Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikuspegi modernotik begiratuz gero, Kristoren pizkundea "ipuin hutsa" besterik ez da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 137. orr.
Laburbilduz, kreatzailearen pasadizo sinboliko klasikoak ditu poemak: Beherapena, Heriotza, Pizkundea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.
Pazko egunak bai kristautasuna eta bai aberriaren pizkundea adieraziko zuen aurrerantzean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 135. orr.
Bekatuen barkamena eta haragiaren pizkundea. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.
Bigarren etorrera, gorputzaren pizkundea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 139. orr.
Oraindik ere sentipen berak hartzen nau udaberri oroz hostoen pizkundearen aurrean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.
Euroaren sendotasunak eta Txinaren pizkundeak eragin dute beheraldia. Berria - Ekonomia 2004-04-28
-Ez da pizkunde ekonomikorik ikusten, ez dago lanik. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.
XVIII. mendeko kritizismoak eta arkeologia ilustratu berriaren pizkundeak (antzinako arkitektura-aztarnen ikerketa exhaustiboko kanpainak, Paestum-eko tenpluen aurkikuntza, arkitektura greziarra zuzenean ezagutzea...) lagundu egin zuten, azkenean, bestelako giro intelektuala sortzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.
Erasoek «kale borrokaren pizkunde bati baino gehiago, beste logika bati» lotuta daudela esan zuen. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Gazte maiteak, zuen eskuetan dago biharko pizkundea. Herria 2002-08-01
Esanguratsua da hirugarren belaunaldiko zibilizazioa, zeinen historian bere aurrekoaren pizkundea mailarik handienera iritsi baita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 134. orr.
Etorri zen Franco, debekatu eta jazarri zuen euskara, pizkunde literarioa zanpatu, eskolak espainolismoaren burdinola bihurtu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.
Gerra aurrean, Pizkundean, poesia hartzen zen jakintzaren erakusgarritzat eta genero gorengotzat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.
Pizkundea maite zenuten gerra aurrean, eta oraindik ere bai agi danez. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 65. orr.
Aitzolekin eta Orixerekin batera ibilitakoak Euskal Pizkundea esaten zaion kultur mugimenduan aritu ziren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.
Erdi Arotik Pizkundera arteko bilakaeraren isla dira berrogei tailuok. Berria - Kultura 2004-04-29
Florentzia (Italia) pizkundearen sehaska izan zen XV. mendean. Berria - Kirola 2006-01-25
Rafaello Sanzio Rafaello Pizkunde garaiko italiar margolariaren (1483-1520) erakusketa monografiko handia. Berria - Kultura 2004-07-08
Baziren etxe gotikoak, Pizkundekoak eta barroko garaiko batzuk. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 148. orr.
Hirugarren bidea litzateke Lazarragarena, hots, Hegoaldean euskaraz egindako Pizkundea. Berria - Kultura 2006-01-24
Gaur egun, ordea, Pizkundeko aztarnarik batere ez da geratzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 260. orr.
pizkunde garaian (4); pizkunde garaiko (9)
euskal pizkundea (3)
pizkundeko maisu (3)