Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreuma 1 iz hezur loturetako edo giharretako eritasun mingarria. ik erreumatismo; hezueri.

Erreuma zuen, nekea besoetan, baina zerbait jotzeko gai bazen artean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 77. orr.

Haiekin baterat, zoko batean, bertze bi gela zeuden: bata biltoki tipi bat zen, eta bertzea logela bat, aitona Nikolasek bere egin zuena erreumak ezindu zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Erreumak jota bizi baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Chasuble doktore dohakabea erreumak hartuta dabil.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 107. orr.

Hala jarraitu zuen luzaz, harik eta erreumak aldaka erasan eta etxeko eskailerak bakarrik igotzea ia eragotzi zion arte.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 140. orr.

Gorreria, erreumak sortzen dion herrena, ikusmena ere hutsegiten hasia... zer gehiago eskatu behar diozu zahartzaroari!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 39. orr.

Zenbat esaldi zentzuzko jaulki zituen bere laborearen kargapean tolestuta, erreumak makurturiko nekazari jakintsuak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Erreumak hezurretan eragiten zion minarekin kexu eta arranguratsu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Bihotzeko gaitzak saihesteko aski lagungarritzat jo dira gantzok, bai eta erreuma eta diabetesa arintzen laguntzeko ere.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Erreumaren seinaleak eta ondoreak areagotu zitzaizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

Erreumari aurre egiteko amak erabili ohi zituen asun mota berdinak begiztatu zituen Giovanni Mazonik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

Ba nik ez diat begirik itxi erreuma zikin honekin.  Berria - Kultura   2006-02-11

XVIII. mendeko agiri batzuek diote San Joan egunean jendea bertara joaten zela ura edatera eta bainua hartzera, horri esker negua arnasketa eta erreuma arazorik gabe pasatuko zutela sinetsita.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza, sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena, hango sorgileek azpijokoz bidalia dela uste baitizute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

2 irud/hed

Tren berriek zaintiratuak izaten dituzte eta zaharrek erreumak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreuma zuen (3); erreumak jota (3); eta erreuma (4); eta erreumak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus