Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errukitu, erruki(tu), errukitzen 1 da ad erruki izan, errukia erakutsi.

Goretsia betierean bizi den Jainkoa! Goretsia beraren erregetza! Berak du zigortzen eta bera da errukitzen.  Elizen arteko biblia   Tb 13,2

Akabo da Hester gaixoarekikoa -errukitu zen Nora-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Denak errukitzen dira itsuez.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 148. orr.

Errukitu zen Jauna lurralde hartaz eta urrundu egin zuen izurritea Israelengandik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 24,25

-Zutaz errukitu nintzen lehengo batean; espetxea merezi zenuen, baina hirian gelditzeko baimena eman nizun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 520. orr.

Bi malko isurtzeko adina gizontasunik atera nuen nonbaitetik eta, inoiz ez bezala, errukitu egin nintzen nire buruaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 75. orr.

Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari, behartsuaz errukitzen denak ohore ematen.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,31

Nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,13

Izan ere, Frantziskok, haietaz errukiturik, ez zien epaileak bezala hitz egiten, aitak seme-alabei eta sendagileak gaixoari bezala baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 482. orr.

Aita txit santua, zu beti zeunden prest zeure seme bekatariez errukitzeko eta haien hutsegiteak onginahiz barkatzeko!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Errukitu zen Jauna lurralde hartaz eta urrundu egin zuen izurritea Israelengandik.  Elizen arteko biblia   2 Sm 24,25

Otoitz egin eta eska diezaiogun Jaunari, gutaz errukitu eta bere babesa eman diezagula.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 119. orr.

Zorionekoa dohakabeez errukitzen dena!  Elizen arteko biblia   EsZ 14,21

Ez da errukitzen ondoezik dagoenaz, baina ez luke lintxamendu batean parte hartuko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Barne-muinetaraino hunkitu eta errukiturik, malkoak isuri zituen Antiokok.  Elizen arteko biblia   2 M 4,37

Harry erabat errukiturik zegoen Nevilleren egoeraz eta ez zen berehala konturatu berak ere bazuela eskutitz bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.

Ez du inork jakingo toki hori non den, harik eta Jainkoak, errukiturik, bere herria bil dezan arte.  Elizen arteko biblia   2 M 2,7

2 (nor-nori aditzekin)

Eta, Lot zalantzan zegoela ikusirik, eskutik hartu zituzten bera, emaztea eta alaba biak, Jauna errukitu baitzitzaien; handik atera eta hiritik kanpora eraman zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 54. orr.

Eutsi diezaiogun beste bost egunez eta bitartean Jauna, gure Jainkoa, errukituko zaigu berriro, ez baikaitu betiko utziko.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,30

Haiek errukitu egin zitzaizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

Jainkoa errukituko zaizula uste al duzu?  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 59. orr.

Ministroa errukitu egin zitzaion eta bere jauregian hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.

Ez zezala pentsa ezaguna ninduelako errukituko nintzaionik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Behartsuak ere bihotz-bihotzetik maite zituen eta barru-barrutik errukitzen zitzaien; eta guztien menpeko agertzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 524. orr.

Xehatua gelditu da Ninive; nor errukituko zaio?  Elizen arteko biblia   Na 3,7

Zuetarik bat ere ez zait errukitu, inork ez dit jakinarazi nire semeak nire aurka zelatan jarri zuela nire morroi bat.  Elizen arteko biblia   1 Sm 22,8

Jainkoa errukitu zitzaiola eta begiak zabaldu zizkiola zioen Tobitek denen aurrean.  Elizen arteko biblia   Tb 11,16

Barru gupidabera emango diot eta errukitu egingo zaizue, eta zeuen herrialdean bizitzen utziko.  Elizen arteko biblia   Jr 42,12

Jauna errukitu egin zitzaien eta gupidatu, eta barkatu egin zien, Abraham, Isaak eta Jakobekin egina zuen itunarengatik.  Elizen arteko biblia   2 Erg 13,23

3 (era burutua izenondo gisa)

Ondorengoan, Aitor Renteriaren kronika, Hendaian ikusita bezalaxe kontatua, subjektiboa, humanoa, errukitua: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 35. orr.

Gaixoekin izandako hainbat urtetako esperientziaren ondoren, bai bainekien errukia bertute bat dela, errukitzaileak maiz ezkutatu eta mozorrotu beharrekoa, errukituari apalgarri eta iraingarri gerta ez dakion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus