Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espresuki (ETCn 2.963 agerraldi) adlag berariaz.

Frantziskok izan zuen beste lankiderik ere bere idazkien eraketan, Erregelaz espresuki esaten den bezala, eta barne-kritikak egiaztatzen duenez. zeren erabilera hori nola izan den eta nola erabili beharko litzatekeen zintzoki eta espresuki gomendatzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

Behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut; biktima naiz, erruduna naiz, Arestik nahi zuen Gazteria Tristeko ideologo zahartua naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Kardinal hori espresuki etorria zen Perugiatik Asisa, han baitzegoen Aita santuaren gortea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

Jatorrizko testuan egileak ez du espresuki Axitako gaztelua aipatzen, baina, itxura guztien arabera, horixe eta ez besterik zuen gogoan Salkindaria idatzi zuenean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 195. orr.

Liburuxkan bertan ez da espresuki noiz argitaratu zen aipatzen, baina "Beñat idaztiak" bilduma Errepublika garaikoa da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 199. orr.

Sheilaren ondoan ez esertzeko espresuki egin nituen ahaleginak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 58. orr.

Droga biziki polliki ezarria zen hortarako espresuki muntatu gordegailu batean.  Herria   2001-02-01

Oharrok filosofiaren historikotasunaren arretazkoak dira oroz gainetik: espresuki didaktikoak izan nahi baitugu, zilegi izan bitez sinplifikazio batzuk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Eta bizi hori nola iragan duzun orain arte idazten bazenu, enetzat espresuki, falta izanen naizen denbora horretan?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

Lockhart maisuak zu joateko eskatu du espresuki.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.

Dotzena bat urte huntan, Miarritzen preseski izaiten da surf festibal bat, zoin-gehiagoka ospetsu batekin, zernahi jende urrunetik ere heldu espresuki.  Herria   2005-06-02

«Ticket sport» aitzina egunetako kirol ekitaldietan, Baionako besten kari haurren egunean, haur enbaldituen ongi etorria antolatua da espresuki.  Herria   2002-10-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus