Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela, diruzalekeria ez da urrearen bizioa, urrea gehiegi maite duen gizakiarena baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 367. orr.
Menelaok, berriz, agintean iraun zuen, handikien diruzalekeriari esker. Elizen arteko biblia 2 M 4,50
Beraz zure aldaketak diru asko irabazteko aukera eman badizu, diruzalekeria izango da, ez eboluzioa. Pako Aristi «Note book», 2005 - 131. orr.
Semeak, ordea, ez zebiltzan aitaren bidetik; diruzalekeriari emanak, eskupekoak onartzen zituzten eta epai okerrak egiten. Elizen arteko biblia 1 Sm 8,3
Diruzalekeriak gaztearen begitarte xarmangarria ilundurik, maleziaz galdegin zuen: [...]. Ez da egokitzat jo negozio zibil arruntetan, non etekinak finkotasun batez zehatz baitaitezke, korrituen hainbatekoa diruzalekeriaren atzaparretan eta mailegu emaileen lizentziapean uztea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
Kontuan izan, tripazalekeriak eta diruzalekeriak agintzen duten lekuan, zulo lizun eta zatar bat dagoela, guztiz arriskutsua dena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 113. orr.