txikitu edo erabat desagertuko dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Euriak atertu ziren eta ibaien indarra txikitu zen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Euskararen eremua etengabe txikitzen ari da.  Herria   2001-11-15

Azken hamarkada hauetan, Amazoniako oihana txikitzen joan da.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Ahuspez gelditu zen Museoko zuzendaria, trajea ordurako zirtzildu eta zikindua, duintasuna ordurako txikitu eta gutxitua, gizakia ordurako apaldu eta beheratua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

Burtsan salmentak ez ziren txikitu.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Ekoizpena 18.000 ibilgailutan txikitu dute eta kezkati dira langileak.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

Azken laurdenean hiruko jaurtiketen bidez baino ez zuten aldea txikitzeko aukererik izan.  Berria - Kirola   2004-03-25

1948an, transistorea asmatu zenean, gauzak zeharo aldatu ziren, konputagailuen neurria txikitu egin zelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Metodo horren interes osoa honetan datza: azaleraren eta zirkuluarenaren arteko aldea nahi adina txikitu daiteke, alde kopurua biderkatuz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Ortuko produktuetan ere ekoizpena txikitu egingo da.  Berria - Harian   2005-07-23

Memorizatzeko kapazitatea txikitu da.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 224. orr.

Erraldoiak ziren, benetan itsasargiak ziruditen, eta orain, berriz, bi kuboekin txikitu egin dira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.

• 2 du ad puska txikietan zatitu; suntsitu, birrindu, xehatu. ik txiki 34.

Bere sakelatik billeteak atera eta banan-banan txikitu ditu, mila zati txikitan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 189. orr.

Harresiak txikitu, birrindu, apurtu...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 84. orr.

Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,24

Bizpahiru aldiz etortzen ziren hegazkin aliatuak Buna fabrika txikitzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Burdinazko hagin handiak zituen [piztiak]; dena irensten eta txikitzen zuen, jan gabe uzten zuena hankapean apurtzen zuelarik.  Elizen arteko biblia   Dn 7,7

Aitzurkada batez burua txikitu nioan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.

Inork ez zizun itxarongo lantokitik irtetean muturrak txikitzeko, inork ez zizkizun autoaren gurpilak zulatuko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.

Frankotiratzaile ezkutukoek, tiro zuzen bakar batez, lepo-hezurra txikitu zieten, eta bertan seko utzi.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Taliban ezkutu baten tiro trebeak orkatila txikitu zion Afganistango Tora Bora menditsuko labarretan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.

Oparitarako egurra txikitu, eta Jainkoak esandako lekurantz abiatu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.

1898an, ekaitz oldar ikusgarria Madrilen: farol, hesi, zuhaitz, teilatu-sabai... harrapatu zuen guztia txikitu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Ikastolan, zuzendariari autoa txikitu zioten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 9. orr.

Bala zaparrada batek leihoetako kristalak txikitu ditu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Armairu bat txikitu zezakeela buruarekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Ron amorruz makila txikitu beharrean jo eta jo ari baitzen mahaian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

Esmeralda, berez kolore berde bizia daukana, txikitzean hauts zuri bilakatzen dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Etengabeko gerrak txikitu zuen hiri batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Urdaiazpikoa eta tipula txikitu ditut.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

Zer txikitu seinalatu zenieten zuen atzetik etorriko zirenei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

Akuilu handia izan ziren "nerbioak" eta fixazioak, harik eta estresarekin loturiko osasun-arazoek gorputza txikitu zidaten arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Drogatu egiten gaituzte, enbor txikitzen jarrai dezagun.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

· Zoria etsai izan zuen, ordea, salto egiterakoan belauna txikitu zuen-eta harri tzar baten kontra jota.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Sei metrotik behera erorita, aldaka lau tokitan txikitu zuen arte.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.

3 (janaria-eta ahoan) ik mastekatu.

Ahoan txikitu, listuztatu eta irentsi.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.

Hortzak ateratzean, janaria txikitzeko prest zeudela uste nian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 219. orr.

Eta hosto bat ematen ziotean, ahoan txikitzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 220. orr.

Laster janaria txikitzen hasten gara berriz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.

Zerbait zerabilen ahoan, txikitzen ari zena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

4 (da aditz gisa)

Lurra jo genuen, eta espaziontzia txikitu egin zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Baldatxo baten gainean zegoen kristalezko arrainontzia eta hau lurrera jausi eta hamaika puskatan txikitu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.

Bi makinak beren bideetatik irten ziren, txikitu egin ziren, eta bagoiek akordeoi baten itxura betea hartu zuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

Herrian, urrun egon arren, hogeita hamar etxetan txikitu ziren kristalak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 123. orr.

Hantxe joan zen [gorputza], pirika-pirika, harkaitz punta zorrotzen kontra guztiz txikitu zen arte.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Zubi txikitu baten parera heldu ginelarik, bizikletatik jaitsarazi nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Egun hartan bezero batek ere ez zuen onartu nik eramandako ogi txikitu eta zikindua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Hizkuntza txiki eta txikitu bati bereziki, ez zaio horrelako ataka estuan jartzea komeni. Euzkadi murriztua zen Bizkaia txikitu hartan ageriko gerra amaitu ostean, [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 191. orr.

6 izotz-txikitzeko iz izotza txikitzeko tresna.

Honetan datza teknika: gaixoei konortea galarazten zaie kolpe batez, eta, "anestesia" horren eraginpean daudela, izotz-txikitzeko bat indarrez sartzen zaie begi-globoaren eta betazalaren artetik orbitaren gainaldean barrena lobulu frontaleraino; puntu horretan, ebaki bat egiten da alderik alde, tresna alde batetik bestera mugituz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

Izotz-txikitzeko bat besterik ez zen behar.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus