Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dohain (orobat doai g.er. eta dohai g.er.) 1 iz. emaitza, bereziki Jainkoak ematen duena edo naturatik hartzen dena. ik mesede; opari.

Lehengo garai gozoak eta orain elkarrekin dasta zitzaketen loriak aipatu zizkion, erregalu eta dohain ugari oparitu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Gutxi batzuei emandako dohaina da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.

Jainkoak emandako dohaina; edo madarikazioa, beharbada.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 42. orr.

Anaiok, eman diezazkiogun eskerrak leialki eta debozioz Jainko gure Jaunari bere dohain guztiengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.

Dohain ezberdinak ditugu, Jainkoak eman nahi izan dizkigunen araberakoak.  Elizen arteko biblia   Erm 12,6

Fedea Jainkoaren dohain bat dela errana da.  Herria   2003-01-14

Emazte ona dohain bikaina: Jaunari begirune diotenentzat dago gordea.  Elizen arteko biblia   Si 26,3

Beraz, agintzaria, dohain hutsa izanik, fedeari dagokio.  Elizen arteko biblia   Erm 4,16

Jainkoaren Erreinua, dohain eta exijentzia.  Elizen arteko biblia   Lk 12,4 tit

-Zeruaren dohain bat izango litzateke.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Irritsezko urtebetea, bizitzaren dohain bakarra bortxaketa balitz bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 29. orr.

-Zaldun prestu hori: dohain baten eske natorkizu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.

Hilekorik ez, haurdunaldirik ez, ba al dago dohain hoberik?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 116. orr.

Beste gauzen antzera, dirua dohainez, mailegutan, akuran edo salerosian eman daiteke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Espiritua lehen-dohaintzat hartu dugunok intzirika gaude geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituen zain.  Elizen arteko biblia   Erm 8,23

2 ik bertute.

Dohain hori guztiei zegokien; baina era berean bakoitzak bere bertute berezia zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.

Errana naiz diskrezioa ez zela haren dohainetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

Barnetasunak ez du zertan obra literario on bat eman; baina dohain hori gabe eginkizunak are eta zailagoa dirudi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 34. orr.

Clara Parkek, artista autista baten amak, honela izendatu du dohain hori: "objektua ikusi bezalaxe (sormenari lekurik eman gabe) geroago papereratzeko ahalmen ez-ohikoa".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

Gu ere halako dohain batek igurtzirik sentitzen ginela esan liteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.

Ahalmen indartuen nahiz jende dohaintsuen egiturak behar ziren arakatu, eta dohain horiek garunean zer oinarri duten aztertu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Hau da, ubikuotasunaren dohaina du, desarauzko fenomeno horri atzetik dohain substantiboa ipini zionak zer esaten zuen ez bazekien ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.

Pozarren emango nituzke nire ondasunen erdiak zure dohain horietako batzuen jabe izateagatik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

Dotorezia paregabea, ahots ederra, eta dohain ugari, filosofia jardunerako, bereziki.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.

Irudipena neukan haiek bazutela sekretu bat nik ezagutzen ez nuena, neskekin aritzeko dohain bat niri falta zitzaidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.

Apartamentuan prestatzen nuen neuretzako gosaria, baina ez nuenez atsegin sukaldean aritzea eta dohainik ere ez nuenez horretarako, bazkariak eta afariak jatetxeetan egiten nituen gehienetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Urruneko gauza asko entzuteko dohaina ere badut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 170. orr.

Eta gure etxekoek ba zakiten zazpi seme heldu direlarik segidan, zazpigarrenak dohain bat baduela...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

3 (gauzei buruz)

Marrazkera txukunekoa, begirada sukartsuko gizonaren grabatuak ez zuen, ordea, aparteko dohain artistikorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Ez da literaturaren dohain esklusiboa: pinturak eta musikak idatziak bezain ondo lortzen dute, zinemak zeresanik ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Kantuak badu beste dohain bat, arestian literaturaren helburutzat jo duguna: irakurlea edo entzulea hunkitzeko gaitasuna,  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.

4 (izenondoekin)

Eskasia handien ondoan dohain handiak nabari zitzaizkion Stepheni.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Dohain handiak zituela putakeriak ikasteko eta gauzatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Harreman estuetarako dohain berezia zuen, ongi konpondu zen hango eskimalekin, eta nolabaiteko espezialista bihurtu zen medikuntza polarrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.

Sendagile izateko ez bezala dohain bereziak zituela jendea hipnotizatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.

