Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eguzkitako 1 iz eguzkitik babesteko erabiltzen den aterki modukoa.

Ordea, mundu errealean euritakoak eguzkitako bihur daitezke, eta eguzkitakoak euritako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

Hamar mila euritako, eguzkitako gisa baino erabiltzen ez ziren lurraldean, zoritxarrez ez baitzegoen euririk!  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 55. orr.

Txaluparen bistatik urrundu zirenean, alaba ohartu zen bertan utzi zuela eguzkitakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 166. orr.

Eguzkitako bat, eskularruak eta sakelako musuzapi bat ere agertu ziren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.

Espaloi ertzean zegoen, esku batean eguzkitako bat zabuka zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 79. orr.

Polizia nobelak irakurtzeko bizioa dugunok kasik gusturago irensten baititugu neguko arrats hotz eta ospeletan berogailuaren ondoan, udako sargorian eguzkitan edo eguzkitakoaren azpian baino.  Berria - Kultura   2004-08-04

Eguzkitakoaren eskulekua leuntzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Eguzkitakoaren zeta gogorra zen, baina barrutik elkarri itsatsita zeuden izpiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Amstel eguzkitakoaren babespean ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Plataforman zut ipinitako eguzkitako bikain batek biribiltzen zuen hura guztia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Txikizkako saltzaileak eta haien gaineko eguzkitako higatuak, gorriak, urdinak, moreak, zutoinetan loturik, merkatua konkorrez eta biribiltasun adoretsuz betetzen zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Emakume bat zetorren bidean aurrera, eguzkitako urdin batekin, eta haren aldamenean haur bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

Kafetegi baten lorategian geunden, eguzki galdatan, laranja koloreko eguzkitakoen azpian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 238. orr.

Kafetegien kanpoaldean bazkaltzen zuen kolore biziko eguzkitakoen azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Errege baten gisa patxada-patxadan eseria bere aulkian, kolore anitzeko eguzkitako haren azpian!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

3 pl eguzkitako betaurrekoak. ik eguzki 12.

Eguzkitako beltzen atzean ezkutatu zituen begiak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguzkitako bat (5); eguzkitakoen azpian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus