Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiak airea goxatu orduko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.
Eztarri lakarra goxatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 306. orr.
Bi oren eman zituen, ondotik, etzanik, mina ezin goxatuz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 163. orr.
Ahotsa goxatzen dut aita limurtzeko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.
Balizko porrota, saiatu izanak goxatuko dio, eta hurrengorako eskarmentua pilatuko du gainera. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.
Esperantzak barnea goxatzen zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 104. orr.
Horrek umorea goxatu zion. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 18. orr.
Besteen dohakaitzaz goxatuz nire egonezina. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.
Ahantziak beraz beren arteko kalapitak, goxatuak oraino minbera iduri zuten zauriak, berriz josiak urratuak zirenak oro. Herria 2005-11-24
Nagusi frangoren arabera, lege hori behar litake nolazpait goxatu... Herria 2004-09-02
Presondegitik ateratu denean, bere familiarekin goxatu da lehenik. Herria 2001-07-19
Bakantzetarat partitu aintzin, Jean Pierre Raffarin goxatu da berriketari batzuekin. Herria 2004-07-05
Ikusgarria bururatu bezain laster, ikusliarrak goxatu dira haurren etxekoek eskaini aperitifaren itzulian. Herria 2001-01-11
Landaretza jorian da bidexka, suge bat iduri, bihurgunez bihurgune aurrera doa itzalaz goxatzen ari naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 182. orr.
Mozkina sobera aberatsa izanez, geroko uzten ditut deskripzio eta analisiak, eta bihiz bihi goxatuko dut orduan uzta. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.
"Laxa eta goxa", Fernanek aholkatu bezala? Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 80. orr.
Ez zuten Jexuxen umeek aitaren goxatu handirik hartu. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 61. orr.
agian luzaz goxatuko (3); artean goxatzeko (5); bat goxatu (3); elgarrekin goxatu (4); elgarrekin goxatzeko (4); eta goxatu (7); eta goxatu egin (3); eta goxatzeko (5); eta goxatzen (3); goxatu da (6); goxatu dira (8); goxatu egin (6); goxatu egiten (3); goxatu eta (9); goxatu ez (3); goxatu ginen (3); goxatu nahi (3); goxatuko zaizte (4); goxatuko zaizte elgarrekin (3); goxatzen ahalko (3); goxatzen ari (3); goxatzen da (3); goxatzen eta (6); guztiak goxatzen (3); luzaz elgarrekin goxa (3); luzaz goxatuko (6); nola goxatu (5); nolazpait goxatu (3); oraino luzaz goxatuko (3)