Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta orduantxe eman zidaten nire azkeneko egiteko hau: komun garbitzailea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.
Segi hemendik, bada zigilupean ezarria dago egiteko honen gainerako gorabehera guztia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 165. orr.
-Ongi duk, Mikel Strogoff -esan zion duke handiak-, adoretsua eta saiatua haizela erakutsi duk egiteko honetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.
Dena den gauza anitz bada egiteko honekin Euskal Herrian ere bere iduriko. Berria - Kultura 2004-03-09
Ongi baitakizue zeuek beharturik ekin diodala egiteko honi, horretarako neure burua behar bezain jantzia ikusi ez arren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1115. orr.
Buruak agintzen dit alde egiteko handik eta alde egiteko handik, baina hankek ezin dute, ez dut mugitu ere egiteko indarrik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.
Eta neuk egin nuen egiteko handi hori. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.
Eta salmentari dagokionez, ez du egiteko handirik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.
Armak zibilizatzeko darabiltenei dagokie oraindik ere egiteko ederrena, eta nabaria da Asiaren erdialdeko herriek dena galtzeko dutela eta deus ez irabazteko, inbasio honekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.
Balaren egiteko nagusia horixe baita: bota egingo zaituen mehatxupean zure borondatea bereganatzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.
Saturnoren Titan ilargia aztertzea izango da Cassini espazio zundaren egiteko nagusienetakoa, datozen lau urteetan. Berria - Gaiak 2004-07-06
Egiteko zaila jarri zioten O'Keeferi eta haren ordezkoak ere ez du lan erraza izango. Berria - Gaiak 2004-12-15
Horixe zen egunean zehar nuen egiteko garrantzitsuena. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.
Aske pentsatzeko eskubidearen bermatzea zela preseski estatuaren egiteko garrantzitsuenetarik bat, terrorismoaren kontrako ekinetan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 75. orr.
Patatak zuritzen edo are egiteko konplexuagoetan murgilduta jarraitzen nuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.
egiteko garrantzitsua (9); egiteko haiek (3); egiteko haien (3); egiteko haietan (8); egiteko handia (4); egiteko handirik (3); egiteko haren (5); egiteko hark (3); egiteko hartan (16); egiteko hau (11); egiteko hoberik (3); egiteko honen (3); egiteko honetan (6); egiteko hori (36); egiteko horiek (4); egiteko horrek (3); egiteko horretan (25); egiteko horretarako (9); egiteko hura (11); egiteko nagusi (4); egiteko nagusia (30); egiteko nagusiak (6)