Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezagutza iz 1 ezaguera.

Oro harrezko esperientzia baten ahalgarritasuna eta bere objektuen ezagutza hiru ezagutza-iturburu subjektiboetan funtsatzen dira: sentsua, irudimena eta apertzepzioa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.

2 ezagutza egin ezagutu.

Amsterdamen izan zen, ezinbertzean, emazteki baten ezagutza egin nuen lehen aldia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 468. orr.

Pertsona onen ezagutza eginez goi mailako auzoetan inude lana egin ahal izango nuen itxaropena ere eman zidaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 80. orr.

Denbora gutxi nuela -kontua ekarri eta ordaintzen zuen bitartekoa- haren ezagutza egiteko, eta, dudarik gabe, hain nengoen pentsamendu horiek hartuta, ezen ez bainuen ulertu zerbitzariak esaten zidana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Jonen ezagutza egin nuen Arbonako rock kontzertu baten karietara, amodioa egin genuen, ez zen hain gaizki pasatu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Horietako baten ezagutza egin dut, lagun ere egin naiz: ile urdineko gizon txikia da, sudur kakoa, berak ere ikurrik gabeko hiruki gorria darama eta, bizpahiru zifrakoa izan ez arren, betiere itxurosoa den milako zenbakia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 214. orr.

Guhaurek ere non-nahitik jin apezen ezagutza egiten genuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

Soldadogo denboran Marcel-Auguste Leonis-en ezagutza egiten du San Andreseko trinketean eta hola abiatzen da bikote xarmant bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Emeki-emeki mundu berri haren ezagutza egin nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Bigarren gauaz geroztik hasi ziren saioak, elkarren ezagutza egin eta berehala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.

Artean ontziko gizonen ezagutza eginez nindoan eta, ohartua nintzen; haien ahoek arinago askatzen zituzten ziriak egiak baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 97. orr.

Funtsean Mariaren ezagutza egin nuelarik, seinale bat izaten ahal zatekeela erran nezake gaur.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.

Gomita hortaz baliatu da herritar multxo bat tokien ezagutza egiteko.  Herria   2004-06-17

Udako opor ezin bururatuetan irakurri liburuak dizkidate ingurumen soziologiko ezberdinen ezagutza egiteko gustua ekarri.  Berria - Kultura   2004-02-26

Emeki-emeki mundu berri haren ezagutza egin nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus