Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkortu, elkor(tu), elkortzen 1 da/du ad elkor bihurtu. ik idortu; antzutu.

Pinudian lurzoruko hezetasun erlatiboak koska handiak nozitzen ditu, eta lurzoruari azala egiten zaio, elkortu egiten da eta urak maldan beherako isuria hartzen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.

Izan ere, bizi berri baterat jaio nahi nuen eta jaio beharra nuen, zinez, zeren -ene kontzientziaren hertsiak errerik, elkorturik eta idorturik- ez bainengoen jada lehengo gogoan eta sinestean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.

2 ipar gortu, sor bihurtu.

Diote batzuk elkortzen ari dela gure Jakes Haundia, mihi gaixtoek derasatelarik beharri ziloetan ezarri dituzkeela "beharritxoak", erran nahi baita hobeki entzuteko eginak diren tresnañoak.  Herria   2003-11-27

Bainan hara, beharri barnetan zituen ile pustuken gatik ez zuen gehiago deusik aditzen, elkorturik zagon.  Herria   2004-09-09

Egunaz lo, gauaz besta, musikaren orde arrabotsa, [...] ez baitugu aitortu nahi, arte huntan, gu ere elkortu girela.  Herria   2003-07-03

Gerizatze lepoko poltsan lau disko-konpaktu, elkortu zen musikari aleman baten bost piano kontzertuak eta bederatzigarren sinfonia osorik, hain zuzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

Elkortzen ninduen eta hondarrean barnean mugatua zein kontrolapean natxikan zarata.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Aljeriako gerlaz geroztik itxuraz elkortua zeukan senarra, aitzur eta gaztainondo puskekin teman abandonatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 268. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus