Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erruki 1 iz besteren gaitzak, nahigabeak edo zoritxarrak deitoratzera eta haietan parte hartzera bultzatzen gaituen sentipena. ik urrikalmendu; errukitasun; gupida.

Frantziskok bere ibilbidearen hasiera gogoratzen die anaiei -legendunekiko errukia eta zerbitzua- eta hasierako bizimoduaren ezaugarri nagusiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Denok lotzen ditugu amekin zenbait ideia: leialtasuna, errukia, babesa, goxotasuna.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Nazareteko Jesus erabat funtsezkoa da gizadiaren historian, antzinako gizarteetan ohikoak ez ziren baloreak -errukia, barkamena, pobreziaren goraipamena lehen tokian jarri zituelako.  Herria   2005-02-17

Eta errukia eskatuko ez balu, galdetu zeuk errukirik nahi duen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Ez zekiagu orain arte egindako bekatuetatik Jainkoaren errukira itzultzerik izango dugun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 993. orr.

Hunkitu egiten zuen hark guztiak, pentsatu zuen dramatikoki mutilak bere bakardade oinazetuan, eta lotsa zahar batera eta errukira itzularazten zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Ireki bihotzak Jainkoari, haren askatasunari eta errukirik gabeko maitasunari.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Xalak, berriz, orain arte ez du errukirik erakutsi bere atzelariak agintzea lortu duen bakoitzean.  Berria - Kirola   2004-08-24

Aitak agindu bezala, ahal izan zuen moduan jaiki eta, eskuak bilduz, Frantzisko dohatsuaren errukiari apalki dei egiten hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.

Santuak, errukiz beterik, eskuak ukitu eta sendatu egin zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.

Besteak epaitzeko ahalmena hartu dutenek, berriz, erabil bezate errukiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Han zen berehala haurtxo errugabeak maite dituena, eta dohakabeenganako bere ohiko errukiaz gupidatu egin zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bihur niregana begiak zeure erruki handiaz.  Elizen arteko biblia   Sal 69,17

Askan jarritako belar ondua gorde egin zen, haren bidez Jaunak, bere erruki santua oparo isuriz, zamariei eta gainerako animaliei osasuna bihur ziezaien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Limosna-Emaile handiak bere erruki eskuzabalez ematen dizkie duin direnei eta ez direnei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Besteak, ordea, eragotzi egin nahi zion, erruki faltsuak engainatzen zuela esanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 322. orr.

· Entzun nazazu, Jauna, zure errukia gozoa baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inoiz ez du kondena murrizteko eskatu edo biderik egin, inoiz ez zaio kartzelatik irteteko baimenik eman, inoiz ez erruki neurririk berarentzat.  Berria - Mundua   2004-05-23

Behartsuenganako gupida goresten zuen eta dirua banatuz egingo zuten erruki-egintza goraipatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Aitak gogor eraso zion erruki-egintzetara emana bizi zenari, eta, Kristoren zerbitzua zorakeriatzat joz, madarikazioz oinazetu zuen edonon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 286. orr.

4 errukizko izlag

Ezer ez zutenei errukizko eskua luzatuz eta atsekabetuei bihotzeko gupida eskainiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Azkenik, usain gozoz bete zenean, Kristok bere errukizko altzoa ireki zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.

Bost zentzumenak eta errukizko egintzak azalduz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 41. orr.

-Ez egin nigana so, ez dezazun errukizko ekintza horrekin aldaraz ene burubide zorrotza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.

-Errukizko musuak masailean ematen dira, Diego-xuxurlatu zuen-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 210. orr.

Txorikume habiatik erori berriari eskaintzen zaion errukizko maitasun barea ikusi nuen amaren begietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

Baina ezin ezezkorik eman edo ukorik egin: errukizko egintza zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.

Ordurako John Hathorne epailea hitzak hitzari koskaka esaten ari zen errukizko ohiko formula.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Gizonek, intelektualtasun-egoera batera iritsirik, errukizko eta onginahizko begirada batez begiratzen zuten eszenara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Pobre gizajo eskazaleen errukizko giro horri, elizaren esanera txintxo eta txukun dabilen kristaua ipini beharra zegoen aurrez aurre.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 166. orr.

Pia begira zegokion, eskuak salmahai gainean Grand Hotelean zituela, begi handi beltz, zabal eta errukizko haiekin, esango balio bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 183. orr.

Gauza guztiak irribarre ironiko eta errukizko batez ikusten zituela esaten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Haurra loarazteko eta zaharrari hilobian laguntzeko hitz errukizkoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Eta han zeuden guztiek epaiketan parte hartu ondoren, Jaunak bota egin zuen gizakia paradisutik, erabaki zuzena bezain errukizkoa hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 920. orr.

5 erruki etxe (orobat erruki etxe g.er.)

Garai batean erruki-etxe deitzen zitzaien zaharren egoitzei, edo mixerikordia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 291. orr.

Kargutik kendu zituen eraikuntza-batzordeko funtzionarioak; haien egoitzak, Estatuaren ondasun bihurturik, erruki-etxeak eta soldaduen semeentzako eskolak izan ziren aurrerantzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Frantzian txirorik ez egotea nahi duzue? Ez ezazue limosnarik banatu, eta, batez ere, itxi itzazue zuen erruki-etxeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Nik behin bakarrik ikusi nuen aitona, hiru hilabete geroago hilko zen erruki-etxean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Eguerdian barau egin eta gero, Santa Ana erruki-etxera joan ginen familia osoa, etxean bazkaldu ez genituen barazkiak eta txerriki gatzatua, eta baita dozena bat arrautza ere, otar estalkidun batean hartuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Behin erruki-etxeko sala hartan sentitua nuen behar gorriaren laztura, banekien mundu honetan behartsua beti zanpatua, gutxietsia, biktima izaten dela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.

Ceciliak, ordea, aire berri bat zuen ordurako, misteriozkoa bezala, familian ohi zuenaren oso bestelakoa; aire tentetxo bat, xotil, elizkoi eta menekoegia, Erruki Etxeko mojena bezalakoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.

Egun horretan, izan ere, Erruki Etxeko haurrek antzerkia egin behar zuten, urtero bezala, alkatearen eta erretorearen aurrean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.

Cecilia, Ilde eta beste guztiak Mariaren Alabak ziren, eta hori zela-eta sarri izan ohi zituzten harremanak Erruki Etxeko mojekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 172. orr.

· Zergatik udal erruki-etxean zegoen Adeleri bisita egin zion?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 13. orr.

6 erruki izan da/du ad ik errukitu.

Erruki izango natzaie, bera zerbitzatzen duen semeaz aita errukitzen den bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 134. orr.

Baina bitartean Jaunaren mahaiak erruki izan zion haren zerbitzarien mahaiari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Jaunak bedeinka eta gorde zaitzala; bere aurpegia erakutsi eta erruki dakizula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.

Behin eta berriro deiadar egin zion atzetik santuari, erruki zekiola eskatuz, hil egingo zela-eta egarria arintzeko ur pixka bat ez bazuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

· Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz.  Elizen arteko biblia   Lk 18,13

Erruki nitaz, ene Jainko, zapaldua bainaute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina erruki (5); batean erruki (3); bere erruki (19); bere erruki eta (5); erakutsi eta erruki (4); ere erruki (3); erruki barik (10); erruki dadila (4); erruki dakizula (3); erruki diet (3); erruki diot (3); erruki dut (8); erruki edo (3); erruki egintza (7); erruki egintzak (8); erruki eske (23); erruki eta (30); erruki eta gupida (8); erruki eta gupidaz (4); erruki etxe (5); erruki etxe bat (3); erruki etxea (3); erruki etxean (4); erruki etxeko (13); erruki etxera (7); erruki faltsuak (3); erruki gabe (16); erruki gabeko (4); erruki gutaz (3); erruki hadi (3); erruki hadi nitaz (3); erruki handia (12); erruki handia eta (3); erruki handiaz (4); erruki handirik (4); erruki handiz (8); erruki harrigarriz (3); erruki izan (14); erruki izan zion (3); erruki izango (8); erruki izateko (3); erruki izpirik (5); erruki nitaz (26); erruki nuen (3); erruki sentimendua (4); erruki txit (3); erruki zaitez (17); erruki zaitez nitaz (4); erruki zaitezte (8); erruki zakizkigu (7); erruki zakizkio (4); erruki zakizkiola (3); erruki zakizkit (18); erruki zion (3); eta erruki (48); eta erruki dakizula (3); eta erruki eta (4); eta erruki gabe (3); eta erruki izan (3); ez erruki (4); halako erruki (6); harenganako erruki (3); izan erruki (3); izan nire erruki (3); jainkoak erruki (4); jainkoaren erruki (3); nire erruki (5); zeure erruki (8); zeure erruki handiaz (4); zioten erruki (4); zioten erruki eta (3); zuen erruki (4); zure erruki (6)

bere errukia (10); bere errukiagatik (3); du errukia (3); duen errukia (5); edo errukia (7); ere errukia (4); errukia baino (5); errukia baizik (4); errukia ematen (16); errukia ematen dit (4); errukia erakutsiz (3); errukia eskatu (11); errukia eskatu dute (7); errukia eskatuko (3); errukia eskatuz (5); errukia eskatzen (11); errukia eskatzen ari (3); errukia eskatzen zion (3); errukia eta (42); errukia eta bakea (3); errukia eta gupida (5); errukia eta karitatea (3); errukia ez (5); errukia iritsi (3); errukia izan (8); errukia izango (3); errukia merezi (3); errukia piztu (3); errukia sakrifizioak (3); errukia sakrifizioak baino (3); errukia sentitu (7); errukia sentitzen (6); errukiak eraginda (4); eta errukia (38); eta errukia eskatu (4); eta errukiak (7); haren errukia (10); harenganako errukiak (3); jainkoaren errukia (5); jainkoaren errukiagatik (4); jainkoaren errukiak (3); jaunaren errukia (4); maitasuna eta errukia (4); zeruari errukia (3); zeruari errukia eskatzen (3); zeure errukia (5); zuen errukia (4); zure errukia (5)

baina errukiz (3); batere errukirik (7); batere errukirik gabe (4); bere errukian (11); bere errukiaren (3); bere errukiaz (10); bere errukiz (7); bere errukizko (4); du errukirik (10); dute errukirik (3); ere errukirik (3); errukiaren arabera (3); errukiaren eta (3); errukiaren zain (3); errukiari esker (9); errukiari eta (4); errukiaz eta (3); errukirik aurkituko (3); errukirik bere (3); errukirik erakutsi (5); errukirik eskatu (3); errukirik eta (5); errukirik ez (12); errukirik gabe (69); errukirik gabea (3); errukirik gabeko (10); errukirik izan (18); errukirik izan eta (3); errukirik izango (10); errukirik nahi (4); errukitik bizi (3); errukiz begira (3); errukiz begiratu (3); errukiz begiratzen (4); errukiz beterik (6); errukiz bezala (4); errukiz eta (5); errukiz hartuko (4); errukiz tratatu (4); errukiz tratatu nituen (4); errukizko egintza (3); errukizko egintzak (3); eta errukiaren (3); eta errukiari (3); eta errukirik (14); eta errukirik gabe (7); eta errukiz (22); eta errukiz tratatu (4); eta errukizko (9); ez du errukirik (9); ez dute errukirik (3); ez errukirik (3); ez zuen errukirik (11); inolako errukirik (8); jainkoaren errukiaren (4); jainkoaren errukiari (7); jainkoaren errukiari eta (3); jainkoaren errukiaz (4); jainkoaren errukira (3); jaunak bere errukian (4); zuen errukirik (11); zuen errukirik izan (6); zure errukiari (3); zuten errukirik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus