Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eguzki 1 iz Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. ik eki.

Eguzki esaten diogun su-masa hori.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Mugimendu hori ez da mugagabea, eguzkia beti itzultzen baita puntu berera: 365,242 egun behar izaten ditu behin izarrarteko puntu jakin batean ikusi, eta berriz ere puntu horretan, ez beste nonbait, ateratzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.

7ak eta 13an atera omen da eguzki jauna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.

Edozein izenen pean adoraturik, Baal Eguzki jainkoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 50. orr.

Heriotza laster zetorkiola jakitean, Anaia Eguzkiaren kantika kantarazten die anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 538. orr.

Euskaldunok ere, hasiera batean, eguzkia gurtzen genuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 32. orr.

Eguzki nahiz ilargiari nahiz izar-multzo eta izar guztiei intsentsua erretzen zietenak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,5

Jainko Jauna dugu eguzki eta babeski, Jaunak egiten mesede eta ohore.  Elizen arteko biblia   Sal 84,12

Goizean goiz, eguzkia ateratzean, abia zaitez eta eraso hiriari.  Elizen arteko biblia   Epa 9,33

Behin baino gehiagotan pentsatu izan diat suizidioan, baina eguzkia beti ateratzen duk nonbaitetik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 243. orr.

Eguzkia atera eta alminar baten pareraino goratu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 76. orr.

Eguzkia jaikitzen denean oinez abiatu eta itsaso barearen ertzean soroetan zehar ihintzetan ibiltzea, zer mozkorraldia!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

Gau itsusi haren ondoren eguzkiak egun berri bat argitu zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Eguzkia egunero irteten ei da...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 33. orr.

Lurretik ateratzen diren lurrunak goizeko eguzkiaren irteerarekin batera mugitzen hasten direnean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Itsasoaren gainean eguzkia gora zihoan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.

Eguzkia goian dago, laster iritsiko da eguerdia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.

Eguzkia gorenean zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Eguzkia itsugarria da.  Berria - Kultura   2006-02-12

Eguzkia altutxo zegoen oraindik, jai eguna amaitutzat emateko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.

Artizarra Eguzkiaren aurretik igaroko da gaur.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Euriz kargatutako hodei ilunak urratu egin ziren, eta argiune txiki batetik eguzkia agertu zen, lautada osoa argituz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 44. orr.

Eguzkia harantzago ari zen etzaten, Kaweah lakuaren ondoko muinoetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Eguzkia ia behean zegoen orain, itsaso ilunduak erdibitua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

Eguzkia ezkutatzen ari zen, poliki-poliki, presarik ez balu bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Eguzkia gandu-errezel lodi baten atzean ari zen ezkutatzen, haren atzean disko zurbil eta distiragabekoa bihurturik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Eguzkia gorde zen, iritsi zen ilunabarra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.

Gero, eguzkia sartu zenean, hilobia egin eta ehortzi egin nuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Eguzkia sartzean, hil egin zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 18,34

Ilgora zegoen ilargia, eguzkiarekin "koadraturan".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

Eguzkiak jotzen zuen, bero eta argitsu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

Goizez ibiltzen ziren; eguzkiak gogorren jotzen zuenean geratu egiten ziren, eta ilunabarrean jarraitzen zuten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 105. orr.

Nautikoko bazkide batzuk, bainujantzian, harkaitz gainean eguzkia hartzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko.  Elizen arteko biblia   Ap 7,16

Leku horietan eguzkiak udan indar handia izaten baitu jaiotzen den unetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean eta zeinu horren zortziren bat zeharkatu duenean, udaberriko ekinokzioa markatzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Eguzkiak bere azkeneko izpiak helarazten zizkigun, egunaren amaierari datxekion malenkoni une iheskorrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Ilargia baliteke eguzkiaren izpiek jota argitzea eta egunez egun bere argia, eguzkiaren diskotik urrundu ahala, gureganantz gehiago bihurtzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 347. orr.

Eguzkia puntu gorenetik asko urrundu aurretik, arrano handia hegan iritsi zen oihuka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 300. orr.

Ostatutik ateratzean, eguzkiaren beroak jo nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Lurrerantz ere makurtzen da, beraz, eguzkiaren beroa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.

Eguzkiaren errainu uhintsuen artean, zuhaitzen arteko bideak misterioz beterik zeuden.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 86. orr.

Eguzkiaren erradiazioaren parte handi bat islatzen du larruazalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Eguzkiaren energia baliatzen du kamerak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Aldearekiko zut da itzala eguzkia bere zenitean dagoen unean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Oraintxe ere animalia asko sortzen da lurretik, euriek eta eguzkiaren berotasunak eraginda.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.

Eguzkira gerturatzean izotz konglomeratura lurrundu egiten zela esan zuen, eta lurrundutako partikulek isats luze eta ikusgarria sortzen zutela.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Eguzkiak bete-betean jotzen du mahaia eta begiak kizkurrarazten dizkio aitari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.

Hondarrezko lau mendiren arteko zulo eguzkiak kiskali hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Eguzkia ere desagertu egin da, lainoak estalirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 156. orr.

Ez da ezagutu holakorik eguzkiaren azpian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.

Beldur izeneko jaun batek mehetzen duela jendeen odola, eta bihar eta behar esaten ez dakienik ez dagoela eguzkiaren azpian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Eguzki iluntzen hasiaren argiak arrats-gorritzen zituen elizatxo zaharra eta haren ondoko kanpandorre apal bereizi samarra.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Eguzkia hain hurbil irudikatzen baldin badugu, ez da haren egiazko distantzia ez dakigulako, Izpirituak eguzkiaren handitasuna irudikatzen duelako baizik, eguzkiak berak Gorputza hunkitzen duen arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 391. orr.

1b (deklinaera mugagabean)

Eta beste zerbait ere ikusi zuen: eztanda bat, begiak erretzen zituen argialdi bat, mila eguzkiren indarraz zeruan gora altxatzen zen ke-mordo erraldoi bat, burdinazko ukabil baten antzekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 307. orr.

Urrunera begira itsas hegazti zuriak ikusi zituen, ibaiaren gainean eguzkitan hegan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.

Gure barrutietan belarra eguzkitan ontzen den bezala, lizar-hostoa ontzen omen zuten haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Eguzkitan, bero errea.  Berria - Harian   2005-05-28

Eguzkitan usteltzen ari zen lokatzari zerion kiratsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Kafearen bila joan, kikara hartu eta eguzkitan esertzera alde egin zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 147. orr.

Erdi lañotan erdi eguzkitan, Xaretako oihana zeharkatu dugu eta Zugarramurdiko Anttonen menttan bazkaldu.  Herria   2005-10-06

Guztia zumezko otarre batean jarri eta eguzkitara itzuli ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Bueno, goazen eguzkitara!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 0. orr.

Nor ez da ipini, noiz edo noiz, eguzkitara edo argi bizitara begira, atera nahi ez duen doministikuari kanpora eragitearren?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.

Gerizpetik eguzkitara etortzen denean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 173. orr.

Trapu berriak eguzkitara ateratzen ibiltzea bezala duk hori.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 34. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eguzki goiztarra hazten doanaren iruditzat hartu zuen zeltar herriak otearen lorea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Une hartan, ordea, eguzki betea zegoen, eta argia distiratsua zen Loxetako belardian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Hego boladak ekartzen badakien arren, eguzki epeleko aldiak ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.

Hirugarren Etorbidearen kantoian gelditu zen, arratsaldeko eguzki beroaren pean dardarka. abuztuko eguzki itogarriaren pean Eguzki kiskalgarritik gordetzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Paraje gehienek, gainera, eguzki erreak penatzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

Larruaren koloreko lurraren gainean eguzki brodatuak dituzten longainak hedatu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.

Harritzekoa ere ez, nik uste: herbeherea, tropikoa, eurite-aldiko hezetasuna, eguzki berunkara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Igande goizean esnatu zenean, Harryk neguko eguzkiaz argiturik aurkitu zuen logela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 155. orr.

Uztaileko eguzkiak bulegoko leihoetako pertsiana higatuen zuloak urratzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

Goizaldeko eguzkiak ezin du zulatu gorritzen hasitako zeru irazekia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.

Han dago Mendaolatza, goizeko eguzkia leihoetan dirdai.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.

Eguerdiko eguzkia bera bezain distiratsu Beltza zuen ilea, eta distira motela erakusten zuen, ilunabarreko eguzkiak petrolio putzu baten erdian bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.

Paretak arratsaldeko eguzkia islatzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Arratseko eguzkia, hantxe islatua nire itzal luzea ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 286. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kometak eguzki sistemaren bazter hotzetan sortu zirela uste zen.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Uranok ere eraztun urdin bat du, eguzki sistemako bigarrena.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Eguzki sistematik 12 argi urtera dago Tau Ceti izarra.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Kometa duela 4.500 miloi urte sortu zen, Eguzki sistemaren mugan kokatua dagoen Kuiper asteroide gerrikoan.  Berria - Gaiak   2004-06-24

-Ez ote dugu laster eguzki eklipse bat izanen, osaba, hainbertze zozorekin...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 137. orr.

Marten ura eguzki ekaitzen ondorioz desagertu zela uste dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-07-10

Eguzki-orbitaren azpiko aldean bizi direnak, eguzkiaren indar horren eraginez, gorpuzkera txikikoak izaten dira, beltzaranak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Beherago eta albo baterat, eguzki erloju zaharra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Orain arteko espaziuntzi gehienek eguzki-panelak erabili izan dituzte bidaiatzeko.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Indar hori biltzeko erabilitako eguzki xaflak dira gailuaren beste berrikuntzetako bat.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Eguzki energiaren alorrean.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Haien begiak ezin ikusi, zoritxarrez, beraiek ere eguzki-betaurrekoak eramaki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Institutuan eguzki betaurrekoak jantzi, ikasleei baloia eman, "gaur partidua egingo dugu!" esan eta denak pozik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 74. orr.

Neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Eguzki egunetan, ostera, zaila dago toailari leku egiten hondartzan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.

Ez da aurrerantzean gaurik izango; ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko.  Elizen arteko biblia   Ap 22,5

Eguzki uholde bat ari zen erortzen basamortu zuri distiratsu izoztu haren gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Iraileko goiz batean, Lisa goizeko eguzki bainua hartzen ari zen garaian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Urrezko eguzki-errainuen artean galdu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 152. orr.

Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

Batez bestekoari begira, % 53 eguzki-izpitan, hor nonbait galtzen dena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Oihal haiek diz-diz egiten zuten lehen eguzki printzen argitan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Eguzki galgatan, laino eta hodeirik gabe, erre eta kiskali den lur azalean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.

Eguzki-diskoaren gaineko ertza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.

Leihotik, ikusmira auzo etxeek mukurutzen zuten; porlanezko bloketzarrak eguerdiko eguzki-begitara zimeltzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Eguzki-orban hauek 11 urte inguruko zikloa dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Oinazez nengoela esan zioten, eguzki kolpe bat izan nuela, ez dakit zer.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

1883. urteko Krakatoaren erupzio harena: hauts-pila ikaragarriak bidali zituen, eta eguzki-erradiazioaren % 25 inguru murriztu zituen, bere laurdena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Goian, pertsianak itxiak daude, eta eguzki oihalak jaitsiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Eguzki sartze ederrei begira ere hartzen zuen atsegin, arratsetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Bi zati ditu Etiopiak, eguzki sortzea eta eguzki sartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Ez ahantz noiznahi haizea bihurtu daitekeela eguzki sartzetik ilkitzera eta alderantziz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 98. orr.

Ordu biak aldera, eguzki-eguzkitan, arrosategian paseatzen ari nintzen... loratzen hasi berriak diren udazkeneko arrosen artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esnatu nintzenean, eguerdi-eguzki betea ari zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 75. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Han airea eta odola bera itxita daude, usoak eta mitxeletak berak itxita, euri-eguzkiak itxita, zeru-lurrak itxita eta infernua ateak zabalik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 262. orr.

Eguzki-ilargien orbitak nola sortu zituen ordenan azalduko dut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Eguzki-ilargien joera eta gorabehera orori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

Eguzki-ilargiok, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,62

Handik isurtzen baitigute eguzki-ilargi-izarrek euren argia lurrera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.

6 irud/hed

Planeta berri hori Lurretik 50 eguzki urtera dago, eta Mu Arae eguzkiari bira emateko 9,5 egun behar ditu soilik.  Berria - Gaiak   2004-08-26

7 eguzki argi (orobat eguzkiargi g.er.)

Orduan, eguzki argia zeharka iristen zaio ilargiari eta gorriz tindatzen da.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Eguzki argiak -paretetako poroetan barrena, antza- argiz blaitzen zuen gela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

Jakina zen, agerikoa zen, eguzki argia bezain ziurra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko, Jainko Jaunak egingo baitie argi.  Elizen arteko biblia   Ap 22,5

Kriseilu argia eguzki-argiarekin konparatzea bezala izango litzateke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Aurpegia lasai ageri du egunsentiaren eguzki argitan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.

Hantxe buruz gora etzanda geundelarik goizeko eguzki-argitan, Pete agondu egin zen bat-batean. Irribarre egitera zihoakidanean etorri zitunan azalik gabeko gizonak eta igo gintiztenan eguzki-argitara hildakoengana eta bultzatu zitiztenan itsasora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 111. orr.

Laino artetik iragazten zen eguzki-argi doian bilduta, auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Eguzki-argi zerrenda bati barneratzen uzten zion pertsiana berdearen arraildurara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Aipagarri dira, besteak beste, airearen kalitatea, eguzki-argi orduak, paisaia edo aisia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

8 eguzki haize eguzkiak norabide guztietan eta abiadura handiz igortzen duen fluxu etengabea, batez ere protoiz, elektroiz eta helio nukleoz osatua.

Ordutik, eguzki-haizea aztertzen eta haren laginak biltzen jardun du espazio zundak.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Eguzki haizeak barreiatutako partikulak jasotzea zen NASAren espaziontziaren helburua.  Berria - Gaiak   2004-09-09

Horrekin eguzki-haizearen partikulak lurreko partikulekin kutsatzea eragotzi nahi dute NASAko zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Eguzki haizeko atomoak zekartzan Genesis-ek, baina jausgailuek huts egin zuten eta kolpeak ireki egin zuen.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Nafar hego xumeari, batzuetan nafarra soilik ere esaten zaionari, hego ekialdekoari, eguzki haizeari, hego penintsulakoari, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Nafarraldetik, barreneko parajeetatik datorkigun haizexka mantsoago horri, ipar ttikia deitzen diogu, edo eguzki-haizea deitu izan zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

9 eguzki lore (orobat eguzkilore g.er.) landare handia, hosto-zorrotza, eguzkiaren eiteko loreak dituena (Carlina acaulis). ik ekilore.

Jondoni Joaneko belarrak ere (elorri-xuri, iratze, eguzki-lore, erramu, ogi landare eta bertze...) bildu dira gau hortan.  Herria   2004-07-01

Udaberriko egun euritsu batez, eguzki loreak landatzen aritu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Gelako bazter batean, eguzki lore hori bat ageri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.

Herri-sarreran, ezkerrean, gaztelu xahar bat eta eguzki-lore erraldoizko multzo batzuk ikusten ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Eguzki lorearen ale beltz umotuak noiz agertuko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Eguzki-lore koipearekin hidrogenoa sortzea lortu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-27

Gers departamenduan gaindi, eguzki-lore eremu zabalak trebeskatuz.  Herria   2004-10-07

Handik honainoko tartean makaldiak ibaia markatuz, galsoroak, eguzki lore saila...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Zartaginean oilasko paparrak eguzki-lore oliotan erretzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 70. orr.

10 eguzki saindu ipar eki saindua, kustodia.

Erakustokian ikusten ahal diren kurutze, kalitza, eguzki saindu eta gauza sakratuen andana gaitz eta aberatsak burtxoratu naute  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

11 eguzki urte urtea.

Maien kalendarioak eguzki-urtea 365,2420 egunekotzat kalkulatu omen zuen, 365,2422-kotzat beharrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

12 eguzkitako betaurreko pl eguzkitik babesteko betaurrekoak. ik eguzkitako 3.

Eguzkitako betaurrekoak kopetara altxatu eta inguru guztia eskuaretu zuen begiradaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

Madril frankismoarekin lotzen genuen: tabernetan eta kaleetan ikusten genituen gizon gehienak, beren bibotetxo, traje eta eguzkitako betaurrekoekin, sekretakoak iruditzen zitzaizkigun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Ez dute ikusten eguzkitako betaurrekoen leiarretatik harantzago.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.

Bill bere eserlekuan mugitu zen, eta eguzkitako betaurrekoen zubia ukitu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 74. orr.

Eguzkitako betaurrekoak jantzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

Eguzkitako betaurrekoak jarrita ekiari begira jesarri da Aiora.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.

Ilunabarra izan arren, Tom, Tomas edo Popok ez ditu eguzkitako betaurrekoak erantzi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 78. orr.

Alkandora hawaiar koloretsu bat eta begiak ikusezin egiten zizkioten eguzkitako betaurreko ispiludunak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

Txarteldegi ondoko morroiengan finkatu zituen begiak: bata beltzarana eta zurbila bestea, biak gazteak, eguzkitako betaurreko merkeak, hirulaurdeneko txaketak soinean!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 242. orr.

Begiak ikusezin egiten zizkioten eguzkitako betaurreko ispiludunak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

· Handik gutxira beste morroi bi azaldu ziren, bibote mehe eta eguzkitako betaurrekodunak, ni paperak banatzen ari nintzen espaloian, jende artetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arratsaldeko eguzki (5); baina eguzki (5); batek eguzki (5); bi eguzki (5); bihar eguzki (5); da eguzki (21); dira eguzki (7); diren eguzki (5); du eguzki (11); dute eguzki (9); edo eguzki (5); eguerdiko eguzki (9); eguzki aldera (6); eguzki argi (10); eguzki argia (14); eguzki argiak (5); eguzki argitan (13); eguzki bat (10); eguzki baten (5); eguzki beltza (7); eguzki beltzaren (12); eguzki beltzaren sekretua (8); eguzki berotan (6); eguzki berriaren (7); eguzki betaurrekoak (8); eguzki betean (6); eguzki eder (7); eguzki ederra (9); eguzki eklipsea (6); eguzki errainu (11); eguzki errainuak (5); eguzki errainuek (6); eguzki erreak (5); eguzki eta (15); eguzki galda (5); eguzki galdatan (28); eguzki ilargiak (5); eguzki izpi (33); eguzki izpi batek (12); eguzki izpiak (24); eguzki izpiek (18); eguzki izpien (6); eguzki izpirik (6); eguzki jauna (5); eguzki lore (14); eguzki lorea (6); eguzki orduak (5); eguzki pixka (7); eguzki pixka bat (7); eguzki printza (9); eguzki printzak (13); eguzki printzek (13); eguzki printzen (6); eguzki sartze (5); eguzki sartzetik (5); eguzki sistema (28); eguzki sistemako (34); eguzki sisteman (17); eguzki sistemaren (20); eguzki sistematik (19); eguzki sistematik kanpo (8); eguzki talde (24); eguzki talde ekologistak (13); eguzki talde ekologistaren (5); eguzki taldeak (5); eguzki taldeko (6); eguzki urteaga (16); ere eguzki (8); eta eguzki (91); ez eguzki (5); frias eguzki (8); goizeko eguzki (8); gure eguzki (5); lehen eguzki (13); neguko eguzki (10); udako eguzki (5); zen eguzki (13); ziren eguzki (8); zuen eguzki (10)

arratsaldeko eguzkia (7); baina eguzkia (8); da eguzkia (25); den eguzkia (7); du eguzkia (8); edo eguzkia (5); eguzkia agertu (7); eguzkia atera (36); eguzkia atera aurretik (5); eguzkia atera eta (5); eguzkia atera zen (5); eguzkia atera zenean (6); eguzkia ateratzen (20); eguzkia ateratzen ari (6); eguzkia baino (17); eguzkia bera (12); eguzkia bere (11); eguzkia bete (6); eguzkia bete betean (6); eguzkia bezain (24); eguzkia bezain distiratsu (9); eguzkia bezala (5); eguzkia da (5); eguzkia elkarteak (5); eguzkia ere (12); eguzkia eta (56); eguzkia eta ilargia (9); eguzkia etzaten (6); eguzkia ez (19); eguzkia ez da (10); eguzkia ezkutatu (15); eguzkia ezkutatzen (13); eguzkia ezkutatzen ari (8); eguzkia goi (5); eguzkia goi goian (5); eguzkia goian (7); eguzkia gorde (5); eguzkia gordetzen (5); eguzkia gorenean (5); eguzkia hartzen (11); eguzkia ikusi (7); eguzkia irten (16); eguzkia irteten (7); eguzkia izan (6); eguzkia mendi (8); eguzkia sartu (38); eguzkia sartu arte (6); eguzkia sartu eta (5); eguzkia sartua (6); eguzkia sartua zen (5); eguzkia sartzean (14); eguzkia sartzen (27); eguzkia sartzen ari (11); eguzkia sortzen (6); eguzkia zen (5); eguzkia zeru (6); eguzkia zeruan (8); eguzkia zeruan gora (5); ere eguzkia (10); eta eguzkia (121); eta eguzkia atera (5); eta eguzkia eta (5); gero eguzkia (5); urrezko eguzkia (10); zen eguzkia (35); zuen eguzkia (9)

baina eguzkiak (10); du eguzkiak (18); edo eguzkiak (6); eguzkiak argitzen (8); eguzkiak aurpegian (5); eguzkiak berak (5); eguzkiak bere (29); eguzkiak berotu (6); eguzkiak berotzen (6); eguzkiak beste (7); eguzkiak bete (14); eguzkiak bete betean (14); eguzkiak bezala (6); eguzkiak ere (12); eguzkiak eta (22); eguzkiak euri (5); eguzkiak ez (15); eguzkiak gogor (15); eguzkiak gogor jotzen (11); eguzkiak jo (6); eguzkiak jotzen (28); eguzkiak jotzen du (6); eguzkiak jotzen zuen (9); eguzkiak kiskalitako (6); eta eguzkiak (75); goizeko eguzkiak (9); zuen eguzkiak (11)

anaia eguzkiaren (22); anaia eguzkiaren kantika (19); baina eguzkiaren (6); da eguzkiaren (9); den eguzkiaren (5); dira eguzkiaren (5); du eguzkiaren (5); eguzkiarekin batera (5); eguzkiaren antzeko (7); eguzkiaren argi (16); eguzkiaren argia (26); eguzkiaren argiak (15); eguzkiaren argirik (5); eguzkiaren argitan (15); eguzkiaren artetik (7); eguzkiaren aurretik (7); eguzkiaren azken (8); eguzkiaren azpian (18); eguzkiaren beroa (11); eguzkiaren beroak (12); eguzkiaren distira (13); eguzkiaren epela (5); eguzkiaren errainuak (7); eguzkiaren eta (23); eguzkiaren eta ilargiaren (7); eguzkiaren indarra (5); eguzkiaren inguruan (22); eguzkiaren irudia (5); eguzkiaren izpiak (9); eguzkiaren izpiek (8); eguzkiaren kantika (21); eguzkiaren lehen (12); eguzkiaren lehen printzak (5); eguzkiaren pean (6); eguzkiari begira (13); eguzkiari eta (8); eta eguzkiaren (80); eta eguzkiaren argia (6); eta eguzkiaren artetik (7); eta eguzkiari (7); ez eguzkiaren (9); lurra eguzkiaren (5); lurrak eguzkiaren (8); lurrak eguzkiaren inguruan (5); lurraren eta eguzkiaren (9); zen eguzkiaren (15); zuen eguzkiaren (8)

dut eguzkipean (7); eguzkipean egin (5); eguzkirik gabe (7); eguzkitako bat (5); eguzkitako betaurreko (6); eguzkitako betaurrekoak (20); eguzkitan distira (5); eguzkitan eta (5); eguzkitan etzanda (9); eguzkitan lehortzen (7); eguzkitara ateratzen (5); eguzkitik babesteko (10); eguzkitik gertuen (5); eguzkitik oso (5); eta eguzkipean (8); eta eguzkitako (8); eta eguzkitan (24); gizonak eguzkitan (5); goizeko eguzkitan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus