Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zergatik gure trikuharriak daude beti burua ekialdera, eguzkia eta ekia sortzen diren tokira begira? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 33. orr.
Eguzkitako betaurrekoak jarrita ekiari begira jesarri da Aiora. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.
Txapela buruan makurturik eta erietan urrezko eraztunak eki sortu berriarekin jostetan dirdiran. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 78. orr.
Hura bera ere arras urrunetik etorria omen zen, ekia hotz den eta inoiz ostentzen ez den herri batetik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.
Lurrean bizitzeaz nazkatua nintzen, adiskiderik ez funtsean, gauak hobira eramaten ninduen eta biharamunean ekia ikusiko nuenez ez nekien. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 223. orr.
Bilkuretara joateko bidaiak egun argiz egiten nituen, ekia begietan eta ertzeko belar usain gatibatzaileak sudur mazeletan kilikari. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 177. orr.
Ekia ororentako düzü. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 116. orr.
Udan, ekiaren dirdiran. Herria 2005-02-27
Izotzaren orratzek aginte gehiago dute Ekiaren izpiek baino. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.
Euskal Herriarendako beti izan dadila eki eder! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 116. orr.
Zorion eta normalitate trukean, Ekiaren Semeak sektako partaidea izatea barkatzen zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 130. orr.
Oinaze oinazetsuak bere erpez eta atzaparrez harrapatzen gaituenean, jaun André, galtzen da iparra hegorako bidean, ekia mendebalerakoan, oinazea bera bihurtzen delarik, finean, ipar eta hego, eki eta mendebal, errealitate bakar eta gordin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.
Sonda astunak noizbait eki egituratik kanpoko eremu bat joko balu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 214. orr.
Egia erran Bardeetako eki errautsekin batera, mortu gorrailetara ohituago nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Haizea, euria, eki xirrixtak, Feunteun Velen puntan Behorraren itsasargiko dorrea uhinek inarrosten duteneko galernak, erleak eta eztia. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 64. orr.
Deus ez da betiko egina, eta igandeko eki leinuruak hodei beltzen artean ito ziren atzo Senperen. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Parisen lan egin zuen, gero Londresen, Eki-Berlinen, Atenasen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 306. orr.
Eki Jerusalem, Gaza eta Zisjordaniako 1.341.000 palestinarrek gaur Palestinako Legebiltzarreko 132 kideak hautatuko dituztelarik, boz hauen osteko panorama politikoaz kontu ugari daude argitzeko. Berria - Harian 2006-01-25
Eki Jerusalemen hauteskunde kanpaina egitea ahalbidetu die, azkenean, Tel Aviveko gobernuak palestinarrei. Berria - Mundua 2006-01-10
Eki Jerusalemen bozkatu ahal izango dute palestinarrek. Berria - Mundua 2006-01-11
Eki Jerusalemgo bozketaren gaineko politika 1996ko bera da, eta modu berean egingo dute. Berria - Mundua 2006-01-11
· Hobe zenuke ipar eta hegoko, eki eta mendebaldeko lau deabruekin! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 156. orr.
Ez bakarrik errudun zen Alemaniatik, baita Eki eta Erdialdeko europar herrialdeetatik ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.
Denak "frontean" ziren, Alemania eki eta mendebaldetik zetozkigun mehatxu ilunetatik babesteko ahaleginean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 10. orr.
Mariok ez bide zuen kalizez, eki sainduz, urrezko plata eta godaletez kunkuin bete zakua ahantzi? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.
Urregorriarena, eki-saindu eta kaliz haiena, geroago azaldu beharko nuke. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.
Orduan hedatzen dira lehen errainuak itsas azalaren gainetik: gari-sorta irudi, azkonak irudi, ontzi lehertu baten ezpalak irudi, ekisaindua irudi, elektroi-bonbardaketen argazkiak irudi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.
artiumeko eki goi (3); eki begia (5); eki eder (3); eki eta (5); eki goi (6); eki goi aretoan (5); eki jerusalemen (14); eki jerusalemgo (8); eki jerusalemgo palestinarrek (3); eki lehiaketa (3); eki saindu (6); eki sainduak (3); eki xapelgoa (3); eta eki (9); eta eki erremundegi (3); hiribarren eta eki (3); hiru eki (3); hiru eki saindu (3); palestinarrek eki (3); palestinarrek eki jerusalemen (3)