Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erreumatismo (orobat errematisma) iz erreuma, hezueria.
Haize-lasterrak eta soinekorik ezak, ubileria (erreumatismoa) ugaritu dute atxilotuen artean, bai eta idorberia (bular-galtzea) ere. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 77. orr.
Duela bi aste Maddi Olha Bortzirietakoa pausatu da 76 urtetan, luzaz eri egonik gorputzeko junten errematismekin. Herria 2003-02-06
Adinarengatik ez zen lotsa eta baratzean aritzeko bazuen oraino trenpe, aitzurra airoski bazerabilan, nahiz eta gerruntzeak errematismek minberatuak izan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 165. orr.