Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hantxe aurkitzen ziren, hormetatik behera esekita, eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Ekonomika gainean eltzea lurruna dariola, kako batean txapa irekitzeko gantxoa, paretan Arantzazuko egutegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.
Zartaginean, bost xerrak egosten; eltzean, berriz, tipulatxak urtzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.
Zertxobait baretu orduko, eltzean gal-gal-gal omen zeuzkan babarrunak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.
Ondoan, gopor bat bete kafe eta, aitzinean, eltze bat bor-bor su gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Dionisos ordu bata t'erdietan heldu zen etxera, eltzea azken pil-piletan zegoenean justu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.
Mahaiaren erdian eltzea jartzen zuten, potajez betea jeneralean, eta inguruan etxeko guztiak kutxara bat eskuan zutela, bertatik jaten. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.
Gosetearen garaian, pobreen artean, txongoak osatzen zuen haien eltzeetan falta zen koipea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.
Urtzen ari zen txerri gantzari azken begirada bat eman eta bi eltzeei estalkia kendu zien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Segi beharko du eltzeak sutan pixka batean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 108. orr.
Hiru eltzeen borbor etengabe haren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Auguste, txerri gantzaren arduraduna, eltzeak zaintzen ari zen, izerdi patsetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.
Maiz, sorbaldaren atzean sentitzen zuen, eltzeen hondoari begira, hurbil-hurbil, haren bular sendoaz bizkarra ukitzen ziola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.
Platera atxiki zuelarik, urdai gantza mantso-mantso labainarazi zuen eltzearen barrura, koilara muturrarekin desitsatsirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.
Quenuk, bitartean, eltzeko nahasketari gogor eragin eta nola loditzen zen ikusten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.
ik eltzeko.
Ordu batean uzten zioten lanari hiru anaiek, artean ezkongabeak, baserrira bazkaltzera igotzeko, ia egunero babarrunak eta puskaren bat; postrerik ez; kafea bai, eltzekoa. Berria - Kultura 2004-08-15
Nire herriaren haragia jaten dute, larrua kentzen diote, eta hezurrak apurtzen; eltzerako haragia bezala puskatzen dute, lapikorako okela bezala. Elizen arteko biblia Mi 3,3
Poliki-poliki ari zen sutan berotzen eltze kafez betea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Sukaldera joan zen, non eltze bat babarrun kozinatzen ari baitzen ama. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.
Eltze bete uretan oilo-saldazko bi kubotxo botaz hasi zen dena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Gau hartan, hamaikak aldera, Quenuk, bi eltze txerri gantz abian jarri ondoren, odolkiaz arduratu behar izan zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Kondairak dio aitonak dirua eltze batean sartu zuela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.
Haren ondoren, bizar txikiko errabino zahar bat, Alemaniatik iheslari etorria, eltze bat ematen zuen kapela beltz bat jantzita, alemanez jardun zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.
Gure etxeko zientzilaria eltze orotako burruntzalia balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 83. orr.
Nire bizitzan estraineko aldiz pentsatu nuen ez zegoela niretzat inongo babesik, bakar-bakarrik atera beharko nituela babak eltzetik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.
Ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.
Ipini sutan eltze handia eta egin eltzekaria profeta-taldearentzat. Elizen arteko biblia 2 Erg 4,38
Ezkerraldean, burdinurtuzko sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Bai baitzirudien norbaitek eltze mailatu bat jo zuela makila batez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 73. orr.
-Ez, ez zen atseginezko tokia -jarraitu zuen, Pauline txikiaz ahazturik, begiak eltze lurrintsuan galduak-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.
Plater eta eltze erabiliak harraskan zeuden, eta janari hondakinak mahai gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.
Barren-barrenean zabortegi bat zegoen, herdoildutako ohe-burdina ugerrak eta galdara apurtuak eta eltze ipurdirik gabeak biltzen zituena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.
Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Babarrunak egosten beheko suan laratzetik zintzilik jarritako lurrezko eltzean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.
Aluminiozko eltzearen alboa astindu zuen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.
-Zer beste eltze-konpontzaile? -esan zuen Hynes jaunak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 109. orr.
Eltze–konpontzaile zikina! Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 177. orr.
-Presio-eltzea erori zaidak eguerdian, fregatzen hasi naizenean. «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.
Lepokoa eta gabardina aulki batera bota ondoren txapa elektriko batean kafe-eltzea berotzen jarri zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.
Irin-eltzea ez zen hustu, ezta agortu ere olio-pitxerra,. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.
Hobe genukeen Jaunak Egipton hilarazi bagintu, haragi-eltze inguruan eseri eta ase arte jaten genuenean. Elizen arteko biblia Ir 16,3
Txongoari lizta bat lotu eta babarrun edo lenteja eltzean sartzen zuen aitonak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.
Frankismoaren azken urteetan, gure auzoa ideologien eltze eta egosleku bihurtu zen. Ravaillac delakoaren sastagaia Joana Albretekoaren semearen bularreraino nork gidatu duen, erran-merranen eltzea da hiria. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.
babak eltzetik (10); beste eltze (3); eltze artean (3); eltze bat (11); eltze batean (6); eltze eta (11); eltze handi (3); eltze haundian (3); eltze konpontzaile (3); eltzea erori (3); eltzea sutan (4); eltzea urrez (3); eltzera bota (4); eltzetik babak (4); eta eltze (5); eta eltzeak (3); kafe eltzea (4); presio eltzea (3); urruneko eltzea (3); urruneko eltzea urrez (3)