Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jonatanen egintzak. Elizen arteko biblia 1 M 9,23 tit
Kontaketa ez da egintza bezain atsegina izanen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.
Denbora askoren buruan baizik ez nuen ulertu hitzak egintzak baino indartsuagoak direla. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.
Pertsona aluaren egintza alukeria da, jakina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.
Saiatu naiz Frantziskoren bizitzako datuak biltzen, haren bertute, egintza eta esanak, zatika bada ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.
Arima arrazoiduna gorputz fisiko, organikoaren egintza da, bizitzeko ahala duena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.
Ikasten diagu gertaeren eta gizakiaren egintzen zentzua zein den. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 212. orr.
Haren egintzetan ageri den egia. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 225. orr.
Irizpide horrek oso bereizkuntza baliagarria egiten du -gehiegizkoa ere bai, agian- argazkigilearen egintzaren eta ikuslearen egintzaren artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.
Erromatarren artean ohitura zen, garrantzi handiko egintza edo eginbehar bati ekin aurretik, augur edo estatuaren igarleengandik arrastoren bat lortzea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.
Jainkoari (gorets bedi!) egozten zaizkion egintzak ezagutzera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 67. orr.
[Jainkoak] ez du organorik, erran nahi baita ez dela gorputz bat, eta haren egintzak soilki haren esentziaz burutzen dira, eta ez ezein organoren bitartez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.
Irudimenaren egintza honek zoritxarreko inspirazioa izan zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.
Ahalmen bat egintza bilakatzen zen, ez al zen horixe Aristotelesek bilatzen zuena? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Argi dago, zigorra ez litzatekeela zuzena izango, egintza horiek nahita eginak ez balira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 102. orr.
Frantziskoren eta lehen anaien egintzak kontatzen ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.
Egintza hori burutzeak gizon multzo handi bati ekarriko dion abantaila handia kontuan hartuz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 135. orr.
Salatzeko titulua dakarren egintza baino aurreragokoa izan behar du legeak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.
Erregistroa, kasurako, bada ogasun zein herritarren onura eskuratzeko moduko erakundea: kontratuen eta norbanakoen arteko egintzen zinezkotasunari buruzko fede ematen du. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.
Egintza horiek ukatuko dituzu, edo desenkusatzera entseiatuko zara? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 482. orr.
Fisikaren zientzia horien berri ez duenak ez dakizkike "grinetan" dautzan akatsak eta ez du ulertuko "potentzian" izatea" eta "egintzan izatea" zertzuk diren, ez eta "gabetasuna" berez datxekiola potentzian den guztiari, eta berau beherago dagoela "potentzia" hori "egintza" izatera iragan dadin mugitzen dena baino. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.
Jadanik azaldua da adimendu ororen esentzia osatzen duen egintza adimendun izatean datzala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 171. orr.
Hori "ahalean" dagoenaren eta "egintzan" ageri denaren artean bereizten ez dakienaren burubidea da. handik ordu batzuetara egintzen besterikgabetasuna erdietsiko zuen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 173. orr.
Apostoluen Egintzetan jasotzen den bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.
Egiarik ez da omen, egintza itsuka dabil eta teknikak bere logikari eta eraginari obeditzen dio. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.
Juan Mari zor-zor eta hortzak zorrozten zegoen, egintzara pasatzeko agindua noiz entzungo. Berria - Kultura 2006-02-12
Orduan, gorazarreak kantatu zizkioten Jaunari, egin zizkien egintza handiak aitortuz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 126. orr.
Nolako egintza handiak egin eta nolako nekeak jasan izan zituzten. Elizen arteko biblia 1 M 10,15
Joka ezazue ongi jentilen artean; horrela, orain gaizkiletzat salatzen bazaituztete ere, zuen egintza onak aitortu beharko dituzte eta Jainkoa goretsiko dute. Elizen arteko biblia 1 P 2,12
Nafarroako Gobernuaren «egintza burutuen politika» salatu du, halaber, Greenpeaceko zuzendariak. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Pentsatzea, aztertzea, asmatzea -ziostan beste pasarte batean- ez dira egintza bitxiak, adimenduaren arnasa arrunta baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Nork jartzen du zalantzan egintza gaiztoak direla adulterioak, gizahilketak, sakrilegioak? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 105. orr.
Nire denborako egintzarik zikinenetakoa izan zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.
Egintza apal eta zerbitzu baxuetara makurtzen direnean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.
Kanta Jaunari kantu berria, / egintza harrigarriak egin baititu. Elizen arteko biblia Is 42,10
Zail egiten zaigu santuen egintza miresgarriak sinestea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.
Nire zerbitzaria egintza bertutetsu horren lekuko izan da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.
Asaren gainerako jardunak, egintza adoretsuak, egin zuen guztia eta nola gotortu zituen hiriak "Judako Erregeen Kronika" liburuan daude idatziak. Elizen arteko biblia 1 Erg 15,23
Zure izen handiaren eta zure egintza ahaltsuen berri aditurik. Elizen arteko biblia 2 Kro 6,32
Egia zen beti jotzen zuela egintza erreflexu berberak betetzera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.
Etorkizunean inoiz egintza errudunik nahita burutuko baduzu, Jaungoikoak aurrez ikusia izan arren, zuk nahi izandako egintza izango da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 150. orr.
Onginahizko egintza adieraztezin honen (hots, Gizakundearen) ondorioak munduan zehar zabaldu ahal izateko, Jainkoaren probidentziak aurrez Erromatar Inperioa sortarazi zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
Jainkoak erabaki du egintza jainkozkoak bakarrik saritzea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.
Sofrikizun gehiago hartzeko, egintza izpirituzkoak areago betetzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Ondorengo gogojardun guztietan arakatuz baliatzen garenez gero adimeneko egintzez eta grinatuz borondatekoez, errepara dezagun, borondateko egintzetan Jainko gure Jaunarekin edo bere santuekin ahozko nahiz gogozko otoitzez mintzo garenean, begiramen handiagoa behar dela gure aldetik gauzak ulertzeko adimena erabiltzen dugunean baino. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.
Eguneroko egintzak dira, eta eguneroko beste egintza batzuk jarraituko zaizkie atzetik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.
Egia da esentzia bakarrak askotariko egintzak bete ditzakeela, baina Jainkoaren (gorets bedi!) esentziazko atributuak ez datoz Haren egintzetatik, ez bailitzateke onartzekoa Sortzaileak bere burua sortzea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.
Jainkoa zerbitzatu nahi zenukeela esan duzunez, hona errukizko egintza bat zuretzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.
Hain zerbitzari eta bertutezko egintza guztietara hain emana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.
Komeni da Estatua gobernatzen duenarengandik bihozberatasun, barkamen, urriki eta ongi nahizko egintzak maizago agertzea, zigortzekoak baino, hamahiru middôt-ak guztiak bihozberatasunezko egintzak baitira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.
Izan ere, Jainkoaren erreinua ez da hitz-kontua, egintza-kontua baizik. Elizen arteko biblia 1 Ko 4,20
Irudimen [...]: poetak eta gezurtiak erdi bana duten egintza-biltegia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 157. orr.
Sustengu komiteak egintza parrasta bat prestatzen ari du jendea mugi dadin Filipe Bidart-en libratzea eskatzeko. Herria 2004-09-09
Gizarte-desintegrazioaren ondorio hauek badute rol bat sorkuntza-egintza berrietan jokatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.
Kartesiar sistema osoa Jainko ahalguztidunaren ideian oinarritua dago, nolabait ere bere burua sortzen duena eta ondorioz, a fortiori, betiereko egiak sortzen dituena, matematikakoak barne, eta unibertsoa ex nihilo sortzen duena, eta etengabeko kreazio-egintza batez iraunarazten diona. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.
Argazki-irudiaren kasuan ez dela gertatzen ikuspen-egintza soilik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.
Noizbehinkako erreflexu egintza berantiarrak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.
Edo fedezko egintza bat edo matxinatze-egintza bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 304. orr.
Denboran zerturiko topaketa bat (berpizkunde bat), bestalde, nekromantzi egintza da, arima bati dei egitea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.
Mitoa izan daiteke, benetan, exortzismo-egintza erritual bat literatur narratibara pasatzea, non militarki garaile baina espiritualki atsekabetua dagoen barbaroa erremedio praktikoa aurkitzen ahalegindu den bere gaixotasun psikologiko suntsigarriarentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.
Iraultza mimesi-egintza atzeratu eta ondorioz lehergarri gisa defini daiteke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.
Literaturarako ez ezik, hizkuntza-egintza guztietarako balio digu aipuak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 251. orr.
Ez zituztela bazterrera utzi behar otoitz santu eta debotoa, limosna eske joatea, noizik behin esku-lanetan jardutea eta, beste anaiek bezala, beste apaltasun-egintzak obratzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.
Antzinako zeure maitasun-egintzez oroiturik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.
Otoitz garbitik eta beste bertute-egintzetatik datorren debozioa eta alaitasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 704. orr.
Baina odoleko aitak gogor eraso zion erruki-egintzetara emana bizi zenari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 286. orr.
Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Epaile gorenaren gorazarrea mereziko dieten limosna-egintzak haiei egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 783. orr.
Jainkoa bilatzean, gizakia gizarte-egintza ari da zertzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.
artean haren egintza (3); artean kultural egintza (4); baina egintza (5); baten egintza (3); beraren egintza (5); bere egintza (23); bere egintza guztiak (4); bere egintza guztietan (5); beren egintza (10); beste egintza (9); beste egintza batzuk (3); bezalako egintza (3); da egintza (7); den egintza (4); diren egintza (4); ditudan egintza (3); dituen egintza (5); du egintza (5); duen egintza (6); duten egintza (3); edo egintza (6); edozein egintza (3)
egintza adierazteko (3); egintza ahaltsuak (3); egintza ahaltsuen (3); egintza ahaltsuen berri (3); egintza baino (5); egintza bakoitza (3); egintza bat (21); egintza batean (3); egintza batek (5); egintza baten (6); egintza batez (3); egintza batzuen (4); egintza batzuen moldatzeko (4); egintza batzuk (3); egintza bera (3); egintza bikainak (5); egintza da (7); egintza edo (4); egintza eta (18); egintza ezberdinak (3); egintza gaizto (6); egintza gaiztoa (3); egintza gaiztoak (6); egintza gaiztoen (5); egintza gaiztoengatik (4); egintza gaiztoetatik (3); egintza guztiak (33); egintza guztiak eta (4); egintza guztiak israelgo (3); egintza guztiak judako (6); egintza guztiei (3); egintza guztien (3); egintza guztietan (14); egintza handi (6); egintza handia (7); egintza handiak (24); egintza handiaren (4); egintza harrigarri (11); egintza harrigarri eta (5); egintza harrigarriak (44); egintza harrigarriak egin (8); egintza harrigarriak eginez (3); egintza harrigarriak eta (4); egintza harrigarrien (4); egintza harrigarrien bidez (3); egintza harrigarriz (3); egintza hartan (3); egintza hau (6); egintza higuingarri (4); egintza higuingarriak (3); egintza higuingarrien (3); egintza hori (17); egintza horiek (16); egintza horien (7); egintza horrek (4); egintza horren (5); egintza ikaragarriak (17); egintza ikaragarriak hauek (16); egintza kriminal (3); egintza kriminalen (5); egintza miragarriak (12); egintza miragarrien (4); egintza miresgarriak (5); egintza on (15); egintza on bat (3); egintza on guztietan (3); egintza ona (6); egintza onak (18); egintza onen (10); egintza onetan (7); egintza onik (3); egintza txarrak (3); egintza txarrez (3); egintza zen (4); egintza zuzenak (3)
era guztietako egintza (3); ere egintza (3); erruki egintza (7); errukizko egintza (3); eta beste egintza (3); eta egintza (89); eta egintza guztiak (10); eta egintza harrigarri (3); eta egintza harrigarriak (19); eta egintza harrigarrien (4); eta egintza txarrak (3); eta jaunaren egintza (3); eta zure egintza (3); giza egintza (4); gure egintza (7); guztietako egintza (3); haien egintza (4); haren egintza (31); haren egintza bikainak (3); haren egintza guztiak (5); haren egintza harrigarriak (5); hiru egintza (16); hiru egintza ikaragarriak (16); hitz eta egintza (3); holako egintza (3); horrelako egintza (4); jainkoaren egintza (9); jainkoaren egintza miragarriak (3); jardunak eta egintza (10); jaunaren egintza (11); jokabide eta egintza (3); kanpoko egintza (4); kultural egintza (4); kultural egintza batzuen (4); mirari eta egintza (14); mirariak eta egintza (14); nire egintza (4); nolako egintza (4); salbamen egintza (3); zen egintza (4); zenbait egintza (3); zeuen egintza (6); zeure egintza (5); zituen egintza (4); zuen egintza (6); zuen egintza onak (3); zure egintza (18); zure egintza ahaltsuen (3); zure egintza handiak (4); zure egintza miragarriak (4); zuten hiru egintza (16)
anaien egintzak (3); beraren egintzak (6); bere egintzak (8); beren egintzak (5); diren egintzak (3); ditut zure egintzak (5); duten egintzak (3); egintzak aztertzen (3); egintzak aztertzen dituenari (3); egintzak egiten (7); egintzak ere (4); egintzak eta (10); egintzak ez (5); egintzak ez dira (3); egintzak ikusi (4); erruki egintzak (8); errukizko egintzak (3); eta egintzak (30); eta haren egintzak (6); gure egintzak (6); haren egintzak (24); haren egintzak aztertzen (3); ilunpetako egintzak (3); jainkoaren egintzak (11); jardunak eta egintzak (3); jaunaren egintzak (7); jokabidea eta egintzak (4); nire egintzak (4); zure egintzak (12)
adimendua egintzan (9); adimendua egintzan (9); egintzan existitzen (3); egintzan existitzen (3); egintzaren objektua (3)
bakoitzari bere egintzen (5); bere egintzen (18); bere egintzen arabera (11); bere egintzengatik (3); bere egintzetan (5); beren egintzen (3); beren egintzengatik (3); egintzen arabera (14); egintzen arabera ordainduko (3); egintzen arabera ordaintzen (3); egintzen bidez (8); egintzen eta (5); egintzen ordaina (3); egintzetan ez (3); egintzez eta (4); eta egintzen (3); eta egintzetan (7); haren egintzen (9); zure egintzen (3); zure egintzen eta (3)