Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txirrina jo eta durundi metaliko bat-batekoak susto galanta eman zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 68. orr.
Durundi ozenez bete zuten erromatar silabek lurrezko patioa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.
Durundi ikaragarri batean, hautsi da atea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Atearen durundioa isildu denean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 53. orr.
Helizeak noiz abiaraziko zain nengoela, bozgorailuaren durundi eta zalaparta, han ere: [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
Han zen berriro latorrizko durundi bera: bai, Alfa Romeo berbera zela zirudien, gau osoan barrena, itzulinguruka ibili zitzaiguna. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Haizearen durundi moduko bat, eta artean itsasoa ikusi gabea zelarik, hots horretan imajinatu zuen, izaki handi-handi bat belarri ondoan arnasa hartzen. «Kuskue tanden», 2004 - 137. orr.
Egun oraindik durundi egiten dit belarrian soinu kirrinkari hark. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.
Zamako trasatlantiko guztien ulu anitz eta bateratuak, samin, zulakor, gure portua inguratzen duten mendietan durundiozko oihartzun durduzagarri eginik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.
Durundio batean dauzkat belarriak. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.
Baina bere hitzek durundi desatsegin bat utzi zidaten belarriotan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 26. orr.
Ez hain zuzen garagardo-edale batek aserik egotzi ohi duena, baizik eta digestio gaiztoaren durundi oinazetsu geldia oroitarazten zuen hots bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Kontatze-modu horrek, gainera, halako durundi mitiko bat ematen dio kontaketari. «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.
Soinu hark, beste soinuen azpian ilundua eta gordea egonak, bapatean durundi hots lodi bat jo zuen bere belarrietan, eta izuzko zarrada batekin begirarazi zion goraldera. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Hain gogor barre egin zuen, ganbera ilun osoa bete baitzen durundi-hotsez, hamar Riddle aldi berean barrez ari balira bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 264. orr.
Oinarrizko ikerkuntzatik atera dira hainbeste eta hainbeste aplikazio praktiko, durundi magnetikoaren bidezko irudiaren teknikak, esate baterako, oso ongi erakusten duen gisa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.
Atea kolpe gor batekin itxi zen, eta orko baten ahots garratzak durundi egin zuen korridorean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.
Une hartantxe, danbateko batek durundi egin zuen elizan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.
Oihartzunek durundi egiten zuten haitzen artean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 237. orr.
Harlauzek durundi egiten zuten, eta ukuilu beltz hutsek durundia hartu eta hustu egiten zuten, halako eran non iluntasunezko zirkulu huts batean sartu baikinen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.
Etengabe nagusitzen zen edonorengan errepikaren zentzua, zerbait erortzen zela beste zerbait eroritako lekuan, oihartzun bat sortuz, durundi egin eta airea dardarrez betetzen zuena. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 195. orr.
Ahots gardenaz mintzo zen, Samek ezagutzen ez zion ahots argi eta ozenaz, Patuaren Mendiko kolpeak eta burrunba gaindituz, haitzuloaren sabai eta hormetan durundi egin zuen ahotsaz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.
Turuta zaratatsu batzuk durundi egin zuten kanpamentuko mugan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
Motorraren burrunba entzun zuen Ruche jaunak, Ravignan kalean durundi egiten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Haize hotzagoak eraginda, haien harpek indar handiagoz egin zuten durundi aireko argitzapen haren erdian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.
-Eguerdiko ordu batean, jaun agurgarria! -egiten zuen durundi lehengo esaldiak, ahots-doinuaren aldaera guztietan esanik, noiz alai-isekari, noiz haserre, noiz temati eta sor. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Lisaren hitzek durundi egiten zuten, jendarmeen bota sendoak jadanik logelako atean egongo balira bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.
Gaueko ilunpetan, oraindik ere musika izugarri hark durundi egiten zidan belarrietan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 137. orr.
Zeruan dago, Schillerri bisita egitera joan da, eta bat-batean, trumoia balira bezala, zorigaiztoko hitzek durundi egiten diote buru gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 195. orr.
Eta aire orkestra baten akordeak ere gehitu behar, hamabi bat kometari, erdialdetik sokez tenkatuta, haize leunak durundi eragiten baitzien harpa eolikoak balira bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.
Ikastetxea ikasleek kanpoan arnastu dutenaren durundi-kaxa da. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
batek durundi egin (3); baten durundia (3); durundi egin (24); durundi egin zuen (13); durundi egin zuten (6); durundi eginez (3); durundi egingo diete (3); durundi egiten (24); durundi egiten du (3); durundi egiten zuen (5); durundi egiten zuten (6); hitzek durundi (4)