Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espres (orobat espresu) 1 izond berariazkoa.

Gehitu zuen zendutako ospetsuaren borondate espresa zela medio testamentuko klausulan agertzen zenez, haren ondasun guztien oinordeko unibertsal izendatzen zuela, errukizko legatu zenbait betetzeko konpromisoa salbu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 71. orr.

Kultura Sailak emandako dirulaguntzari esker ELHUYAR Kultur Elkarteak eraturiko datu-basea ezingo da hitzartutako hiztegi-proiektua xede ez duen beste edozeinetarako erabili Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren baimen espresurik gabe delako oinarrizko baldintzari  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 110. orr.

2 (adizlagun gisa) nahita, berariaz. ik espresuki; espreski.

Handik egun batzuetarat han dira prest bertako eta metropoleko kazeta eta beste komunikabideetako ordezkariak, telebistak barne; orobat espres etorritako literatur kritikari eta gainerakoak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 52. orr.

Baina menskeria bat erran dut, espres, jostatzeko!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.

Dakidana, haatik, Santiagorako bidean galtzeko, espres egin behar dela, hain da Caminoa ongi markatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

Funtsean beldur haiz eta beranta biltzen espres ari haiz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.

3 (orobat espresso) kafeaz mintzatuz presioan egina.

Bai ur gazia itsasoan, bai kafe espresoa nire kikaran.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Italiana: kaferik goxoena egiten duen gailua, taberna guztietako espres guztiak batera baino hobea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Espressoa da edangarria zaidan bakarra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Eta kafetegi honetara sarturik, beste espresso bat eskatu, eta nire eguneroko ezinbesteko hau idazteari ekin diot, Orain espresso trinko bat behar nuke, baina hemengo kafearekin etsi beharko dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 306. orr.

4 iz tren espresa. ik expreso.

Iturri ofizialen arabera, 700 pertsona inguru zihoazen espresean.  Berria - Mundua   2004-12-15

Trenetako bat espresa zen, eta bestea, berriz, aldirikoa.  Berria - Mundua   2004-12-15

"Noiz joan da kapitaina?" "Goizeko espresean".  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 181. orr.

Paris-Hendaia espresa ziri-zara abiatu zen burdinbidean barrena, Donibaneko tren geltokia isiltasunean abandonaturik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 194. orr.

5 tren espres (orobat espreso, tren espreso eta tren expreso g.er.) geltoki nagusietan soilik gelditzen den tren lasterra. ik expreso.

Oinaze bizi hark senetik aterea, aurrera eta aurrera oldartzen zen, verstak eta verstak eginez tren espres baten abiadan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Zakurra lotuta egoten zen; gero, ez dago tren espres baten atzetik hainbeste denboran korrika egingo duen zakurrik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Hogwartseko tren espresa King's Cross-eko geltokitik irtengo da, bederatzi eta hiru laurdeneko nasatik, hamaiketan puntuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Viena-Budapest tren espresaren jangelan egin berri zuen bidaiaren azken emaitzatxoak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 141. orr.

Gero tren espresoa martxan jarri zen, poliki-poliki, eta abiadan zihoan eraikuntza atzean, pasonibelaren atzean, Pordenoneko bihurgune aldean berriro azaldu zenerako.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 216. orr.

Biondok tren espresoa bezala ziztuan nenbilela ikusten ninduenean urrundik oihu egiten zidan: eman, Garibaldi, eroen saria irabaziko duk eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 230. orr.

Bestela, Hogwartseko tren espresean ikusiko zaitut irailaren batean!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Pariserako tren expresoan baneukake oraindik beraren bila bagoi guztiak miatzen ibiltzeko aukerarik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 144. orr.

Arratsalde partea zen, Pariseko espresoa heltzen zen unea gutxi-gorabehera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 21. orr.

Ikuspegitik at dagoen itsasoak ere zipriztinak jaurtitzen harresietara, eta noizbehinka trumoiak zoruan durundi, ondoren espreso-makina baten ziztua luzatuz Lisboako espresoa heldu berria zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

· Geroago, metro espresoan eserita, Ruthek artean sentitzen zuen haren esku leuna bere eskularrua ferekatzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.

6 hed

Gauerdian, lau tximiniadun transatlantiko espresoak euren ontziraleku argitsuetatik itsasoratu eta ilunpean pulunpatu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espres egin (3); hogwartseko tren espresa (10); tren espresa (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus