Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arretaz idortu nintzen, bainu-oihal garbi batez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.
Idortu eta beztitu zen hasperenka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.
Juana harrikoa bukatu eta eskuak idortzen ari dela ikusi duenean Lainez zutitu egin da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 76. orr.
Jakaren besoa erabili du aurpegia idortzeko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Arropa bustiak su ondoan idortzera utzi zidaten, kristau onen legera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.
Lanjantziak egunez garbitzen zitiztean, gauez gela girotu batean idortzen, eta hurrengo goizean goiz ekartzen zitiztean atzera, sirena-jotzearen aurretik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.
Ninak oihal xuri batekin ileak idortzen zituen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 209. orr.
Bi azietak txorrotan garbitu, garbi-oihala mahai gainean hedatu eta han uzten dut baxera idortzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.
Esku gibelaz ezpainetarik zerion hagun zurpaila idortuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 197. orr.
Aurpegiko tantak zamarraren mahukarekin idortzean ohartu da Joxe labana odoldua oraindik eskuineko eskuan duela. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 123. orr.
Udak idortutako belazeak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.
Idortu da guztiaren iturria. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.
Kliskaz idortu genituen godalet lepo luzeak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.
· Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.
Erreteneko ura idortu egin zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,38
Pikoak idortzeko ohitura ere oso aspaldikoa da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.
Eztarria idortu zitzaidan, soin-adarrak txinaurritu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.
Oi sukar, idortu garunok! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.
Sofrikarioak idortzen ahal du norbait. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 228. orr.
Lohi idortuak hirugarren bahe batean pasaraziko dituzte oraingo biez gain. Herria 2003-12-18
Musu mardula pausatu zion ezpain idortuetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.
Ezpain-eztarri idortuak pixka bat bustitzeko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.
Barazki idortuak, hala nola apez ilarrak eta ilar xabalak ahal bezain xuhurki xahutzen zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.
Ogi idortu xehatua (chapelure) eta bertze, Bai goxoa, piko idortua! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.
· irud Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.
arropa idortzen (3); eta idortzen (3); idortu eta (3); idortu zituen (4); idortzen ahal (4); idortzen ari (3); malkoak idortu (3); piko idortua (3)