Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela jakingo dugu behin betiko eztabaidaren oihartzunek ez zutela ibarren gainean durundatu, eta ez zutela mendirik mendi jauzi egin, eta zeruak ez zirela inarrosi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.
Danbatekoek belarrian durundatu bezala geldiarazi du Mikelek ibilaldia. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
Jaisterakoan beren oin hotsek harrobiaren horma zulatuetan durundatu dute. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 49. orr.
Biak ahots apalez mintzo dira, baina ulertzen dute elkar: antzinako zurez estalitako paretetan ahots ertainez esandako hitzek durundiatzen baitute, harien soinuek musika-tresna baten zurean bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 94. orr.
Indar berriz jalgi zen jeneralaren barrea, eta haren algara ozenek etxeko gela guztietan durunditu zuten, sarreratik hasi eta ganbararaino. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 419. orr.
Viena ez baitzen, niretzat, hiri bat soilik, baizik eta soinu bat: ariman durundiatzen duen edo sekula durundiatzen ez duen soinu bat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.
Hogeita lau ordu lehenago toki horretan berean hautatu nuen leloaren oihartzunak irri-ajataka durundatu zuen ene buru-barne minduan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.
Alabaina, Abasen "seguruago egongo gara..., iluntzen ari du eta" hitzek durunditu egin zuten Hamidaren baitan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 114. orr.
Hitz horiek entzun zituenean, egia esan, Alberto ez zen gehiegi arduratu [...] baina, une hartan, oihartzun siniestro batez durundatzen ziren bere burmuinean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 23. orr.