Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez duzu lapurretarik egingo eta san Paulo apostoluak espreski dio ezen ebasleek ez dutela heredatuko Jainkoaren Erresuma. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.
Amaren mandatua daukat zuretzat, espreski eskatu dit zuri abisatzeko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 148. orr.
Ele molde horiek ez dagozkio hari, Homerori baizik, zeinak espreski aipatzen baitu, Iliadan, Tebas Hekatompylos, eta Odisean, berriz, Proteo eta Ulises-en ahotan, Egipto baitio Nilo erran ordez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.
Nehork ez ninduen espreski maitatzen eta desertu horretan nirauen, nomada, aire kutsatua usnatzen, gerizarik gabe eta harreman arriskutsuen menpe. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 61. orr.
Aldecoak ez bezala, Uribek espreski aitortzen digu Gasteizen gertatzen dela bere istorioa, Zumakera pasealekuko 16. zenbakian hain zuzen ere. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 72. orr.
Hainbat lekutan ikusi ahal izan dut neronek hori espreski, hau da, positiboki debekatuta. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.
Esan beharra daukat gizakia ezin litekeela ona izan, berak egin nahi ez badu Jainkoak espreski nahi duen hura. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.
Osaba Joanikoten bisitarekin hasi naiz eta hartarat mugatu nahi nuke espreski. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.
Humboldtek, horrelako zerbaiten beharra eta komenentzia, berak aitortzen du espreski. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.
Estatistikari zegokionez, Hannak ez zuen hartaz deus ere jakin nahi, patuan sinesten baitzuen, horri berehalaxe antzeman nion nik, berak espreski inoiz esan ez arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.
864. urteko kapitular batek dio espreski ohitura zaharra zela gizon libreek soldadutza egitea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.
Ez genuen apezpikuaren konfirmazio eguneko bisita igurikatu eta xiriz bete kutxa benedikatua espreski horretarako hilerrian zegoen marmolezko hobira garraiatu genituen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.
Kantuok gainera, Auok okasiorako espreski marraztutako irudiek lagunduta datoz, diskoaren liburuxkan. Berria - Kultura 2006-04-26
Ohartarazi nuen, espreski, hori egia dela, gauzaren beraren irudi soila kontutan hartzen dugun neurrian. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 403. orr.
Berriro talde lana izan zen ardatz nagusia, eta espreski, guztiek eginiko lana defentsan. Berria - Kirola 2004-01-27
Mertxe, Mario, eta Aitor, operan adituak diren lagunak Bostondik etorri dira opera hau espreski ikustera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 129. orr.
Profesoreak eztabaida espreski politikoa nahi baldin badu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.
espreski aipatzen (4); eta espreski (3)