Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hezueri (ETCn 179 agerraldi; cf erreuma ETCn 297 agerraldi) 1 iz hezur giltzetako eta giharretako eritasun mingarria. ik erreuma.

Sukar bizia nagusitu zitzaion, esku-oinetako hezueria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.

Anaia zaharrenak, don Vicentek, hezueria zuen eta ez zen ia behin ere ateratzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Todiko herritar batek hezueri artritiko oso larria zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Hezueriak bihurritutako esku bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.

Karlos, [...] asperturik errege eta agintari izateaz, hezueriak jota, oinetako miñnez, egindako bidegabekeriez damututa, Yusteko monasteriora erretiratu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 233. orr.

Hezueriak jota dauzkat sorbaldak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Herrenak ibiltzen hasten dira, hezueriak jotakoek salto egiten dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

2 irud

Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

3 tanta-hezueri

Halaxe zen, bai: azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus