Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dar-dar aditzen nituen azalpen haiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 94. orr.
Eskua dar-dar luzatu zuen Ronek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.
Haren izena entzute hutsarekin dar-dar hasten dira gazteen bihotz kartsuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Nik neuri dagokidana ongi dakit: dardar utzi ninduela, koloka, arnasa bera asaldatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 212. orr.
Eta eskuak dar-dar zituela saltxitxa-erretilua hartu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.
-Ezertan ere ez! -bota zion Filchek, masailak dar-dar zituela, zakar. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 126. orr.
Eskuak dar-dar, paper batzuk erakutsi zizkidan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.
Urduri nindoan, zangoak dar-dar, eta harat heldu nintzenean, atea zabalik ediren nuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 447. orr.
Koronelak, urrats bat aurrera egin, eta, goitik beheraino dardarka, lebitaren toles guztiak eta aurpegiko zimur bakoitza dar-dar, hilak bezain zurbil eta ahalegin handiz lortutako irmotasun etsi horrekin berak ere itxura izugarria zuela konturatu gabe, emazteari esan zion: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 55. orr.
Zer uste duk, bada? -esan zidan, ahotsa dar-dar. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.
Zutik jarri zen, barrena dar-dar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.
Beldurrez dar-dar, nor zen galdetu zion presoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.
Are dar-dar bortitzagoak egin zituen armairuak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 113. orr.
Izan ere, noiz eta Mignoni gibeleko ile-xerloak jaso eta okzipuzio ile gabean eman bainion musu, dar-dar batek hartu zuen hura, eta bertze dar-dar batek ni, eta hala eta halatan sentitu ginen biak loturik dar-dar haietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.
Aditzekotan ere, parketaren kexu arranguratsua, apaingarrien dar-dar ikaratia, kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira, eta arropa zuri zurrunaren usain larderiatsua baino ez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.
Leihatilak dar-dar soinua egiten zuen motorraren eraginaz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.
Dardar ikara hotz batek korritu zidan gorputza. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.
· Hankek dar-dar txikia egiten zioten Agustinari, gertakari ikaragarri haiek Leireri eta abokatuari kontatzean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 172. orr.
Hatzak dar-dar batean zebilzkidala ohartu nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.
Hankak dar-dar batean neuzkan, dena bueltaka zebilkidan begien aurrean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.
Egin nuen urrats bat, urduri; egin nuen hurrengoa, urduriago; egin nuen beste bat eta beste bat, gero eta urduriago, harik eta zangoak dar-dar batean jarri zitzaizkidan arte, goitik behera egiten nuela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.
Ez zen konturatu Sonja dar-dar batean zegoela eta bi eskuekin oratu behar ziola mahaiari, lurrera ez jausteko. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.
-Benetan, gure eskuetan jarri du Jaunak lurralde osoa; dar-dar batean daude denak gure aurrean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 24. orr.
Buruko mina zeukan, urdaila gaizki, begiak itzaliak, indarrak urri, belaunak dar-dar batean, kemena galdurik... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 180. orr.
Liebkind Bendelek besoei eragiten zien; dar-dar batean, garrasi egiten zuen Walden doktorearen belarrietan, bestea gorra balego bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.
Altxatu egin nintzen, dar-dar batean hosto bat bezala. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 88. orr.
Merkatuak dar-dar batean utzi dituen beste faktorea Ivan ekaitz tropikala izan da. Berria - Ekonomia 2004-09-28
Japonian eraso mehatxu batek dar-dar batean jarri zituela indizeak. Berria - Ekonomia 2004-02-21
Baten batek dar-dar egin zuen funtzionario-taldearen erdian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.
Hermionek dar-dar egin zuen ikaraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.
Hagridek hitz egin zuenean, dar-dar egiten zuen amorruz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 50. orr.
-O, Jones jauna -esan zuen ahots ozen eta alaiaz, eta dardar egin zuen, jelatinazkoa balitz bezala. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Lehen aldiz egin zuen dardar zure gorputzak Genoako hotel hartan dardar egin zuen moduan. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.
Ai ene! gorputz osoak dar-dar egin dio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 113. orr.
Etenaldia dardarizo batean oinarritzen da, eskuineko eskuak dar-dar egiten duela dirudi, emeki, paperaren gainean pausatua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.
Hermioneren ezpainek dar-dar egin zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 258. orr.
Barre egitean, Schmidten masaila bigunek dar-dar egiten zuten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.
Bizarrari tiratu zion, begiak kliskatu eta dar-dar egin zuen, ikasketa etxean ohi zuen bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.
Berebiziko ahalegina eginez, hatzek dar-dar ez egitea lortzen zuen, ahotsa irmoa eta argia izatea, begiek lasaitasuna agertzea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Tania Kovaltxuki dar-dar egiten zioten eskuek, urduritasunaren eraginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.
Baina gauza bat esaten dizut, Les, hatzek dar-dar egiten zidaten. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 53. orr.
Josteko makina baten antzera egiten zion dar-dar bihotzak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.
Pinu egurra erre eta erre ari ziren galdarak eta haien paretek dar-dar egiten zuten lurrunaren presiopean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.
Armairuak dar-dar egin zuen berriro, baina are dardara handiagoak egiten zituen Nevillek berak, hau urkamendira bezala baitzihoan aurrera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 112. orr.
Lauoinka bizian hasten dira zaldiak, gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean, dar-dar egiten du bideak, eta beldurrezko oihuak jaulkitzen zaizkie bide bazterrean geldirik geratu diren oinezkoei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.
Lurrak ostera dar-dar egin eta bere baitan itxi zen, zuloaren arrastorik utzi gabe. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.
Brooklyngo zubia batzuetan dardar egiten duen harpa bat da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 87. orr.
Ohe ondoko olio-lanparako argi horiak dar-dar egin zuen gela osoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.
Jakina da ahoskordek maiztasun askotan egiten dutela dar-dar batera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.
Beraz, airea isurtzen da ahoskorden artetik eta horiek dar-dar egiten dute; ondorioz, ahotsa sortzen da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.
Herskaria (/p/) ahoskabea denez, ezpainetako hersketak irauten duen bitartean, ahoskordek ez dute dar-dar egiten. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.
Berezkoa da hasperena ahoskabea izatea, igurtzia sortzeko adina aire igarotzeko ahoskordek elkarrengandik erabat urrundurik egon behar baitute eta horrela ezin baitute dar-dar egin. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.
Glotisa igo ondoren, irekitzen denerako, biriketatik datorren aireak ez dakar nahikoa indar ahoskordei dar-dar eginarazteko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.
Izuak dar-dar eragin zidan, ikara hezurretaraino sartu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.
Bidearen bi aldeetan paraturik zeuden, eta haizeak dar-dar eragiten zien hariei, harpa batenak balira bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.
Gnomoak zabuka egin zuen eta hantxe bertan zerraldo erori zen ahoz behera, gela osoari dar-dar eragin zion danbatekoaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.
Oraindik beste behin, lurrari ez ezik, zeruari ere dardar eragingo diot.. Elizen arteko biblia Heb 12,26
Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zen, non kartzelaren oinarriei ere dardar eragin baitzien. Elizen arteko biblia Eg 16,26
ahotsa dar dar (8); ahotsak dar dar (5); batek dar dar (3); beldurrez dar dar (3); bihotza dar dar (3); dar dar (307); dar dar ari (3); dar dar batean (37); dar dar egin (76); dar dar eginez (3); dar dar egiten (64); dar dar eragiten (3); dar dar jarri (8); dar dar zituela (6); dar dar zuela (5); dar darka (6); dute dar dar (5); ere dar dar (6); eskua dar dar (6); eskuak dar dar (10); eskuek dar dar (5); eta dar dar (11); ezpainak dar dar (4); ezpainek dar dar (5); harryk dar dar (3); hotzak dar dar (3); hura dar dar (3); ikaraz dar dar (3); lurrak dar dar (6); osoa dar dar (4); osoak dar dar (4); zangoak dar dar (7)
aurrean dardar (4); beldurrez dardar (12); bere dardar minetan (3); dardar bat (3); dardar batean (14); dardar egin (25); dardar egin zuen (13); dardar egin zuten (3); dardar egingo (4); dardar egiten (18); dardar egiten zioten (3); dardar eta (7); dardar minetan (3); ere dardar (5); eta dardar (12); eta dardar egin (4); jaunak dardar egin (3); oteiza bere dardar (3); zuen dardar (3)