Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizioak uxatzen dituzten bertuteak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.
Arimako pasioez, ohiturez, bertutez, eta bizioez. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.
Bertutea eta bizioa gauza bat eta bera dira hilkutxan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.
Aristotelek esaten zuen bertutea erdian dagoela, eta ez muturretan. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Plazerrak zizkidaten eskaintzen, nik bertuteak nituen bilatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.
Neholako bertuterik ez daiteke ulertu, aipatu dugun horren aitzinetik (hots, nork bere izana atxikitzeko ahaleginaren aitzinetik). Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 421. orr.
Berantago emazte bertuteko bat aurkitzen du eta harekin ezkontzen. Herria 2005-02-10
Horregatik zioen pobretasuna bertuteen erregina dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.
1787ko uztailean amaituko du bere Justine edo bertutearen zorigaitzak famatua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Indiano lizunkoi batek bertutearen bidea hartu du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.
Utz iezadazu bederen amodioaren eta bertutearen arteko borroka hunkigarri horiei so egoteko astia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.
Jakina baita beroak gauzei indarra kentzen diela, eta bere lurrun beroarekin xurgatu egiten dizkiela berezkoak dituzten bertuteak; urtu egiten dituela eta, erabat ahulduz, txepeldu egiten dituela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.
Agerreri Jainkoak ez zion halako bertuterik eman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.
Inon ez da gatibutzan bezalako bizimodu ordenaturik, halako eredugarritasunik, are bertuterik ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.
UPNk badu bertute bat, orain esaten duena esanda ere gero beste zerbait esan dezakeela. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Doña Remediosek bai Sara bera bai haren ikaskideak Espainiako Historiaren onuretan eta bertuteetan katekizatu nahi izaten zituenean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 22. orr.
Bertute hori du. Berria - Kultura 2004-05-01
Aspaldian ohartu naiz bestalde, kristau handi batzuei bertute zaiela etxekoenganik ahal bezain urrun ibiltzea, hots, beren nortasun propioaren higuintzea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.
Era honetan ematen zaizkio gizakiari Izpiritu Santuaren zazpi dohainak, hiru bertute teologalak, Fedea, Esperantza eta Karitatea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.
Lau Ebanjelioen eta lau bertute kardinalen "lau zaldiko orgak" eramanik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1154. orr.
Suaren izaera ezagutuko ez lukeenak pentsa lezake sei bertute berezi dauzkala: bataren bidez belztu, beste baten bidez zuritu, hirugarrenaren bitartez egosi, laugarrenaz erre, bosgarrenari esker urtu eta seigarrenaren bitartez gogortu egiten baitu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.
Bertute zaharra da lotsa, eta hainbeste xarmaren jabe zarenez, ikasi behar duzu hura gabe ere ondo baino hobeto moldatzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 84. orr.
Nola lortu, azkenik, beraien biziera eta jokabidea, bertute santuetan haziz, lagun hurkoentzat etsenplu izatea? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.
Arimarik ederrenaren bertuterik ederrena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.
Izpirituaren ongi gorena Jainkoaren ezagutza da eta Izpirituaren bertute gorena Jainkoaren ezagutzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 427. orr.
Bertute handiko gizona, bazuen zernahitan bide berri batzuen idekitzerat apailatzeko ausartzia. Herria 2002-09-05
Fede eta bertute handiko emaztekia, alegera eta konpainia onekoa! Herria 2005-02-03
Euskal Herrian, gaur egun, ez dut ikusten politika gizon bertute handikorik. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 50. orr.
Hain da handia eta indartsua gizakiaren bertute naturala, non ez baita kanpoko langintzarik, zail eta neketsu izanik ere, bertute naturalari agertzea eta distiratzea debeka diezaiokeenik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.
Bigarren liburuan, bertute morala eta atsegintasuna berriro elkarturik agertu arren, aztertzen den kontzeptua erdigune justuarena da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.
Bertute pribatuek berma ditzakete, besterik gabe, bertute publikoak Bertute literarioez haratago, maite du erakutsi duen bulkada humanitarioa, ongi osaturiko arimaren erakusgarri. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.
Gure ostatura bidean, bidaiek bertute tonikoa eta bizkorgarria dutela otu zitzaidan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 141. orr.
Bertute ohiturazkoek, naturazkoek edo goi-isurizkoek zikintzen eta zahartzen dute izpiritua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.
Grina gaizto bakoitzaren ordez kontrako bertutea jartzen saiatzen ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 476. orr.
Horretantxe datza benetako poza eta benetako bertutea eta arimaren osasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.
Honelako eta bestelako bertutez santutzen zituzten beren buruak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.
Gure arimako zein txokotan dute habia ongintza, gizalegea, karitatea bezalako bertute eder eta alferrikakoak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.
Liburuaren bertuterik handienetakoa, gure ustez, euskaraz egiten den filosofia garaikidearen hainbat joera, jatorri, eskola edota tradiziotako jendea proiektu kolektibo honetan biltzea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.
Bertute-mota guztietan aurreratzea irrikatzen zuen. laster asko utzi zuen bertan behera bere bertute-asmoa. otoitz garbitik eta beste bertute-egintzetatik datorren debozioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.
Ezerk ez nau zaldunaren bertute-eraso sutsuek adina dibertitzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.
Bere azken egunetara hurbildu zelarik [...] bertute-adibide batez erakutsi zuen ez zuela munduarekin inolako zerikusirik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.
Eliseoko Landak hornitzen dituzten santuetan, aurkitzen al duzue handitasunik, heroismorik edo bertute eredurik? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.
Maitasun garrak su dagio bertute-sortari. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.
Bertute dantzaren ondoren senargaia eta emaztegaia zein bere aldetik eraman zituzten eztei gelara. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.
Horrelako ikastetxeetan hiru ikasgai nagusi dira giza bertuteen oinarri: frantses hizkuntza -ezinbestekoa famili bizitza zoriontsurako-, pianoa -senarrari une atseginak gozaratzeko- eta etxeko lanak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.
Psikearen zeregina haur-bertutea berreskuratzea da, "haurren gauzak bazter utzi" ondoren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.
Argi honek berak argitu behar luke baita ere ohitura-bertuteen praktika, hala nola zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.
Pobretasuna errege-bertutea dela esaten zuen, hain nabarmen egin baitzuen distira Errege eta Erreginagan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.
Orduan [...] bazter orotan gizonak senidetzat ezagutuko du gizona, eskubide berberen jabe, justizia eta bertutezko ideal beraren lekuko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.
Bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.
Ez da liburuetan eta jakitean jarri behar ardura, bertutezko egiteetan baizik; izan ere, jakiteak harrotu egiten du; maitasunak bakarrik hazarazten du fedean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 640. orr.
Hain bakezale, hain zerbitzari eta bertutezko egintza guztietara hain emana. · (izen gisa) Kontzertua bertutezkoen multzotik kanpo egon arren, bakarlariak akats gabeko teknikarekin soinu gardena atera zion atariko joaldi lirikoari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.
Kontzertua bertutezkoen multzotik kanpo egon arren, bakarlariak akats gabeko teknikarekin soinu gardena atera zion atariko joaldi lirikoari, eta erritmo bizia eta sinkopatua arku-kolpeekin bigarren mugimenduan. Berria - Kultura 2004-04-24
aski bertute (5); badu bertute (4); baitute bertute (3); bere bertute (11)
bertute bakarra (3); bertute bat da (3); bertute eta dohainak (3); bertute gorena (5); bertute guztiak (12); bertute guztien (19); bertute guztien zaintzaile (3); bertute guztietan (4); bertute handi (4); bertute handiak (4); bertute handiena (3); bertute handiko (15); bertute handiko gizonak (3); bertute handikoa (4); bertute morala (4); bertute nagusia (10); bertute nagusiak (7); bertute publikoak (3); bertute santuak (3); bertute ukan (4)
bertutez bertute (5); beste bertute (10); beste bertute bat (3); bi bertute (4); bizio eta bertute (3); daukan bertute (3); daukan bertute bat (3); dela bertute (3); den bertute (3); dohain eta bertute (3); duten bertute (4); ez daukan bertute (3); gure bertute (6); hainbat bertute (7); haren bertute (9); hiru bertute (4); izpirituaren bertute (4); zein bertute (3); zenbait bertute (6)
bere bertutea (4); bertutea bera (4); bertutea da (10); bertutea eta bizioa (4); bertutea izan (3); zer da bertutea (3)
akatsak eta bertuteak (3); bere bertuteak (10); bertuteak baino (3); bertuteak eta bizioak (5); dituen bertuteak (3); dituzten bertuteak (6); gainerako bertuteak (3); haren bertuteak (4)
bertutearen arabera (10); bertutearen arabera ihardutea (3); bertutearen ideia (3); bertutearen saria (6); bertutearen zorigaitzak (6); demonstrazioa bertutearen (3)
bertuteari buruz (3); bertuteari jarraikitzen (7); bertuteari jarraikitzen zaion (4); bertuteari jarraikitzen zaizkionen (3)
bertuteen erregina (4); bertuteen zerrenda (3); haren bertuteen (3)
bertuteetan oinarritutako (5); bertuteetan oinarritutako teoria (3)
bertuteren bat (3)
bertuterik ez (5); bertuterik handiena (4); inolako bertuterik (4); neholako bertuterik (4)
bertutez bertute (5); horren bertutez (3)