Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berpizkunde bat, bestalde, hazitako zibilizazio baten eta aspaldi hildako gurasoaren "arimaren" arteko topaketa da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.
Euskal kulturaren berpizkundearen ametsa zen nagusi lehen urteetan, dena egiteko baitzegoen, dena baitzen posible. «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.
Noiz gertatuko da hildako kultura baten berpizkundea? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.
Iparraldetik, Jean Etxepare, Dominique Dufau, Jean Elizalde, Jules Moulier eta Eskualzaleen Biltzarreko gerlari ohi lagunek begi onez ikusi zuten Hegoaldeko Berpizkundea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.
Ekialde Urruneko historian filosofia konfuziar sinikoaren berpizkundetik Mendebaldeko kristau-historian Aristotelesen filosofia helenikoak izandako berpizkundera igarotzen garenean, obraren argumentuak beste norabide bat hartzen duela konturatzen gara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.
Justinianoren kodea hil eta lurperatu egin zen; baina berriro piztu zen, laurehunen bat urte geroago, hamaikagarren mendean berpizkunde juridikoa izan zenean Bolognako Unibertsitatean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.
Bai Lore-Jokoen garietan, bai Berpizkundean, bai gerra osteko erbestean nahiz etxean, gure literaturak aldizkarietan hartu du arnasa. Berria - Kultura 2004-03-20
'Motown'-aren berpizkundea. Berria - Kirola 2004-06-17
Galdutakoen memoria erredimitzeko modu bakarra: euskal berpizkunde berri bat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
Orain mende erdi, Arantzazun gertatutako berpizkunde artistikoa ETAren gertakizun politikoaren iragarpen eta lagun har zitekeen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.
Hamasek Palestinako Legebiltzarrean parte hartzearen helburua inoizko berpizkunde zientifiko, zibil, administratibo eta politikorik handiena eragitea da. Berria - Mundua 2006-01-10
Berpizkunde helenikoaren profeta Mendebaldean Northumbriako bat izan zen, Beda beneragarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.
Mendebaldeak ia beste zortzi mende itxaron behar izan zuen bere berpizkunde judaikorako; eta hau iritsi zenean behetik gorako mugimendua izan zen; honen Leon Isauriarra Martin Lutero izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.
Irlandar Berpizkundea indartzen hasi zenean, alabaren izenari onura ateratzea erabaki zuen Kearney andreak eta irlandera-irakasle bat ekarri zuen etxera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.
Hobbesenekin hasi eta Hegelenganaino iritsi arte Filosofia Politikoak izugarrizko berpizkundea izan zuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.
Berpizkunde garaian sortzen hasi zen pentsamendu zientifikoa, gibelean utzitako Erdi Aroa argitzen hasi zen pentsamendu molde hura, mundua bereganatzen hasi da pixkanaka. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.
Azpilkuetako jauregia suntsitu zuten etsaiek Cisneros kardinalearen manuz, baina Barasoaingoa mirets daiteke oraino, parte batean, bere XVI. mendeko berpizkunde ospearekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.
· Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
Hizkuntz eta literatur berpizkunderako hazia, ernamuina. «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.
Erronka antzean esaten zuen Erdi Aro guztia eta Berpizkunde guztia sartuko zirela merkatu nagusiaren barruan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.
Berpizkundea iragaitzazko aldi bat da, honezkero ez Erdi Aroa ezta oraindik modernia ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Bi data dira filosofikoki ohargarriak Berpizkundearen hasieran eta amaieran: 1401, Nikolas Cusakoa jaio zen urtea [...] eta 1600, Giordano Bruno-ren heriotzaren urtea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Berpizkundearen amaieran eratu ziren zientziak beren itxura modernoan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.
Berpizkundetik aurrera hasi zen gizabanakotze-prozedura zibilizatzaileak Uhartegan du oinarria, eta ez haren garaikide izan ziren Erasmus, Vives edo Castiglionengan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.
Girolamo Cardanoren aita, Fazio, altxor publikoko prokuradorea, doktorea, legelaria, eta eruditoa zen; Berpizkundeko gizon peto-petoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.
Berpizkundeko berrikuntza izan zen, eta ez txikiena, hala ere, hormetatik kendu zitezkeen obrak sortzea, koadroak, hain zuzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.
Berpizkundea bitarteko arte kristauak, adibidez, "formula" ikonografiko berak erabiltzen ditu etengabe, pertsonaia sakratuak irudikatzeko ez ezik baita eszena kanonikoak irudikatzeko ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
Artearen historia guztietan gordetzen da kapitulu bat Berpizkundean espazioaren irudikapenari dagokionez izan zen iraultzari. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
Era honetako perspektiba motarik garrantzizkoena Berpizkundean asmatu zen ihes-puntu zentraleko perspektiba, (perspectiva artificialis deitua) da zalantzarik gabe. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.
Egia da hori guztia Berpizkunde betean gertatu zela, Italiako iparraldean, eta Borgiarrek ezin gehiago demokratizatua zutela pozoiaren erabilera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.
Emakumeek lehenengo Adonisen heriotzagatik negar egiten zuten, baina atsekabe hori poz bilakatzen zen Adonisen berpizkundearekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 224. orr.
Lazaroren berpizkundea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.
Ohitura horiek arimaren hilezkortasunaren dogmatik baino gehiago, gorputzen berpizkundearen dogmatik eratortzen dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 136. orr.
Alde batera, hala ikusi nahi bada, ernamuin horiek berpizkunde-mota bat dira, Txikia erabat hil ez delako erakusgarria. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.
berpizkunde garaia (3); berpizkunde garaian (5)