Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tupina (orobat tupin g.er. eta dupin g.er.) 1 iz eltzea; esne marmita.

Hor ari ziren mobileten konpontzen, iturgintzarentzat burdinezko hodien bihurtzen, ileak mozten, edarien saltzen, tupinetan janaria prestatzen...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

Domenga joan-jinka abiatu zen, jauntzien kutxatik sutegian irakiten ari zen aza zopaz betea zen tupinaraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Tupin handi batean, berotasun handia denean, urak irakiten du eta une batzuetan ontzi-ertzeraino igotzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Bazelako Urbiainen baxeragile eta tupinagile bat, baxerak eta tupinak ez ezik lurrezko eta buztinezko bertze mila ontzi ere egiten zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 140. orr.

Balde bat ur botatzen du tupinara, ilinti parea gerturatu eta errautsa astintzen du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.

Estefaniaren tupinaren inguruan ginen denok, gure goporrak noiz beteko zain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

Tupinarekin gindoazen esne bila.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 110. orr.

Aurkitzen ziren, hormetatik behera esekita, eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

2 irud/hed

Denak seminario ezberdinen tupina berdinetako saltsetarik zetozkigula.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.

Gure ametsak, eskualde anitzetako tren geltoki busti edo portu zikinen kaietan hurrantzen zirenak ziren; hiri nagusia gehienontzat, gero gabeziaren tupina herdoildua zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Goizetik gauera, ur-tupina bat egon ohi da laratzetik zintzilik.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.

· Laratzean biharamuneko ur bero tupina dilindan zegoela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atsoa eta tupina (6); ur tupina (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus