Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

defentsari 1 izond defendatzailea.

Oglaga tribuko indiar horren aurkako frogarriak oso ahulak omen dira, antza, indiar eskubideen defentsariaren aurkako konspirazio bat izan da tartean.  Berria - Kultura   2004-04-17

Hogeita seigarren gehigarri berean erranen dugu, halere, makur dabilela Marsilo Paduakoa, bere Bakearen Defentsaria delakoan, bortxatzeko eta esku hartzeko ahalmen oro ukatzen diolarik Elizari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 137. orr.

Adingabeen Defentsariak 2002an egindako ikerketa bateko datuak ekarri zituen gogora Soledad Cruzek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

2 futbolean eta kidekoetan, atzeko aldean jokatzen duena.

atezain bat, Christophe Bernet; defentsari bat, Nicolas Delmas; bi erdilari eta hiru aurrelari.  Herria   2002-08-01

Baloia hanketan zuela, bizpahiru defentsari iskin egin, gero atezainari, eta, atea libre zuenean gola sartzeko, [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 65. orr.

3 adbokatu defentsari adbokatu defendatzailea.

Antonio Saez de Santamaria abokatu defentsariak Lauaxeta komunismoaren aurkakoa zela adierazi zuen, haren absoluzioa eskatzeko arrazoi gisa.  Berria - Harian   2005-08-13

Abokatu defentsariarekin egon zen azken aldian, pozoia eskatu zion, baina berehala konturatu zen okerraz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.

Epaia emandakoan, frakez jantzitako abokatu defentsariak agurtu ondoren, eta haien begi errukior, erruduntasun-adierazle eta ezintasunez txundituei ihes eginez, akusatuak une batez atean elkartu ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus