Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikoizkeria iz zikoitzaren bizioa; zikoitzari dagokion egintza. ik zekenkeria.

Zikoizkeria bizio bat dela, lukurreria delitu bat dela eta diruarekiko gogo bizia gorrotagarria dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

Zekenaren gutizia ez da bere parteaz asetzen, zikoizkeriak arima lehortzen dio.  Elizen arteko biblia   Si 14,9

Zikoizkeria, lukurreria eta xuhurkeria bezala, indibidualkeria edo berekoikeria ere nagusi dira egungo gizartean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Baina berez ez zen diruzalea, ez zuen dirua bera maite, ez zegoen zikoizkeriaren mende.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

«Lantegietako segurtasun neurrien falta, patronalaren zikoizkeria eta administrazioen pasibotasuna» gaitzetsi zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Haren zikoizkeria txerazko hitzak nahiz ferekak eskaintzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

Victoriak ezin zuen hori ulertu: sortzaileen zikoizkeria hori, beren obra goresteko joera; "katedral gotiko bat suntsitzea nahiago luketenak beren obraren lerro bat ezabatzea baino", gogoratzen dut esan zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

Norainoko hutsalkerian, zikoizkerian, doilorkerian eror daitekeen gizakia!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Gizatalde guztiek zikoizkeriarako edo eskuzabaltasunerako berezko joera dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus