Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zekenkeria (orobat zekenkeri) 1 iz zekentasun gaitzesgarria; zekenaren egintza.

Sabelkeriaz, Hordikeriaz, Lizunkeriaz, Zekenkeriaz eta Handinahiaz hauxe baizik ez dugu adierazten, hots, jateko, edateko, kopulatzeko, aberasteko eta ospatua izateko Maitasun edota Desira neurrigabekoa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 339. orr.

Ene ohizko zekenkeria zikoitz eta bekaitzaren mugak urtaraziz gasna zati gehiago moztu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 206. orr.

Lasai asko bizi ginen, hainbestean gure zekenkeria burges txikian hondoratuta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Afifi anderea zeken samarra zen, baina zekenkeriak ez zion zoriontasuna eragozten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Jende larregi hiltzen ari da lurralde aberatsen zabarkeria eta zekenkeriagatik, eta ez dago aitzakiarik horrela segitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Berdin duela batzuetan zeken jokatzen badu, zekenkeria maitasunak eraginda bada.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 47. orr.

Ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat [...] senartzat hartzeko, eta orduz geroztik zekenkeriara eta arrarotasunera makurtuz joan zen, hainbat nola gaztetan izan baitzen erregekiro eskuzabal.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Diru-tragoxka hark aitaren zekenkeri egarria baretu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 747. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus