Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gozatu (ETCn 30.131 agerraldi), goza, gozatzen 1 du ad zerbaitek eskaintzen duen atseginaz jabetu. ik goxatu.

Goza ezazu, lagun, gozatu eta ez epaitu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.

Bizi garen bitartean, gozatu, jan, edan, ez dago guretzat ezer hoberik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 912. orr.

Ez dakik ondo zenbat gozatu dudan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.

Isil bedi, eta jarrai dezagun gozatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.

Sofritzen ez dakienak ez daki gozatzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 110. orr.

Gauza batzuk gozatzeko dira, besteak erabiltzeko eta baten batzuk gozatzeko zein erabiltzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 282. orr.

Sar ezak hatz erakuslea belarrian, eragiok piska bat, eta esaidak orduan zeinek gozatzen duen gehien, hatzak ala belarriak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 125. orr.

Idazten gozatu egiten dut.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 63. orr.

Irudimena da atseginaren akuilua; [...]; ez al dugu ba berari esker gozatzen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.

Ez dago gizon bihozberarik berak maite duen pertsona zoriontsu ikusita gozatzen ez duenik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.

Jakina, mutikoak gehiago sufritzen zuen, berak ezin eta, lagunak fubolean gozatzen ikustean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.

Izugarri gozatu dut.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 252. orr.

Gozatu egiten dutelako beren neba-arrebak larrutzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.

Emakume sentitu nintzen, gozatua sentitu nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Man-en fereka zabalen meneko zenean, haurtzaroan ere ez zela horrela gozatua izan iruditzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.

2 (aipatzen den zerbait)

Eriak, higuintzen duena jaten du herioaren beldurrez; osasuntsuak, berriz, janaria gozatzen du eta, gisa horretan, hobeki gozatzen du bizia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 495. orr.

Unearen handia gozatzen ari zela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Larruak larruari plazerra emanez gauak gozatzen, horditurik zoriontsu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Ikuskizun zoragarri baten aurrean suertatzean, hura norbaitekin gozatzeko gogoa sentitu izan dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 189. orr.

Arestian gozaturiko ikuskizun ederraren ordainez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

Etorkinek gure paradisu hau paper eta guzti gozatzeko duten eskubidearen alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Zortziren bat festalaguneko taldetxo bat osatua genuen ordurako, gaueko azken orduak edari onarekin eta hizpide ustez distiratsuekin gozatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Bizitzako abentura guztiak gozatuak izango balitu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Nolako kemena eta gogoa behar den zuk bezala atsegin guztiak gozatzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 134. orr.

Plazeraren atsegin guztiak gozatu ditudala zure jainko-besoetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Ezkutuan gozatu beharreko bizio itsusia zen kirol zaletasuna.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 23. orr.

Eskubidea dut paradoxak gozatzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 115. orr.

Orain emango ditugun aholku eta xehetasunak, gizon itxura hartu eta plazer ezti hori gozatu nahi duten emakumeentzat dira soilik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

Ea isiltasunak orain arte ez ikusten, ez gozatzen eta ez sentitzen jakin duen beste zorion mota baten aztarnak erakusten dizkion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Lanaren bidez sorturiko ondasunak goza ditzaten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 166. orr.

Bizitzako gozagarri guztiak eskuratzen dituzte, plazer guztiak gozatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.

Ba ote da jainko faltsu horiei eskaintzen zaizkien sakrifizioen artean bat bera ere, jainko horiek irainduz gozatzen den plazer minutu bakarra balio duenik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

· Zerbait prestatzen ari da sukaldaria, eltzeko baten usainak sudurra gozatu dio.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

3 (aipatzen den norbait)

Baina adarbakoitzak, neska gozatzera doan une berean, ehiztaria usaindu izan balu eta, jiraturik, eraso egin izan balio?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.

Eta horren berri badu, hain zuzen, ni gozatzen nauenak; zeren eta, nitaz bete-betean gozatu ahal izateko, lehenbizi, kanpoko azal gogorrak zuritu behar dizkit jatun horrek, benetan, nire bihotzera edo mami gurinera iritsiko bada.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 144. orr.

· Azpiak irekiz bere moldean zerbitzatu zituen anitz herritar soldadu gozatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

Lagunarteak asko gozatzen nau / baina bakardadeak erakutsi dit / gozamen hori estimatzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 72. orr.

4 (aipatzen den zerbaitez)

Izateaz gain bizitzeaz ere gozatzen duena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 136. orr.

Oinazepean eta atsekabean aurkitzen zarenean oroi zaitez oraindik gozatzen dituzun ontasun eta zorionez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Eta ustez askapena zuen garaipenaz gozatu zuen neskaren gainean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.

Bere Sortzaileaz etengabe gozatzen duelarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 153. orr.

Dohakabea behar du izan bada gizonak bere buruari ezarri dizkion ukoez gozatzen ez jakiteko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 263. orr.

Beraz, bere buruaz gozatzen du baina era ez-perfektuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.

Hitzen musikaz gozatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

5 (aipatzen den zerbaitekin)

Argi dago beraren gozokiak zoragarriak direla eta denok gozatu dugula haiekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Zer dela-eta gozatu behar ote dute besteek ene diruekin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.

6 (onurei buruz)

Konstituzio nazionala eta libertate publikoa abantailatsuago baitira probintzientzat hauetakoren batzuk gozatzen dituzten pribilegioak baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Nazioarteko mailan, erregearen babesaz gozatzen zuten, eta, hala, haien merkataritza-ekimenek kolonia-hedapenaren tankera hartzen zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Brady plangintzak nekez onbideratu zuen Mexikoko ekonomia, eta 1990az geroztik gozatu duen kapitalen sarrerari ez dio ia etekinik atera inbertsio-tasak goratu ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Eskuak nekatu gabe bizitzeko esperantza zukeen, demagun, eihera edo errota baten errentez bizi artean gozatuz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

• 7 da ad (zerbaitetik) atsegina edo onura lortu; alaitu. ik dastatu.

Haien oskoletako espiralen ederrari begira gozatu ginen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Adulterioa, orduan, senarrari batere axola ez dion gertaera izango da, ez baitu horren berririk; eta guztiz ona izango da emaztearentzat, hartaz gozatuko baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.

Pinu-orri horien gainean gozatu zen Byron Teresaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Udako gau giro epelaz gozatua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Ondasun horiez guztiez gozatu nintzen, jakinduriak ekarriak baitira.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,12

Arratsaldeko eguzkiaren ferekaz gozatu gara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 143. orr.

Atsegin debekatuaz gozatu zirela leporatzen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Walther PPKren metal olioztatuzko mekanismoak ateratzen zituen klaskadez gozatu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

Ederki gozatzen ginen orduan zurekin, zure haserrezko hitz frijitu haiek gogotik aditzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

Zeruetan elkarrekin gozatzen diren dohatsu guztientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

Zoritxarrekoa alferreko solasaldi hutsaletan gozatzen den erlijiosoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.

Melankolian gozatzen dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

8 (objektua -z, -ekin... kasuetan, mendeko esaldi laguntzailerik gabeetan)

Nitaz gozatu nahian, konkorduna eta zu elkar harturik zeundetelakoan nengoen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.

Badrulbudur onik ikusi zuelarik, sultana puska batean ez zerurako ez lurrerako geratu zen, baina gero, elkarren presentziaz gozatuz, hitz eta pitz aritu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.

Baionako xingarraz gozatuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 148. orr.

Marrazketa-gelan nengoen afariaz gozatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.

Estatu unibertsalen onurez gozatzeko aukera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Ahantzia du liburuekin gozatzea zer den.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

Kontenplatzen ari naizen gauzaz tristatu ala gozatu nahi dudan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.

Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin!  Elizen arteko biblia   EsZ 5,18

• 9 du ad (orobat gozotu g.er.) gozotasuna eman, gozoago bihurtu.

Arroz budina jaten du berriz, sakarinaz gozatzen du berriz kafea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Piko idorrez gizentzen omen zituzten ahateak, lehenbailen gantzatu eta haunditu ezezik, gozatu egiten baitzien gibela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Ez da Disneyren azukreak gozatutako unibertsoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.

Piztiak gisa hartan ematzen eta gozatzen zituèn gizonak [...] berdintsu eta orobatsu bihur baitzitzakeen neguak uda eta euriak ateri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.

Hark gozatutako argizagia bezain malgua eta mela zen Salemdarren poza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Egunero hartzen zituen morfina tanto haiek, gozatu baino, garraztu egiten zutela Leonen aldartea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.

Errementariak ere sutan gozatzen du burdin puska, mailuari malguagoa gerta dakion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.

Edo gatza gozatzen?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Intsentsuak eta kandelen keak gozaturiko aire hotz hartaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Bizitokietako hezedura eta umela janez, aire epelez giroa gozatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Ereiteko, aldiz, lurra euriz xaretu eta gozatua hobe aukeran.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

Gero, ahotsa gozaturik, azken ahalegin bat egin zuen nire borondatea malgutze aldera: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.

Bere bihotzeko zauria gozatu eta sendatu arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Jende gehiago etsitua zegoela jakiteak ez zizkidan penak gozatzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 214. orr.

Zeure mundualdia erosotu eta gozatu nahi baduzu, ez itzazula hazi zeure ondasun ustezkoak, zeure grina antzuak murriztu baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

Egia osoaren gordintasuna zer edo zer gozatze aldera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 86. orr.

Bizi guztian odola loditzeraino pilatu zaien oinazea eta desengainua ur gazitan gozatu nahirik, arindu nahirik eginahalean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Zati bat sakrifikatu zuten, gainontzekoaz seguru eta lasai gozatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

-Zer egin behar duzue orain? -galdetu die Aitorrek, agurra gozotu nahian.     «Bizia lo», 2003 - 64. orr.

· Txarraldia gozatuko zaizu Renon.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.

10 (musika-tresna bat) ik afinatu.

Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Musika-tresna gozatzen duen jolearen keinu leun dotoreaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

11 (era burutua izenondo gisa)

Hirurak esne gozatua edaten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 248. orr.

Kasernako bizimoldearen deskribapen gozatuegiak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 45. orr.

12 (era burutua izen gisa) gozamena.

Badut nahiko sentsibilitate O-k sentitzen duenaz jabetzeko eta harena gozatu hutsa, nolabait esanda, izan daitekeela jakiteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Bi gazteek gozatua hartzen zuten han.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Serio antzean zegoen, guztiz nasai eta bare, begiei gozatua ematen, irririk ez ezpainetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Haren barrabilak musukatzeko eta miazkatzeko eginak zeuden eta gozatu handia hartzen nuen haien gainean aurpegia igurzten nuenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Gaur-gaurko itzulpen askok gozatu gehiago ematen dit niri, jatorriz euskaraz idatzitako gaur-gaurko zenbaitek baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

Ez dakizu zer-nolako gozatuak ematen dizkiguzun!  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Guk, esaterako, agintzen genion bati: hi, aberaskume, emaiguk gozatua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.

13 usain-gozatu da ad

Txukundu, usain-gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez.  Elizen arteko biblia   Rt 3,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere goza (3); eta goza (11); eta zer goza (4); goza daiteke (6); goza dezagun (13); goza dezake (4); goza dezakete (3); goza dezala (20); goza dezan (6); goza dezatela (6); goza dezaten (10); goza dezazula (3); goza dezazun (3); goza ditzagula (3); goza ditzan (3); goza ezan (3); goza ezazu (8); goza ezazu zure (3); goza gaitezen (5); goza zezan (5); zer goza (5)

asko gozatu (19); asko gozatu dut (3); asko gozatu nuen (3); asko gozatu zuen (4); asko gozatu zuten (3); bakarrik gozatu (6); bapo gozatu (3); bat gozatu (3); batez gozatu (3); bete betean gozatu (3); betean gozatu (3); bezala gozatu (5); bitartean gozatu (3); bizitzaz gozatu (3); ederki gozatu (8); ederki gozatu zuten (4); ere gozatu (14); ere gozatu ahal (3); eta gozatu (42); eta gozatu egin (6); eta gozatu egiten (10); ez gozatu (4); ez nuen gozatu (3); ez zuen gozatu (3); garaipenaz gozatu (5); gehiago gozatu (6); gehien gozatu (6)

gozatu ahal (48); gozatu ahal izan (15); gozatu ahal izango (11); gozatu ahal izatea (4); gozatu ahal izateko (15); gozatu behar (17); gozatu beharreko (3); gozatu bere (3); gozatu dituzte (5); gozatu du (10); gozatu dudan (3); gozatu dugu (9); gozatu dut (11); gozatu dute (6); gozatu duzu (4); gozatu ederra (12); gozatu ederra hartu (6); gozatu egin (36); gozatu egin behar (8); gozatu egin duela (3); gozatu egin dut (3); gozatu egin nahi (4); gozatu egin nuen (4); gozatu egin zuen (3); gozatu egingo (10); gozatu egiten (55); gozatu egiten du (11); gozatu egiten dut (5); gozatu egiten dute (7); gozatu egiten zuen (5); gozatu ere (6); gozatu eta (36); gozatu ez (10); gozatu ez dudan (3); gozatu ezin (3); gozatu gabe (9); gozatu genituen (3); gozatu genuen (15); gozatu nahi (51); gozatu nahi dut (8); gozatu nahi nuen (3); gozatu nahi zuen (5); gozatu nahian (11); gozatu nahiko (3); gozatu nintzen (5); gozatu nuen (18); gozatu nuen nik (3); gozatu ondoren (7); gozatu ordez (4); gozatu zen (6); gozatu zion (3); gozatu ziren (3); gozatu zituen (4); gozatu zituzten (3); gozatu zuen (37); gozatu zuten (26)

bat gozatuz (5); ere gozatuko (3); eta gozatua (5); eta gozatuz (9); gehiago gozatuko (5); gozatua hartu (4); gozatuko dira (4); gozatuko ditugu (4); gozatuko du (5); gozatuko dugu (5); gozatuko dut (4); gozatuko dute (9); gozatuko zuen (5); gozatuz eta (6); guk gozatu (3); hartaz gozatu (5); ikaragarri gozatu (3); ikuskizunaz gozatu (5); inoiz gozatuko (3); izan gozatu (3); izan gozatu ez (3); jokoarekin gozatu (3); nola gozatu (8); nola gozatu nuen (4); nuen gozatu (3); ondo gozatu (3); pilota gozatu (3); uneaz gozatu (4); zenbat gozatu (7); zuen gozatu (4)

bizitzaz gozatzea (3); eta gozatzea (7); gozatzea baino (4); gozatzea baizik (6); gozatzea da (8); gozatzea eta (9); gozatzea lortu (3); gozatzea nahi (3); gozatzeari utzi (3); gozatzeari utzi gabe (3); gozatzeaz gain (10); hartaz gozatzea (7)

bat gozatzeko (3); baten gozatzeko (5); batez gozatzeko (9); batez gozatzeko aukera (5); begiak gozatzeko (3); behar bezala gozatzeko (6); berriro gozatzeko (3); bezala gozatzeko (8); bizitzaz gozatzeko (4); emanaldiaz gozatzeko (3); emanaldiaz gozatzeko aukera (3); ere gozatzeko (5); eta gozatzeko (38); eta gozatzeko aukera (5); gabe gozatzeko (4); gehiago gozatzeko (3); gozatzeko asmoarekin (3); gozatzeko aukera (85); gozatzeko aukera dute (3); gozatzeko aukera ematen (3); gozatzeko aukera eskaintzen (3); gozatzeko aukera izan (14); gozatzeko aukera izango (19); gozatzeko aukerarik (7); gozatzeko aukerarik izan (3); gozatzeko balio (3); gozatzeko edo (3); gozatzeko eskubidea (8); gozatzeko eta (14); gozatzeko gai (5); gozatzeko gaitasuna (3); gozatzeko garaia (4); gozatzeko gisan (5); gozatzeko gogoa (5); gozatzeko modu (5); gozatzeko modua (4); gozatzeko moduan (6); gozatzeko moduko (5); gozatzeko parada (20); gozatzeko parada izan (3); gozatzeko parada izango (3); gozatzeko prest (3); gozatzeko unea (5); gozatzeko unea da (3); haietaz gozatzeko (3); hartaz gozatzeko (6); horren gozatzeko (3); horretaz gozatzeko (7); ikuskizunaz gozatzeko (6); ikusteko eta gozatzeko (4); lanaz gozatzeko (4); musikaz gozatzeko (6)

aldi berean gozatzen (3); asko gozatzen (15); asko gozatzen ari (3); baino gehiago gozatzen (3); bakarrik gozatzen (5); bat gozatzen (9); bera gozatzen (4); berdin gozatzen (3); berean gozatzen (3); bezainbeste gozatzen (3); bezala gozatzen (7); bizitzaz gozatzen (3); da gozatzen (3); ederki gozatzen (3); egiten gozatzen (3); ere gozatzen (14); ere gozatzen ahalko (5); eta gehiago gozatzen (4); eta gozatzen (28); eta gozatzen ari (4); eta nola gozatzen (3); gabe gozatzen (3); gehiago gozatzen (23); gehiago gozatzen du (4); gehiago gozatzen dut (6); gehien gozatzen (3)

gozatzen ahal (10); gozatzen ahalko (16); gozatzen ahalko da (5); gozatzen ahalko dira (3); gozatzen ari (77); gozatzen ari da (11); gozatzen ari dela (5); gozatzen ari den (4); gozatzen ari dira (6); gozatzen ari naiz (8); gozatzen ari nintzen (5); gozatzen ari zela (6); gozatzen ari zen (6); gozatzen baitu (3); gozatzen da (8); gozatzen den (9); gozatzen dena (4); gozatzen dira (3); gozatzen diren (4); gozatzen ditu (5); gozatzen du (27); gozatzen duela (13); gozatzen duen (18); gozatzen duena (6); gozatzen duenean (4); gozatzen dugun (5); gozatzen dut (12); gozatzen dute (12); gozatzen dutela (3); gozatzen duzu (3); gozatzen eta (16); gozatzen ez (10); gozatzen genuen (3); gozatzen hasi (12); gozatzen hasi zen (6); gozatzen hasten (3); gozatzen ikasi (4); gozatzen jakin (3); gozatzen jarraitu (4); gozatzen jarraitu nahi (3); gozatzen laguntzen (4); gozatzen nuen (15); gozatzen saiatuko (4); gozatzen utzi (8); gozatzen zen (6); gozatzen zituen (4); gozatzen zuela (3); gozatzen zuen (21); gozatzen zuten (8)

eta gozatzera (4); gozatzera eta (3); gozatzera irtengo (3); gutxiago gozatzen (3); hainbeste gozatzen (3); hartaz gozatzen (5); hura gozatzen (4); ikaragarri gozatzen (5); izugarri gozatzen (3); literaturaz gozatzen (3); nola gozatzen (11); nola gozatzen duen (3); orain gozatzen (3); pilota gozatzen (4); zorionaz gozatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus