Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antzutu, antzu(tu), antzutzen 1 da/du ad antzu bihurtu.

Nire olerkien substratua beti izango da berbera, bizitza eta bizitzako zerak, baina antzutu edo moztu egin naiz neurri batean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.

Nire odolak Eskualdea zikintzen badu, lurra antzutu egingo da, inolako sendabiderik gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.

Geuk, abertzale askok mentatu zuten zuhaitz zaharren adarrari txortenak zitalkeriaren guraizeekin moztu dizkiogu, gure adurrezko lanbroarekin baratza erneak antzutu ditugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.

Ez ditzagun euskararen militanteak epe motzeko zereginetan erre, gaztetako urte gutxi batzuetan aktibismoaren bide antzuetan antzutu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Antzutu ezazu zure ezkontza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.

Poliziak galdekatutako 36 emakumetatik 12k ez zuten gogoratzen antzutzeko baimenik eman izana.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Norbaiten hitza antzutzeko ez dago norbait hori jainkotzea eta harri bihurtzea bezalako xixtimarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

ETAren "Beste" nagusiaren mende egon da euskal politika antzututa, hitz egiteko gaitasunik gabe, antagonismotik inolaz irten ezinik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Badirudi printzipio genealogikoak, NIaz estutu ahalean MUNDUaz arroztu egin gaituela, atzenerako geure buruaz eta munduaz asper gaizto egiteraino antzutuz eta xirolduz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 176. orr.

Urbasatik Lizarrarako tartean egin zuten zuloa, bi minutu pasatxo, baina haizeak bikotearen ahalegina antzutu zuen erabat, 15 kilometroan.  Berria - Kirola   2006-04-06

Landare arrak antzutu egin dituzte.  Berria - Gaiak   2004-01-29

2 (era burutua izenondo gisa)

Baina Otsoenean ez da halako eremu antzuturik aurkitzen ahal, aitzitik, izatekotan, belarra ugariegi da, sasia eta laharra handiegi ageri da zenbait ertzetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.

Zer ari ote ziren gure artzainak mendi eta bortuetan, ardiak antzutuak zirelarik eta udako egunak luze?  Herria   2002-11-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzutu egin (5)

antzututako emakume (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus