Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gupida afektu singular bati dagokiola, eta Urrikalmendua, berriz, afektu horren ohiturari. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 359. orr.
San Frantziskoren behartsuenganako kupida. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 332. orr.
Nire gupida eskuzabalari amore emanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.
Gupida edo, hobeto esanda, babestu nahia zen erakusten zuen sentimendua, ez besterik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
Zakurra bera ere errukia edo gupida sentitzeko gai izango balitz bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.
Eta ez al dago gupidarik mundu honetan bide hori jarraitu nahi ez duenarentzat? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 257. orr.
Dickek gupidarik ez, ordea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Mendekua, gupidarik eza, azerikeria eta zitalkeria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Birrindu itzazue inolako gupidarik gabe etxe nardagarri horiek. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.
Gupidarik gabe atsekabetzen baitzituen, gaizkileak balira bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 474. orr.
Haren mendekua gupidarik gabekoa izango zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.
Gupida gabe zigortzen ditu bere sagardoa lapurtzeko ahaleginetan harrapatzen dituenak. ik gupidagabe. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 48. orr.
Behin, Bustinagako dorretxean engainuz sartu, eta barrukoak, umeak eta guzti, gupida gabe hil zituzten Iturzatarrek. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 156. orr.
Juliok ez zidan gupidaz begiratzen, ezta errukiz ere. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Gupidaz edo, baietz esan nion. Berria - Kultura 2004-08-29
Gupida-hitzak zetozkidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 182. orr.
Bere buruarekiko gupida-malkoetan itota. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 64. orr.
Pirataren bihotz amorratuan egon zitekeen gupida-izpirik urrunena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 164. orr.
Ez diogu gure gupida gaitasunari aukerarik txikiena ere eman nahi. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 202. orr.
Gupidazko sentimenduak eraginda. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.
Gupidazko hitzez adoretzen zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 389. orr.
Gupidazko aurpegiarekin entzuten zituen haren haserrearen lehenbiziko aitorpenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Gupida dugun gauza bat ezin dugu gorrotatu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 285. orr.
Eta, horrela, gupida dugun gauza bat bere miseriatik askatzen ahaleginduko gara. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 287. orr.
Haren lekuan jarri eta gupida izatera beharturik ez egoteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.
· Jaungoikoagatik, ez al duzu gupidarik? Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 56. orr.
Ez diat gupidarik izango! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 184. orr.
Baina Artemisek ez zuen batere gupidarik izan hartaz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.
Alferrik zen bere buruaz gupida ukaitea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.
Goretsia zu, seme eta alaba bakar hauen gupida izan duzulako. Elizen arteko biblia Tb 8,17
Ez izan gupidarik nirekin, epaile jauna. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 101. orr.
Edertasunak gupida diela uste dute. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.
Auzo baketsu, jendekina: ez zen gupida bide puxka bat egiteko auzoen solastatzeko. Herria 2002-07-18
baina gupidarik (3); batere gupidarik (4); batere gupidarik gabe (3); buruaren gupidarik (3); da gupida (4); diodanari izaten gupida (3); du gupidarik (3); dut gupidarik (3); dute gupidarik (3); ere gupida (3); erruki eta gupida (8); erruki eta gupidaz (4); errukia eta gupida (5); eta gupida (33); eta gupida handiz (3); eta gupida izan (3); eta gupidarik (17); eta gupidarik gabe (16); eta gupidaz (9); ez du gupidarik (3); ez dut gupidarik (3); gupida barik (4); gupida dugun (5); gupida dugun gauza (4); gupida eta (14); gupida gabe (15); gupida handia (3); gupida handiz (7); gupida izan (10); gupida izan nahi (3); gupida izango (4); gupida samurrez (4); gupidarik ez (5); gupidarik gabe (115); gupidarik gabeko (8); gupidarik izan (11); gupidarik izango (5); gupidaz bete (7); gupidaz bete zen (7); gupidaz beterik (7); gupidaz eta (4); gupidaz hartuko (4); halako gupida (3); inolako gupidarik (10); inolako gupidarik gabe (7); inongo gupidarik (3); izan gupida (3); izaten gupida (3); zuen gupida (3); zuen gupidarik (3)