-Zer, laztana, harrituta? -albora begira jarri zen, gizonak bere dohain fisikoak hobeto ikus zitzan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

Zé Luisek dohain apartak zituen ohean eta, elkarrengandik bereizi ondoren ere, elkartu egiten ginen batzuetan eta larrua jotzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

Amorragarria bere bizia eta ingurukoena katramilatzeko haren dohain aparta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Zuzentzaileak bikoizteko dohain azpimarragarria du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Zorionak eman zizkien dorre-eraikitzaileei, asmamena eta sormena bezalako dohain modernoez blaituriko beren sen praktikoarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Gottfried Mind izeneko "kretino inuzente" bat, 1768an Bernan jaioa, marrazteko dohain harrigarria erakutsi zuena umetatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Santuaren dohain miragarria guztien jakitera iritsi zen, gizon-emakume asko korrika joan baitzen ikustera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Horraino iritsi zen nire dohain huts egin ezinezkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eboluzioak haren baitan ezarritako dohain-hornidurak aukera ematen dio gizakiari lur honen gainean bizitzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Usain goxozko ontzitxo batean bezala, herri horretan daude bildurik Indiak dituen dohain-lurrin bene-benetakoak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Haurtxoak ezin uler zezakeen noski halako dohain-opari bikaina egokitzea berari, gizon helduak gero poema zizelka zezan!  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Egingo nuke, zure buru argiaren dohain-ahalmenak hortxe agertzen dituzula.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 166. orr.

Izan ere, berezko dohain sail zabala erakusten bide zuten; alde biologikoaren adierazpen gordin eta ukitu gabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Are gehiago, garbi geratu zen autista savant askok dohain mota bat baino gehiago izaten zutela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Errege dohain bat egin nahi nion, aspaldian hortarako begiratzen nuena zigarreta paketa bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 89. orr.

Ateneak jainko-dohaina bidali zion, eta han zeuden guztiak harriturik begiratzen zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

Argi ikuste horretan izango zuen zerikusia nire idazle-dohain deskubritu berri hark, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Beren kemenagatik eta borrokalari-dohainengatik hamarka mutil gazte aukeratu zituen kontu handiz Hassanek ekialde osoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Zeren eta horrelako administrazio-dohainak izan, baina horiek garatzeko inolako jabetzarik ez zutenentzat, monasterioek, beren ondare izugarriekin, eremu zabala eskaintzen baitzuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Bainu publikoetan lan egiten zuen, baita ezkontzak bideratzen ere, eta horren guztiaren eraginez ikaragarri zorroztu zituen bere behaketa dohainak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Judu-ezaugarriak, Mendebaldeko jentilek luzaroan beren arteko juduei esleituak, judu-diasporak Mendebaldeko munduan bizi izandako egoera bereziaren ondorio zirela eta ez heredaturiko arraza-dohain bereziren baten ondorio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Chris eta Lorraine beldur ziren Stephenek, hizkuntza bereganatzen hasiz gero, ez ote zituen galduko bere ikusmen-dohain miragarriak, hala gertatu baitzitzaion Nadiari, halabeharrez nahiz bestela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Honetan ere profeta-espirituak Frantziskoren espiritu-dohain berezia nabari uzten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 313. orr.

• 7 adlag doan, dohainik.

-Honeydukesen esne-gozoki berri bat dute, eta dohain ematen zuten probatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 130. orr.

Turismo guneetako hotel eta tabernetan promozionatzen duten 'Happy hour' edo 'ordu zoriontsua'ren ondoan, zeinetan kopa bat hartuz gero bigarrena dohain ematen dizuten, bizitzaren nekeak eta gure indarren ahuldadeak 'Ordu txepela' dakarkigu maiz, zeinak ordu baten makalaldiari amore ematen badiozu bigarrenaren zama dakarkizun dohain.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 85. orr.

«Donostia hiriak dohain uzten digu», azaldu du Idirinek.  Berria - Kultura   2004-01-09

· Dohaineko eskolta eta guzti eduki zezakeen, nahi izanez gero.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.

Pentsamendu horiek ez ziren dohainekoak, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Morroi horrixe ematen diot dohainezko gauren bat berak nahi duenean...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adina dohain (3); badu dohain (3); baina dohain (8); baina dohain hori (3); baino dohain (3); bere dohain (34); bere dohain eta (4); bere dohain nagusia (5); beren dohain (5); berezko dohain (5); beste dohain (15); beste dohain bat (5); beste dohain batzuk (4); bestelako dohain (3); bi dohain (4); da bere dohain (3); da dohain (3); den dohain (5); dituen dohain (5)

dohain aberatsak (3); dohain aparta (4); dohain apartak (11); dohain apartak zituen (3); dohain bat (40); dohain bat da (3); dohain bat zela (3); dohain batez (4); dohain batzuk (5); dohain bera (3); dohain berezi (16); dohain berezi bat (6); dohain berezi hori (4); dohain berezia (25); dohain berezia zuen (4); dohain bereziak (14); dohain bereziak zituela (3); dohain bereziren (3); dohain berezirik (6); dohain bereziz (3); dohain bikainak (7); dohain desberdinak (3); dohain edo (5); dohain ematen (4); dohain eta (37); dohain eta bertute (3); dohain eta grazia (3); dohain ezin (3); dohain fisiko (5); dohain fisikoak (3); dohain gutxi (3); dohain guztiak (18); dohain guztien (5); dohain haiek (3); dohain handia (7); dohain handiak (9); dohain handiko (5); dohain harrigarria (5); dohain hau (19); dohain hau eman (7); dohain hauek (4); dohain hori (36); dohain horiek (29); dohain horiek guztiak (3); dohain horien (3); dohain horrek (3); dohain horretaz (3); dohain horri (3); dohain hura (4); dohain hutsez (3); dohain ikaragarriak (4); dohain ikusgarriak (4); dohain nagusia (14); dohain onak (5); dohain onena (4); dohain oso (3); dohain ugari (4)

du dohain (6); duen dohain (6); edo dohain (3); espiritu santuaren dohain (3); eta dohain (47); eta dohain bereziak (3); eta dohain hori (4); eta dohain horiek (6); fisikoki dohain (4); gure dohain (4); guztiek dohain (3); halako dohain (8); haren dohain (5); hori dohain (3); horretarako dohain (3); jainkoak dohain (4); jainkoaren dohain (11); musikarako dohain (5); nire dohain (6); nuen dohain (3); oso dohain (5); santuaren dohain (5); zein dohain (5); zituen dohain (4); zuen dohain (6); zure dohain (4)

argiaren dohaina (3); bere dohaina (3); berezko dohaina (9); berezko dohaina zuen (3); biziaren dohaina (3); bizitzeko dohaina (3); digun dohaina (3)

dohaina baita (3); dohaina bidali (4); dohaina bidali zion (4); dohaina da (9); dohaina dauka (3); dohaina du (6); dohaina dute (3); dohaina dutenak (3); dohaina eman (7); dohaina ematen (3); dohaina ere (4); dohaina eta (5); dohaina ez (7); dohaina ez da (3); dohaina hartu (3); dohaina izan (7); dohaina zuela (3); dohaina zuen (10); duen dohaina (4); duten dohaina (5); egiteko dohaina (12); egiteko dohaina eman (4); emandako dohaina (4); eta dohaina (5); hitz egiteko dohaina (6); hitzaren dohaina (5); izateko dohaina (3); jainkoaren dohaina (11); jaunaren dohaina (3); profezi dohaina (7); sekulako dohaina (3); sendatzeko dohaina (3); zeukaten dohaina (3)

bakoitzak bere dohainak (3); bere dohainak (42); bere dohainak erakusteko (4); bere dohainak erakutsi (4); beren dohainak (7); berezko dohainak (3); bertute eta dohainak (3); bestelako dohainak (3); diren dohainak (4); ditu bere dohainak (5); dituen dohainak (8)

dohainak dira (3); dohainak ditu (9); dohainak dituela (3); dohainak dituen (4); dohainak eman (4); dohainak erakusteko (5); dohainak erakutsi (10); dohainak erakutsi zituen (3); dohainak ere (7); dohainak eskaini (3); dohainak eta (15); dohainak ez (6); dohainak oro (3); dohainak zituela (3); dohainak zituen (7)

egiteko dohainak (4); eta bere dohainak (3); eta dohainak (17); gure dohainak (3); haien dohainak (3); haren dohainak (10); hartutako dohainak (3); izateko dohainak (6); jainkoaren dohainak (5); nire dohainak (3); onaren dohainak (3); zituen bere dohainak (3)

bere dohainei (5); bere dohainekin (4); bere dohainen (5); bere dohainen berri (4); beren dohainen (4); dohainaren arabera (3); dohainei esker (4); dohainei eusten (3); dohainen artean (10); dohainen bat (11); dohainen berri (5); dohainen eta (3); dohainen jabe (3); dohainetako bat (6); dohainez betea (4); dohainez eta (3); espiritu santuaren dohainez (3); eta dohainen (4); jainko dohainen (3); jainkoaren dohainez (4); santuaren dohainez (3); savanten dohainen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus