Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hautamena eta ezagumena ez dautzala adimenean edo nahimenean. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 20. orr.
Maitamena baiestea, batera ezagumena eta hautamena baiestea da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.
Ezin dut sofritu txerriez gaizki hitz egiten duen jendea: ezagumena duten abereak dira, eta pena ematen dit akabatu behar ditudanean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.
Ezagumena itzaltzen hasi zitzaion, barreiatutako sutearen txingarrak itzaltzen diren bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.
Zer da, zelakoa da, noraino heltzen da gure ezagumenaren ahalmena? Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 77. orr.
Lockeren teoria epistemologikoak ezagumenaren azalpena lortzen du hautematearen teoria baten bidez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.
Kolorearen eta ñabardura-kontrastearen galeraren kontua ematen zuen, eta ez hainbeste ezagumeneko akatsa, agnosia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Ez dago maitatzerik ezagumenez eta hautamenez izan ezik. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.
Hemen, ezagumenezko gertaerak -guk kontzeptuak izendatzen ditugunak-, loturik aurkitzen dira ikur linguistikoen irudikapenekin, edo ikur linguistiko horien adierazpenerako balio duten irudi akustikoekin. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.
Badirudi joera hori arras itzulikatu dela zenbait urtetatik hona, zinemari buruzko gogoetaren alorrean ikuslearen ezagumenezko teoriak azaldu direnetik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.
Adimena lehenago negatiboki besterik ez zen definitu: sentsuzkoa ez den ezagumen gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.
Ezagumen goren honen benetako determinazioa metodo guztiak eta bere oinarri-esakuneak soilik erabiltzea dela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 243. orr.
Kanon batez oro har ezagumen jakin baten erabilera zuzenaren apriorizko oinarri-esakuneen multzoa ulertzen dut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 269. orr.
Apriorizko ezagutza huts orok batasun berezi bat osatzen du, beraz, bere egoitza den ezagumen bereziari esker. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.
Nik, Jakinduriak, zuhurtasuna dut lagun, ezagumen eta bereizmen egokiak ditut neurekin. Elizen arteko biblia EsZ 8,12
Ikusmen normaleko pertsonek, ikusmen hutsezko sentsazioetatik abiatuz, nekerik gabe taxutzen dituzte formak, ertzak, gauzak eta eszenak; jaiotzatik bertatik aritu dira ikusmenaz halako mundu bat taxutzen, eta ezagumen-aparatu eskerga garatu dute hori nekerik gabe egiteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.
Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.
Aziendarekin nagoenean, ez dago ezagumen-konturik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.
Lan harekin aparteko ahalegin teorikoa egin zuen: giza ezagumenaren oinarriak eta mugak finkatu zituen. Berria - Kultura 2004-02-15
Erich Frommek, aldiz, lehenbizi zientziaren emaitzak behar ditu giza ezagumena zelakoa edo zenbatekoa den erabakitzeko. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 45. orr.
Virgilengan ezaguera-ahalmen horiek, garatu gabez, hasi-masikoak baizik ez ziren; ez zen asko beharko, beraz, garuneko ikusmen-ezagumenaren aldeak lanpetuegi ibiltzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.
askatasuna eta ezagumena (4); eta ezagumen (3); eta ezagumena (9); ezagumen gisa (3); ezagumena eta (10); ezagumena eta hautamena (6); ezagumenaren eta (4); gure ezagumenaren (7); hautamena eta ezagumena (3)