Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekintza (orobat ekintz g.er.) 1 iz egitea; aritzeko ahalmenaren gauzatzea edo gauzatze jakina. Ik. egintza.

Ekintzak egiteaz gain, hamaika hitzaldi eman zituzten Itoizko urtegiaren berri Europan zabaltzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.

Erlijio primitiboaren muina ez da sinesmena, ekintza baizik, eta adostasunaren proba ez da kredo bat onartzea, errito-ekitaldietan parte hartzea baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Solidarioen taldeak egindako ekintzen artean oihartzunik zabalena izan duena kableen mozketa izan da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

Hasieratik amaierara arte, Harry txikitzeko azpilana bi gizonen ekintza izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.

Bere ekintzen erantzule.  Berria - Kirola   2004-10-08

Seigarrenekorik erraten da, harritzeko dela nola guztiek zoriona gura dugun eta behar genukeen hura begien aitzinean ezarri jomuga bezala gure ekintzen zuzentzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.

Jakina, ekintza hura ohiko armekin ez egitea ez zen gutizia bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 147. orr.

Ekintza ugari jarri dira abian, eta ez bakarrik autoenplegua bultzatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Ekintza atzeratu egin zuten eta Donostiakoa zen hurrengo kolpea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Ekintzak zama sinboliko handia zuen, ezbairik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 75. orr.

Ez zaie ekintza atsegin eta kontenplaziorako ez dira gai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 380. orr.

Hannonen kontakizuna antzinateko idazti eder bat da: ekintza burutu zuen gizon berak idatzi zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Zer den zilegi eta zer ez ekintza eta omisioetan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 193. orr.

Asko dibertituko naiz ekintza hau krimentzat hartzen duen jendearen inozokeria frogatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Gizakiaren ekintzak gizakiagan eragina.  Elizen arteko biblia   Jb 35,2 tit

Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaori eskatu dio «hitz politetatik ekintzetara» pasatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Sugea ere giza ahalmen bat da, irudimena, gizakiaren atal inportantea, baina deabruaren ekintzarako oinarri izan daitekeena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Aristotelesentzat gizon zuzenaren ekintza besterik ez baita justizia, guretzat ere, fededunaren ekintza besterik ez da fedea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

Astialdia ekintza da, giza garapenerako aberasgarria den esperientzia bat.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Ekintzarako emakumea zen bera: kolpea eman eta leizera itzuli, horixe zen bere leloa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.

Definizio edo ezaugarriei dagokien aldetik, berriz, esan liteke -eta terrorismoaren aurpegi askotxo harrapa ditzake ezaugarri honek- haren egitea ez dela ekintza, baizik-eta azio edo axioa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Demagun egin hitza: ezinbesteko makulua dugu euskaldunok, ekintzazko aditzak osatuko baditugu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hizketa-ekintzak ekintza sozialak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Dagoeneko elizak ezabatu dira, idoloak eraitsi, ezkontza ekintza zibil hutsa dela onartzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.

Ekintza zibil eta kriminal guztiak egintza dira azken buruan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.

Hiltzea ekintza politiko bat zen ordurako, eta euren bizitzak hormatzarraren kontra jarriak zituzten egia horren testigantza emateko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

Bortizkeria ekintza zentzugabea da.  Berria - Harian   2005-07-08

Giza gorputza, bere ekintza naturalei dagokienez, ez da, zinez, Printzipio guztiz Matematikoen mende dauden Erreakzio Kimiko eta Mekanikoen Konplexu bat baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

Bere begiradan bazegoen halako malenkonia bat, egindako ekintza anitzen gainean zalantzak balitu bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Arrazoimenaren printzipio moralak ekintza askeak sor baititzakete, baina ez izadiaren legeak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 272. orr.

Kontua da, halaber, idazketa bezain ekintza sortzailea dela irakurketa, kontua da plaza berean elkartu behar dutela biek literatur miraria gerta dadin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

«Ekintza baketsua» izan zen Greenpeaceren arabera.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Egia esan, idaztea ekintza erredundantea da, guztia esana dago eta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 133. orr.

Ez dut ikusten ekintza erradikal bat zergatik pentsamendu dogmatiko batekin identifikatu behar den.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.

Ekintza heroikoz osatzen zelarik ETAren kontakizuna, traidorea heroia bezain garrantzizkoa zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Ekintza ausarta eta trebea izan zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Esan diozu larrua jotzea bekatua dela, larrua jotzea bizitzako ekintzarik gozoena denean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Ekintza ona da oso inori norberaren dirua interesik gabe mailegatzea, baina bistan da hori erlijio-aholku bat besterik ezin daitekeela izan, ez lege zibila.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Ekintza gaizto bat egiteko aukera bazenu, egiteko prest al zinateke?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 108. orr.

Herkules eta Teseoren ekintza ederrek erakusten dute zein egoeratan zegoen sortzen ari zen herri hura.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 135. orr.

Greba ez dea bada gerla sozial bateko ekintza seinalatuena?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 118. orr.

Ekintza Katolikoa ez duk alderdi politikoa, idazkaria neu nauk eta!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 183. orr.

Ekintza Kristauaren teorialari eta antolatzailea izango da ataka horretan Inazio Loiolakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Epaitegiak, mobilizazioa eta ekintza zuzena eta baketsua izan dira oposizioak baliatutako tresnak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Bi topaketa horietan gatazka bat gerarazi egin zen, termino filosofikoetan erlijiozko errito eta mitoei adierazpide teologikoa emateko ekintza baketzailearen bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

ETAren ekintza erabakigarrienak hemendik aurrera: ez eginikoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Gerra garaiak ez baitira egokienak inoren begira egonik, inoren aldeko karitatezko ekintzak egiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Premiazko ekintza burutu zuten Otsabideko kantonamenduko hil herrietan: deitura arrotzak zituzten marmolezko harlauzak tindu gorriz estali zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Izan Iparraldean ala Hegoaldean, borroka armatua, Euskal Herria askatzerako prozesu orokorraren baitan ezinbesteko eta derrigorrezko ekintza bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru ekintza-gizon, gabardina luze arreak soinean, Parisko erdigunean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.

Hurrengo kapituluak ekintza-metodoak aztertzen ditu, bai komunista eta bai JOCeko taldeen ekintza estrategiak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Garapen Iraunkorrerako Ekintza Programa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Baina hemen faxismoaz eta ekintza-eskuadrez hitz egiten du argi eta garbi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.

Eliza munduko arazoetan nahasteak eta ekintza-modu sekularretara emateak lastertu zuen atzerakada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Ekintza-bide hori, bi kasuetan, aberrazio bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

Ondorengo "ernaldiaren" ezaugarria elizaren ekintza-eremuak izaten duen hazkunde handia da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Farolaren ekintza-eremuaz haratago nago; zulo beltzean barneratzen ari naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Nire ardatza, ekintza mailan, euskara izan da.  Berria - Kultura   2004-09-05

Era berean egiaztatzen dut bertutean badela barruko ekintza-joera bat, hau da, onerako joera eta isuri bat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Deleuzek mugimendu-irudiaren hiru modalitate bereizten ditu, pertzepzio-irudia, ekintza-irudia eta afekzio-irudia, zein prozesu den nagusi: pertzepzio-prozesua, narrazio-prozesua ala adierazpen-prozesua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Albisteak zuzeneko ekintza-telefilm bilakatu dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.

Ekintza-ez bat, baina baldintzatua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

(A) imitazioaren bidea (erritmoa, hizkuntza eta tonua), (B) objektua (giza ekintza) eta (C) imitatzeko modua (narrazioa, espektakulua, pertsonaiak). legearen eremuan, gizarte-ekintzaren beste arlo batzuetan bezala, barne-proletalgoak sorturiko erakunde nagusia izan zen estatu unibertsalaren onuradun garrantzitsuena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

CMR Herri ekintzaren urteko biltzar nagusia iragan da Donapaleuko Frantxixkanoen etxean.  Herria   2005-09-29

Ezinbestekoa da esan ahal izateko esaldirik, proposiziorik, hizkuntza ekintzarik badagoen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

Geroago, besteak beste, John L.Austin eta H.Paul Grice-k [...] hizketa-ekintzak aztertu zituzten, eta semantikaren eta pragmatikaren arteko lotura desestali zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Itoizko solidarioen okupazio ekintzak ahal guttikoak agertu dira parean zaukaten buldozer eta foruzainen indarkeriaren kontra.  Herria   2003-03-10

Teknologia berriei esker piztu eta koordinatutako protesta-ekintza jendetsuak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Pepponek ez zuen indarkeria-ekintzarik burutu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Mota guztietako biktimak hartu behar ditu aintzat azpibatzordeak, bakoitzak jasandako terrorismo ekintza nork eragina izan den kontuan hartu gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Pentsa beza berorrek justizia-ekintza dela berdin ordaintzea berdina denari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 402. orr.

Gaur zen deklaratzekoa Otegi Grande Marlaska epailearen aurrean, hilaren 9ko ezker abertzaleak deitutako greba eta mobilizazio egunean izaniko ustezko 108 delitu ekintzen bultzatzaile izatea egotzita.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Behar-beharrezkoa ez den gizonetik gizonerako aginte-ekintza oro tiranikoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Agindu hutsez, hark nahi guztia egiten da; inork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.  Elizen arteko biblia   Si 39,18

Gozamen ekintza, onartu beharra dago, beste grina guztiak menperatzen dituen grina da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.

Kantek berak bere Filosofia eta bereziki Arrazoimen hutsaren kritika iraultza-ekintza gisa ulertu zuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Gizonak gizona sortzen du, baina orokortze-ekintza unibertsaltasunera pausatzen bada, "gizona" hitz huts bilakatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Zimizta ekintzak ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Javier Bermejo Sindikatu Ekintzako idazkariak.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Itun egitasmoak antolatu zuen mintegia, Lan ekintzako egoitzan.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldeak aurkeztu zuen proposamena eztabaidatu zuen ganberako Lan eta Gizarte Ekintza batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Haren pentsamenduak, hitz-ekintzotatik atera behar ditugu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abertzale ekintza (6); adimenaren ekintza (9); aldeko ekintza (15); antzeko ekintza (6); aurkako ekintza (30); azken ekintza (11); baina ekintza (13); baita ekintza (6); bat ekintza (15); baten ekintza (8); bere ekintza (34); beren ekintza (8); beste ekintza (19); beste ekintza bat (5); beste ekintza batzuk (7); beste hainbat ekintza (5); bi ekintza (18); buruturiko ekintza (24); da ekintza (34); dago ekintza (6); dela ekintza (8); delitu ekintza (7); den ekintza (25); dion ekintza (5); dira ekintza (13); diren ekintza (14); ditu ekintza (7); dituen ekintza (12); dituzte ekintza (5); dituzten ekintza (9); du ekintza (21); duen ekintza (23); dut ekintza (5); dute ekintza (13); duten ekintza (7); edo ekintza (25); edozein ekintza (17); egin zuten ekintza (8); egindako ekintza (34); egiteko ekintza (6)

ekintza antolatu (15); ekintza antolatu dituzte (5); ekintza armatu (7); ekintza armatuak (31); ekintza armatuak bertan (8); ekintza armatuen (24); ekintza armatuen etenaldi (9); ekintza armatuen etenaldia (6); ekintza artistiko (5); ekintza asko (6); ekintza baino (5); ekintza bakar (5); ekintza bakarra (7); ekintza baketsua (6); ekintza baketsuak (7); ekintza bakoitza (5); ekintza basati (6); ekintza bat (139); ekintza bat da (13); ekintza bat egin (11); ekintza bat egitera (5); ekintza bat eta (5); ekintza bat izan (9); ekintza batasuna (9); ekintza batean (17); ekintza batek (9); ekintza batekin (5); ekintza baten (25); ekintza bateratuak (5); ekintza bati (7); ekintza batzu (9); ekintza batzuk (17); ekintza bera (10); ekintza berbera (5); ekintza bere (7); ekintza berezi (7); ekintza berriak (5); ekintza bide (5); ekintza bizkorrak (5); ekintza bortitz (5); ekintza burutu (11); ekintza burutuen (13); ekintza burutuen politika (9); ekintza da (34); ekintza dela (7)

ekintza edo (14); ekintza egin (52); ekintza egin dituzte (8); ekintza egin zituzten (6); ekintza egin zuten (11); ekintza egingo (5); ekintza egiteko (6); ekintza ere (8); ekintza eremua (5); ekintza eta (73); ekintza ez (14); ekintza fisiko (7); ekintza gehiago (9); ekintza gehienak (8); ekintza gisa (5); ekintza gizon (11); ekintza gizona (5); ekintza gogorrak (5); ekintza guztiak (42); ekintza guztiei (6); ekintza guztien (10); ekintza guztietan (12); ekintza guztiz (6); ekintza handi (5); ekintza handiak (5); ekintza haren (20); ekintza hark (7); ekintza hartaz (5); ekintza hau (23); ekintza hauek (21); ekintza hauen (6); ekintza honek (7); ekintza honen (8); ekintza hori (49); ekintza horiek (38); ekintza horien (24); ekintza horietako (5); ekintza horietan (5); ekintza horrek (12); ekintza horrekin (11); ekintza horren (31); ekintza horretan (12); ekintza hura (30)

ekintza ikusgarria (5); ekintza ikusgarria egin (5); ekintza izan (27); ekintza izan da (5); ekintza izan zen (6); ekintza katolikoa (6); ekintza kriminal (7); ekintza kriminalak (14); ekintza maila (5); ekintza militarrak (15); ekintza on (15); ekintza on bat (6); ekintza ona (7); ekintza oro (18); ekintza ororen (6); ekintza plan (10); ekintza plana (16); ekintza planaren (5); ekintza poetiko (5); ekintza politiko (17); ekintza politikoa (8); ekintza programa (6); ekintza sail (5); ekintza sinbolikoa (8); ekintza sindikala (9); ekintza suizida (12); ekintza suizidak (5); ekintza taldeko (7); ekintza terrorista (19); ekintza terroristak (34); ekintza ugari (25); ekintza ugari egin (9); ekintza ugari izan (7); ekintza xume (6); ekintza zehatz (7); ekintza zehatzak (8); ekintza zehatzen (5); ekintza zen (5); ekintza zuzen (7); ekintza zuzena (13); ekintza zuzenaren (10)

ere ekintza (10); eta ekintza (187); eta ekintza horren (5); eta protesta ekintza (6); etak ekintza (9); etaren ekintza (9); eusko abertzale ekintza (5); ez du ekintza (5); ez ekintza (6); gabeko ekintza (11); genuen ekintza (5); gero eta ekintza (5); giza ekintza (8); gizarte ekintza (18); gobernuak ekintza (6); gobernuaren ekintza (7); gure ekintza (19); haien ekintza (5); hainbat ekintza (43); hainbat ekintza antolatu (7); hainbat ekintza egin (9); halako ekintza (13); handiko ekintza (5); haren ekintza (10); hartu zuen ekintza (5); herri ekintza (7); hizketa ekintza (6); holako ekintza (5); hori ekintza (5); horrelako ekintza (14); indarkeria ekintza (9); inolako ekintza (8); kanpoko ekintza (11); katalunian ekintza (7); katalunian ekintza armatuak (6); komunikazio ekintza (6); kontrako ekintza (31); lau ekintza (5); lehen ekintza (15); lehenengo ekintza (11); lehergailuz buruturiko ekintza (23); lehergailuz egindako ekintza (9); nire ekintza (15); oso ekintza (8); protesta ekintza (56); protesta ekintza egin (9); protesta ekintza ugari (9); sabotaia ekintza (5); salatzeko ekintza (5); solidarioen ekintza (5); terrorismo ekintza (5); urteko ekintza (6); ustez ekintza (5); zein ekintza (6); zen ekintza (10); zenbait ekintza (11); zion ekintza (7); ziren ekintza (9); zituen ekintza (10); zuen ekintza (30); zure ekintza (6); zuten ekintza (26); zuzen ekintza (9); zuzeneko ekintza (6)

abertzale ekintzak (5); aurkako ekintzak (27); baina ekintzak (5); bere ekintzak (15); beren ekintzak (11); diren ekintzak (22); dituen ekintzak (8); dituzten ekintzak (13); duten ekintzak (6); egindako ekintzak (7); ekintzak antolatu (8); ekintzak antolatzen (7); ekintzak behar (9); ekintzak bere (5); ekintzak bertan (5); ekintzak bertan behera (5); ekintzak dira (13); ekintzak direla (5); ekintzak egin (30); ekintzak egin dituzte (6); ekintzak egin zituzten (6); ekintzak egingo (8); ekintzak egitea (6); ekintzak egiteko (11); ekintzak egiten (24); ekintzak ere (10); ekintzak eskatu (6); ekintzak eta (32); ekintzak ez (20); ekintzak gogortu (5); ekintzak izan (6); eta ekintzak (43); etaren ekintzak (11); eusko abertzale ekintzak (5); giza ekintzak (8); gizarte ekintzak (8); gure ekintzak (15); halako ekintzak (12); haren ekintzak (5); hitzak eta ekintzak (8); horrelako ekintzak (20); horretako ekintzak (5); indarkeria ekintzak (12); kanpoko ekintzak (12); kontrako ekintzak (12); legez kanpoko ekintzak (9); protesta ekintzak (31); terrorismo ekintzak (5); ziren ekintzak (6); zituzten ekintzak (5)

bere ekintzaren (7); da ekintzaren (5); ekintzan bertan (5); ekintzan parte (9); ekintzan parte hartu (7); ekintzaren bat (14); ekintzaren berri (5); ekintzaren bidez (9); ekintzaren eta (5); ekintzari esker (5); ekintzarik egin (8); ekintzarik ez (10); ekintzatan parte (5); ekintzatzat jo (5); eta ekintzaren (15); gizarte ekintzako (13); gizarte ekintzaren (8); protesta ekintzan (7)

bere ekintzen (25); bere ekintzen erantzule (5); bere ekintzetan (7); beren ekintzen (9); diren ekintzen (9); dituzten ekintzen (7); egindako ekintzen (5); egindako ekintzengatik (6); ekintzei buruz (7); ekintzek ez (7); ekintzekin jarraitu (5); ekintzen artean (13); ekintzen aurrean (5); ekintzen berri (10); ekintzen bidez (18); ekintzen bitartez (6); ekintzen erantzule (8); ekintzen eta (15); ekintzen inguruan (6); ekintzen ondorioak (9); ekintzen ondorioz (6); ekintzetako bat (6); ekintzetan ere (7); ekintzetan eta (5); ekintzetan parte (23); ekintzetan parte hartu (7); ekintzetan parte hartzeko (6); ekintzetara igarotzeko (7); ekintzetara pasa (6); ekintzetara pasatu (19); ekintzetara pasatu behar (13); ekintzetara pasatzea (8); ekintzetara pasatzeko (41); ekintzetara pasatzeko eskatu (10); ekintzetara pasatzeko garaia (5); ekintzetara pasatzen (5); eta ekintzen (17); eta ekintzetan (14); eta ekintzez (9); eta hitzetatik ekintzetara (7); etaren ekintzek (7); giza ekintzen (7); gizarte ekintzetara (6); gure ekintzen (13); gure ekintzen ondorioak (5); halako ekintzek (10); hitzen eta ekintzen (5); hitzetatik ekintzetara (83); hitzetatik ekintzetara pasatu (18); hitzetatik ekintzetara pasatzea (7); hitzetatik ekintzetara pasatzeko (33); hitzez eta ekintzez (8); horrelako ekintzek (9); protesta ekintzekin (7); protesta ekintzetan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus