Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesusek dastatu, baina ez zuen edan nahi izan. Elizen arteko biblia Mt 27,34
Jeneralak xanpaina dastatu, eta kopa baztertzen du. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.
Ardoa dastatu bezain laster, oso agudo eta erraz oneratu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Zenbait minutu egon nintzen kafearen gustua dastatzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.
Dastatu nahi zenuke nire vodka? Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.
Tea eta goxokiak dastatu bitartean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.
Adjibek ogi puska bat hartu, granada uretan busti, eta dastatu egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.
Ez dakit gogorik izango duzun hain jaki xumeak dastatzeko. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.
Atera zieten gero eltzekaria gizonei, baina, dastatu bezain agudo, esan zuten garrasika: -honek pozoia du[...]! Elizen arteko biblia 2 Erg 4,40
Kulunka zerabilen gorputza, atzera eta aurrera, eta ez zuen gosaria dastatu ere egin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 62. orr.
Beharbada, afari goxo bat dastatu eta gero Michigan aintzira ertzean ibil gintezkeen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 112. orr.
Oso gutxitan dastatu dut haxixa, han ura eta airea bezain ugaria den arren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.
Koilarakada garratz bat dastatu duenaren aurpegia jarri zuen gizonak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.
Harri gainera erori zen eta odolaren zaporea dastatu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.
Haren ezpainen zaporea dastatzeko aukera izan nuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Ez nuen beste porrot baten ozpina dastatzeko gogorik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 155. orr.
Ahoaren atzeko aldetik sudurrera igotzen diren lurrunei dagokielako jatearen eta edatearen atsegina; eta lurrunok, dastatu ez, baizik usaindu egiten dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.
Euripean bustitzen egon naiz, eta lur hezearen lurrina dastatzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 127. orr.
Balkoiko atea zabal-zabalik, itsas usaina dastatzen ari nintzen, anaiak hitz egin zidanean. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.
Mendekuaren zapore gozoa dastatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.
Mendekuaren gozoa dastatzen geratu zen Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.
Eguzkiaren sarrera dastatzen ari da. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 61. orr.
Ea bada, dasta dezadan alaitasuna, goza dezadan bizi-poza! Elizen arteko biblia Koh 2,1
Adiskidantzaren xarma dastatu dudanez geroztik, nahi dut zuk orobat goza dezazun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 383. orr.
-Utz ezazu bizitza likits hau eta dastatu benetako bizitza... Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 146. orr.
Bakarrik egon nahi nuke, eta bakardade mota ezberdinak sortu eta asmatu eta dastatu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 73. orr.
Jastatu banuen jastatu, musu iturri horrek xoratua nindukan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.
Karguak boterea ematen die, eta, behin horretatik dastatu eta gero, ezin etsi dute hura gabe. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.
Barealdiaren plazera dastatzeko beharra sentitu zuen eta ohean luze etzan zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 61. orr.
Mihiaren bitartez datozenak, aldiz, Eztiak edo Kiratsak, Dasta-gozoak edo Dasta-gaitzak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.
ardoa dastatu (3); arte dastatu (3); bakarrik dastatu (3); bat dastatu (10); beste bat dastatu (3); bete betean dastatu (3); betean dastatu (3); dastatu ahal (19); dastatu ahal izan (10); dastatu ahal izango (5); dastatu behar (3); dastatu beharko (3); dastatu bezain (3); dastatu bitartean (3); dastatu ditu (3); dastatu du (4); dastatu egin (5); dastatu ere (8); dastatu ere egin (6); dastatu eta (21); dastatu eta gero (4); dastatu ez (4); dastatu gabe (13); dastatu gabea (4); dastatu gabeko (3); dastatu nahi (14); dastatu nahi izan (4); dastatu nuen (15); dastatu ondoren (7); dastatu zuen (19); dastatu zueneko (4); dastatu zuten (3); ere dastatu (8); eta dastatu (7); ez dastatu (6); gozoa dastatu (6); gozoa dastatu zuen (3); gustura dastatu (3); guztiak dastatu (4); hura dastatu (8); hura dastatu zueneko (3); inoiz dastatu (3); sekula dastatu (3); ura dastatu (3); ura dastatu zuen (3)
dastatua ez (3); dastatua ez nuen (3); dastatuko ditut (3); dastatuz eta (3)
bat dastatzeko (3); bat dastatzen (3); dastatzeko aukera (15); dastatzeko aukera izan (3); dastatzeko aukera izango (3); dastatzeko eta (5); dastatzen ari (12); dastatzen den (4); dastatzen eta (5); dastatzen zituen (3); dastatzen zuen (9); dastatzera ematen (4); gozoa dastatzen (3); hura dastatzen (3); sagardo dastatzea (3)