Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errenazimentu (orobat errenazimendu, ernazimentu eta ernazimendu g.er.) iz 1 antzinateko Grezia eta Erroma erredutzat hartuz XV. eta XVI. mendeetan gertatu zen ideien eta arteen eraberritzea. ik pizkunde 5; berpizkunde 4.

Errenazimentuak "garai argitsua" izan nahi zuela azaldu zigun, eta eguzkia hartu zuela ikurtzat, Galileok unibertsoaren erdian kokatu berria zuen astroa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Hamabosgarren mendean, "Errenazimentua" loraldi betean zegoenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.

Mediterraneoko ardatz horretan zeuden, hain zuzen, garai hartako Europako herririk aurreratuenak, eta hantxe zabaldu zen Errenazimentuaren hazia, herri hizkuntzak suspertu eta, pixkanaka, latina baztertu zuena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 21. orr.

Errenazimentua, Erreforma protestantea eta Kontrarreforma katolikoa izan ziren herrietako hizkuntzak goratu, eta idatzirako ereduak sorrarazi zituztenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Errenazimentuan erantzun zuten guneak italiar Risorgimiento-an eraginkortasunik gabeak gertatzen dira, eta gidaritza Piamontek hartzen du, Italiaren aurreko lorialdietan parterik izan ez zuenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 434. orr.

Erdi Aroko eta Errenazimentuko filosofiari buruz lan asko argitaratu zituen; baita Italia bateratzearen ostean sortu ziren arazo kulturalen inguruan ere.  Berria - Kultura   2004-12-31

Italiarat joaitea zela bere bizitzako ametsa, Errenazimentuko maisuen koadroen bertatik bertara ezagutu ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 118. orr.

Lehengo sarrera Felipe II.aren garaiko zutabedun ataria da, Errenazimentuko artista zoragarriek landua, denborak eta jolasean dabiltzan umeek higatua; euriek, ilargiak eta itsas haizeak jana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Italiar Errenazimentuak Frantziako eta Alpeez bestaldean Mendebaldeko beste herrialde batzuetako arteari eta literaturari eragin zienean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 277. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik errenazentista.

Errenazimentu giroan, era berean, esaera zaharrak eta herri kantuak bildu ziren: Esteban Garibai arrasatearra nabarmendu zen horretan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Errenazimentu garaiko ipuinak ziren, eta kontalariak gizarteko maila goreneko giroan kokatuak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 224. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ernazimentua euskaraz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus