Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erresonantzia iz 1 uhinez mintzatuz, erreflexioz luzatzea edo anplifikatzea; gorputzez mintzatuz, bibratzea bere frekuentziako edo frekuentzia horren multiplo bateko bulkadak hartzean.

Goragoko tonuan abestu nahi dutenean, eszenako egurrezko ateetara begira jartzen dira eta, laguntza horri esker, indartu egiten dute beren ahotsaren erresonantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2350. orr.

Erresonantzia da efektu hori: ardo-kopa hauts dezakeen kantariaren istorio ospetsuko bera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Teatroak material sendoagoekin egiten direnean, hala nola hormagintzako material, harri edo marmolarekin, orduan material horiek ez dute hotsaren erresonantziarik ematen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2350. orr.

Une askotan, organoaren doinuekin eta elizako erresonantziekin ederki jolastuz, oso gustagarria gertatu zaigun emanaldia moldatu du.  Berria - Kultura   2004-07-31

Harrera adeitsua egin zien, eta, erresonantziei begiratu bat eman ondoren, hitz lasaigarriak esan zizkien.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.

2 oihartzuna.

Erresonantziaren bitartez lortzen du testu batek bere efektua, gure baitan oihartzunak sortuz: zer dagoen irakurlearen barruan, halakoa eragina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

Zentzu horretan, aztertu egin behar da aurrena Thuleko jendearen kultura orokorra, eta behin hori erabaki eta gero, kultura jakin horrekin zein erresonantzia lor daitezkeen ikusi behar da zerrenda osatu aurretik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat erresonantzi)

Meatuak eta tinpanoak, beren gisa utziz gero, erresonantzia-sistema bat eratuko lukete (itsas maskor baten antzera) eta soinu batzuk ikaragarri indartuko lituzkete beste batzuen kaltetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Badira objekzio handiak, hala ere, entzumenaren erresonantzia-teoriaren aurka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Hizketa-hotsen formanteak ahots-bidearen erresonantzi guneen araberako maiztasunetan kokatzen dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Artikulazio bakoitzaren barruan, fonema motak konkomitantzien arabera -hau da, laringe hotsaren eta sudur erresonantziaren arabera- bereizten dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Zein da bere aho artikulazioa, laringe hotsik daraman ala ez, eta aho erresonantziarik daraman ala ez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 72. orr.

5 (izenlagunekin)

Bi gauza aski ongi ulertu ditu: batetik, dezente urritua dela tumorea, aurreko erresonantziaren aldean; bestetik, ordea, oraindik ere nahiko handia dela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 85. orr.

6 erresonantzia kutxa (orobat kaxa) soinua anplifikatzeko edo modulatzeko, eta haren tinbrea gauzatzeko helburua duen kutxa modukoa.

Aretoa, azken finean, gure erresonantzia kutxa da, eta zenbat eta hobea izan, orduan eta kalitate hobea eskain dezakegu.  Berria - Kultura   2004-05-28

Askoz ere erresonantzia-kaxa txikiagokoa noski, eta beraz, ez hain serioa eta kontuan izatekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.

7 erresonantzia (magnetiko) diagnostiko medikoan erabiltzen den teknika, erresonantzian jartzen diren gai baten atomoen nukleoen energia absortzioaren azterketan oinarritzen dena.

Izan ere, tumoreak garroak zituela irudi zuen, erresonantzia magnetikoetan. Horretarako, 112 gaixori egindako biopsia hepatikoen eta erresonantzia magnetikoen emaitzak alderatu zituzten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 13. orr.

Azken boladan, fisikarien eskutik, baditugu hainbat aparatu konplexu, armategi oso bat hortxe, ekografiaz eta erresonantzia magnetiko nuklearrez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Medikuak erresonantzia bat egiteko eskatutakoan, inork ere ez dio jarriko atzetik doakion nuklear adjektiboa.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Osteopatari bisita egin eta Iruñera bidali ninduen, erresonantzia egitera.  Berria - Kirola   2004-04-01

Iruñeko Kynes zentroan egin zioten atzo erresonantzia Patxi Eugiri, eta erabat osatzeko lau-sei aste beharko dituela jakinarazi du Jose Maria Urrutia Aspe bere enpresako medikuak.  Berria - Kirola   2004-05-11

8 erresonantzian adlag

Orduan erresonantzian sartzen da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus