Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kriolloa -Txepetxek ohartarazten gaituenez- indigenista agertzen da europarron aurrean, indioen ondorengo eta aldezle, baina guztiz europar jokatzen du gero indio horiexen aurrean, indio-odolik balu ere hura ukatuz eta ezkutatuz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 130. orr.
Haren arrazoibide hori berori askotan erabili izan dute arte abstraktuaren aldezleek: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.
Egia esan, garaian eugenesiak aldezle asko zuen Europan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 233. orr.
Jarrera akademiko tradizionalak, perspektiba zientifikoki zilegizkoa zen sistema bakartzat zeukanak, aldezle berriak aurkitu ditu orain, Panofskyren erlatibismo historikoaren kontra, Berpizkundean asmatu zen sistemak zientifikotasun bat baduela eta, horrenbestez, denboraz kanpo balio absolutu bat baduela diotenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.
Herri mitiko hau, "independentziaren" aldezle heroikoa, bere kate eta joputzaren defendatzaile da aldi berean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 56. orr.
Alderdi sionistaren klub batera joaten naiz, joan, nahiz eta hara joateko eskubiderik ez izan, aiton-amonak sionismoaren oso kontrakoak baitira; ni neu ez naiz aldezle amorratua, baina alde nago, eta interesatzen zait. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.
Baina ez zen ikasle-izar horietakoa; ez zen beste itsu asko bezain abenturazale, ez eta beregaintasunaren aldezle temati ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Irudia ulertzen bada, bere antolamenduan ikuslearen psikismoaren "antza" duelako ulertzen dela dioen tesiaren aldezle sutsuenetako bat baita Eisenstein. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.
Aita Olaso etorri zitzaigun bila, arrain handiak ginela usteko zuten gure herri-aldezleek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.