Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

defendatzaile (278 agerraldi, 55 liburu eta 93 artikulutan; ETCn 3.381 agerraldi; orobat defendiatzale g.er.) 1 izond/iz defendatzen duena. ik defenditzaile; aldezle.

Soldadu defendatzaileekin nahasi naiz, nor naizen esan eta berehala ekarri naute berorren gorentasunarengana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.

Zaila deritzot Olympiquek joaneko partidan baino talde defendatzaileagoa zelairatzea.  Berria - Kirola   2004-03-09

Egoera latza ekialdeko Siberiako alderdi hartarako, zeharo isolatua baitzegoen, bai eta haren hiriburuaren defendatzaileentzat ere, banaka batzuk baino ez baitziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

Defendatzaileen artilleria apurra Angararen eskuineko ur bazterra babesteko moduan jarri zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 441. orr.

Inork ez zuen batere zalantzarik haren moralari buruz, balore etiko eta kristau gorenen defendatzailea zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Eskritura Sainduetatik abiaturik, Israelgo herriaren pareraino goititzen zituen Nabarrenkoxeko defendatzaileak eta, aldiz, filisteoen mailara beheititzen gure etsaiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.

Jabego pribatuaren defendatzaile sutsua zen Anacharsis.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Metodo axiomatikoaren defendatzaile sutsua Hilbert logikaria izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Neure haserrearen ordezkari aukeratu ditut, nire ohorearen defendatzaile gartsu baitira.  Elizen arteko biblia   Is 13,3

Denise Bombardier Kanadiarra frantsesaren defendatzaile amorratua.  Herria   2001-07-05

Garai hartan kosta ala kostako garapenaren defendatzaile sutsu eta beroa zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.

Eta Smithen kasuan, esaterako, bere ideiak sarri baino sarriagotan gaizki interpretatu dituzte bai haren aldeko ustezko defendatzaileek bai kontrako arerio sutsuenek ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Irakurlearen defendatzailea zuzendariaren defendatzaile bihurtzen duk.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Miguel Castells 1970eko Burgosko epaiketako abokatuetako bat izan zen (Mario Onaindiaren defendatzailea).  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Berdintasunerako Defendatzailea EAEko lehendakariaren dekretu bidez izendatuko da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

2 abokatu defendatzaile ik defentsari 3.

Presoak berak eskaturik eta, Felipe II.aren baimenarekin, Doktor Nafarra izendatu zuten orduan haren abokatu defendatzaile.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Bai, badakit orain emaztea eta abokatu defendatzaileak haren asmo ona eta apaltasuna goraipatzen hasiko direla, baina ezin izango dute haren errugabetasuna frogatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 212. orr.

Ihes egin gurako haiei epaiketa 1937ko martxoaren 16a eta 18a bitartean egin zitzaien, abokatu defendatzaileen artean Kosme Duñabeitia, lehena, izan zelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 282. orr.

Akusatuek ez dute inolako abokatu defendatzailerik behar izan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

3 herri-defendatzaile ik ararteko.

Huertasek 1977az geroztik Gipuzkoako zerrendaburu izan den Enrique Mugika Espainiako herri defendatzailea ordezkatuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Duten egoera salatzen jarraituko dute NOIko langileek eta etzi herri defendatzailearekin bilduko dira 12: 00etan, Iruñean.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Arrazoia eman dio Gasteizko herri defendatzaileak.  Berria - Kultura   2004-07-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus