Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herenegun azenarioak eta ilarrak egin zizkion [...] gaur indaba pintoak prestatu behar dizkio, eta biharko eltzeko bat geratu diren azenarioekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.
Zerbait prestatzen ari da sukaldaria, eltzeko baten usainak sudurra gozatu dio. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.
Badakite, mila hitzek baino gehiago balio duela eltzeko beroak Madrilen, elurra mara-mara ari duenean. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Orduantxe, eltzekoa egosi eta ontzi batean ogi-apurrak prestatu berriak zituen, eta sorora zihoan igitariei eramatera. Elizen arteko biblia DnGr 3,33
Ostatu txukuna da: txukruta eta eltzekoa ematen dute gau osoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 113. orr.
Zopa bikain bat, eltzekoa gantzez eta garbantzuz baina azafrairik eta piperrik gabe, legatz xerra batzuk oliotan frijituak, oilasko errea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Sua handitu zuen Ruche jaunak, eltzekoak irakiten jarrai zezan, eta azafraia bota zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.
Erantzun zidan, hasieran italieraz eta gero alemanez, tripaki-zopa zela egun hartako eltzekoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 179. orr.
Eltzeko, bezperako babarruna eta aza nahastuta atera zuen; guk geuk zerbitzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.
Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte; eta geroztik, barazki berriak Ameriketatik sartu ahalean, aza babernak, aza patatak, eta antzekoak ere bai. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Orain, joan zaitez Pepponek apaizetxean utzitako erbi-eltzeko goxoa jatera, zurea da eta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 81. orr.
Zenbait komunikabidetan entzundako harribitxiez, gezurrez eta hankasartzeez osaturiko eltzeko goxoa. Berria - Kultura 2004-12-12
Eguerdian barau egin eta gero, Santa Ana erruki-etxera joan ginen familia osoa, etxean bazkaldu ez genituen barazkiak eta txerriki gatzatua, eta baita dozena bat arrautza ere, otar estalkidun batean hartuta: hiriko behartsuenei laguntzeko hilean behingo eltzeko domekaren usadio hori zen aitak Hitlerren erregimenari barkatzen zion neurri bakarrenetako bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Jende dezente zebilen sartu-irtenean, nor bere otarrarekin, nor sarezko zakutoarekin, eltzeko domekarekikoak egitera etorrita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Badakizu eltzeko domeketako diruen arduradun egin dutela aurten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.