Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezaguera 1 iz ezagutzea, zerbaitez ezagutzen dena; ezagumena. ik ezagutza; ezagupen; ezagumen.

Gure amak autoa gidatzen zuen, galtzak janzten, zigarretak erretzen, nik ezaguera dudanetik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Ezaguera izan nuen lehen momentutik sentiarazi zidan amak Ingoren tokia betetzera etorria nintzela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Ezaguera dudanetik, berriz, gogoan dut mutikozkorretan nola ibiltzen ginen jostaka, Karretoko soroan bertan izaten genuen lizar handi adartzabal haren itzalean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Sartu da hoteleko nagusia neskatxa zegoen gelan eta ezaguera galduta, lurrean etzanda aurkitu du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Berak jartzen eta kentzen erregeak; berak ematen jakinduria jakintsuei, eta ezaguera burutsuei.  Elizen arteko biblia   Dn 2,21

Berebiziko espiritua, ezaguera eta trebetasuna ditu ametsen esanahia argitzeko, asmakizunak igartzeko eta gauza korapilotsuak erabakitzeko.  Elizen arteko biblia   Dn 5,12

Hara ezin hurbil daiteke animaliarik, hau ez baita bizi zentzumenarentzat baizik, eta ez du ezaguerarik, ez sentimendurik, ez kontzientziarik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Jacquesi iruditzen zitzaion legea egiaren ahotsa zela, argiaren agindua, bakoitzari bere mugak ezartzen zizkiona, ezaguera zuenak jakin zezan ongia gaizkitik bereizten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Buru-belarri ari izana naiz jakinduria eta ezaguera, zorakeria eta ergelkeria zertan bereizten diren aztertzen; eta ohartu naiz, hori bera ere haizea atzeman nahi izatea bezala dela.  Elizen arteko biblia   Koh 1,17

Ezaguera horrek aukera ematen digu bere alderdirik sakonenetan atzemateko errealitatea: printzipioetan eta jatorrian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Adanen mitoan eta Faustorenean, ezaguerak ez dezake eraman gaizkira baino; sugea eta deabrua dira, hurrenez hurren, haren ikur.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 139. orr.

Uko egin behar ote diogu zenbait gauza jakiteari, ezaguera hori erabiliz egin litekeenaren beldurrez?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.

Naturaren barnean askatasun maila gorena erdiesteko, gizakiak bere ezaguerak erabili behar ditu, harekiko harmonian ingurumen hobea eraikitzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 109. orr.

Laster konturatuko da gauzak ez direla zehazki errepikatzen ari: bere esperientziak eta ezaguerek (eta, batik bat, bere oroitzapenek: etorkizuneko oroitzapenek) bariazio txikiak eragiten dituzte inguruko munduan, eta iragana aldatzen hasiko dira, gutxika-gutxika.  Berria - Kultura   2004-02-04

"Ezagueraren gizartean" bizi gara, eta gizarte mota honetan, onartu nahiz ez, konturatu edo ez, gero eta garrantzi handiagoa hartzen du unibertsitateak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Jaunarenganako begirunea da ezagueraren oinarria.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,7

Ez dago geldiarazterik ezagueraren bilaketa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

Badakit hark esaten zuela ezagueraren oinarria intuizioan zetzala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 54. orr.

Gurutzearen misterio handi eta miresgarri honen sakon-sakonean daude gordeak graziaren dohainak, bertuteen merituak eta jakinduriaren eta ezagueraren altxorrak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 874. orr.

Jakituriaz, adimenez eta ezagueraz betea zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 64. orr.

Bati jakinduriaz hitzegitea ematen dio Jainkoak Espirituaren bidez; beste bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitzegitea.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,8

Mesopotamiako hiriburuan igaro zituen hamabi urteetan, babiloniar eskribauen eta aztien jakintza neurrigabea bereganatu, eta jakinduriaz eta ezagueraz gainezka itzuli zen Samosera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Bide hori formala edo ezaguerazkoa ote zen? Matisseren "estiloa" formula modura bereganatze hutsa? Ala Matisseren ikuspegiari, haren sentiberatasun eta arteari maila sakonago batean ari zitzaion erantzuten?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Goardiak ez du ezaguera galdu, eta Joxeri argiro iritsi zaizkio haren aieneak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 123. orr.

Genomaren ezaguerak berekin ekarriko du gero eta ADN-sekuentzia gehiago atzematea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Bretoieraren babeserako Storum Ar Brezonheg (SAB) elkartearen arabera, hizkuntzaren ezaguera eta erabilera gutxituz doa urtez urte, eta egoera larrian dago.  Berria - Mundua   2004-12-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emakumea bere ezaguera osoan heldu zen erietxera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Ezaguera berriek ez dituzte irudikapen tradizionalak soilik kordokarazi, baizik eta, haiekin batera, hainbat arau, indar naturalen balioztapen goren-gorenean eta indarron izaera sakratuan oinarrituak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Berrikuntza hauek gerta daitezen ezaguera zientifikoak aurrera egin behar du, ez da legediak berak bakarrik agintzeagatik lortuko dena.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Adiskideak ere hantxe hartzen zituen, bere antzera ezaguera erlijioso edo mistikoen zale zirenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Ezaguera mikroskopikoari esker, ezaguera global baterako bidea zabaltzen zuen orain.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

Edonola ere -eta honetan bai, esan dezaket ezaguera osoa dudala-, obsesioa ez da urteekin hobera egiten duen joera psikologikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

Buruen argi horrek halako lehiaz bilatzen duen munduaren ezaguera argia pare-parean doala gure burmuinaren mugekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 116. orr.

Koloreen fisikari eta kolorearen hargailuen mekanismoei buruzko ezaguera teoriko osoa jaso dudan arren, horrek ez dit lagundu koloreen zer-nolakoa benetan ulertzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 54. orr.

Iruditzen zitzaidan orain ezaguera inplizitua zuela eta, apika, horrez gain, ezaguera sinbolikoa (kontzeptuala ez izan arren).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

Jainkoarenganako begirunea da jakinduria, gaiztakeriatik urrutiratzea benetako ezaguera.  Elizen arteko biblia   Jb 28,28

Kanpoko ikusmenak arimari inolaz ere eskura ezin diezaioken hura, barruko ezagueraz ezagutzen denean [...] irudi eta sentiberatasunik erabili gabe, orduan badaki hori egia dela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Maita dezagun guztiok bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz, indar eta ahalmen guztiz, ezaguera osoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Askietsi-edo egiten duzu bildua duzun munduari buruzko ezaguera delako hori, kontent zaude, eta, orduan, noizbehinka, zerbait gertatzen da eta erauzi egiten zaitu handigurazko oskol harro horretatik, eta berriro gogorarazten dizu ez dakizula fitsik ere bizitzaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Virgilengan ezaguera-ahalmen horiek, garatu gabez, hasi-masikoak baizik ez ziren; ez zen asko beharko, beraz, garuneko ikusmen-ezagumenaren aldeak lanpetuegi ibiltzeko. Ordenagailuen indar itzelarekin, Interneteko ezaguera-aukera paregabeekin, lanabesen merkatzearekin... Gero eta errazagoa zen laborategi txikientzat lan duina egin ahal izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Guztiek zuten berezko adimen bat, baina beste mota batekoa, ezaguera-esparru jakin batzuetara mugatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Modelatzearen mimesi-ahalmena, barne-irudiztatze guztiz hitz eta kontzeptu gabearena, ez ote den izan ezaguera modu nagusia milioi bat urte edo gehiagoan, gure aurreko gizakiarentzat, Homo erectusarentzat, Homo sapiensaren baitan pentsamendu abstraktua eta hizkuntza sortu arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Geure buruari galdetu diezaiokegu, bada, ea zientzia gai denetz ezaguera-masa jakin bat gainditzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza ezagueraz gainetik zeuden hainbat eta hainbat azalpen ematen zienez gero, anaiek aitortu behar izan zuten Jaunaren Espiritua oso-osorik zegoela Jaunaren morroi Frantziskorengan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.

Bizi duen demokrazia munduko gauzarik ederrenetarikoa dela ziur baitago, azkenengo hogei urteetan zehar praktiketan aritu eta honen ondorioz pluraltasun, bizikidetasun, errespetu eta sufrimendu-ezaguera zabala eta mingotsa metatu duelako.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Den-dena zekien, kanpotik, adimenaren ikuspegitik, koloreaz; galdua zuen, ordea, beraren barne-muineko osagai izandako zerbaiten oroitzapena, haren barne-ezaguera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Lehenengo eta behin, zientzia-ikerketaren beraren jarduneko gorabeheraren bat gerta daiteke zientzia-ezagueren oztopagarri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Saguaren eta gizakiaren kasuan, azkenik, non bazen lehendik genetika-ezaguera handi samar bat pilatua, modua dago orain zeinahi ere gene bakartzeko  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

5 ezaguera egin

Bien bitartean, Cadinek eta Marjolinek Léonen ezaguera egin zuten, Quenu-Gradelletarren hestebetegile aprendizak jakiren bat auzoko norbaiten etxera zeraman batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Baina harengana iritsi aurretik, frantziskotar fraide baten ezaguera egin behar izan zuen Ruche jaunak: Luca Pacioli.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.

-Lagun iezaguk, hortaz, elkarren ezaguera egiten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.

René Clair-en Bihar gertatu zen filmean, erreportari gazte batek fantasma baten ezaguera egiten du, eta haren begiko izatea erdiesten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

Ez diat bere ezaguera egin orain dela hilabete batzuk.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 218. orr.

Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Agirrek eta biok, goiz hartan, hamaikak aldera egin genuen ezaguera, eta hitzordu bat adostu genuen Simago Galerietan laurak eta laurdenetarako.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 97. orr.

Arrakasta izateko nahiz huts egiteko aukera, edozeinek beregana baititzake "ekoizpen baliabideak", lan egiteko ezaguera esan nahi dut, baina ezin du edozeinek irabazi.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.

Unibertsitateko lehen urtean egin zuten elkarren ezaguera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Egingo dizut haren ezaguera, nahi baduzu, baina oso noizean behin baizik ez da etortzen hona.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.

· Bernardo Atxagaren L'homme seul liburuaren frantses itzulpena medio, elkarren ezaguerak egiten hasi ginen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

Paul D-k ezaguera berri batzuk egin zituen; aurki zezakeen lanaz mintzatu zen haiekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus