Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edomgo zelaietan barrena aurrera egitean, lurra ikaratu egin zen, ortzia dardaratu. Elizen arteko biblia Epa 5,4
Ikaratu zen lurra eta dardaratu, zeruaren oinarriak mugitu, Jainkoaren haserreak baitzituen astindu. Elizen arteko biblia 2 Sm 22,8
Oinarrietaraino dardaratzen zen mendia, eta harkaitzek zabu egiten zuten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.
Errege da Jauna: dardara bitez herriak! hegadun izakien artean du tronua: ikara bedi lurra! Elizen arteko biblia Sal 99,1
Zorua arinki dardaratu zen aretoko oinkaden eraginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.
Tren bat pasatu zen gure gainetik, eta arkua dardaratu egin zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.
Uretan dardaratzen den kanabera bezala izango da. Elizen arteko biblia 1 Erg 14,15
Atea halako kolpeaz jo zuen non leihoak ere dardaratu baitziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.
Hosto bat bezala dardaratzen nintzen, zer erran edo egin ez nekiela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 221. orr.
Haurrak ilunpe itsuan dardaratzen eta denaz ikaratzen direnez, [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.
Eskua dardaratu egiten zaio eta beti egiten du okerren bat. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.
Zeren eskuak eta belaunak dardaratzen hasiak baitzaizkit,. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.
Ahotsa apur bat dardaratu zitzaion, baina laster berreskuratu zuen sendotasuna. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 219. orr.
Oinaztuaren zartada ikaragarriak lur kiskalia dardaratzen duenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.
Haien sudurzuloetatiko arnasen kanporatzeak betileak dardaratu zizkion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.
Hotzikara batek dardaratu ninduen, harrapatzen baninduten, Angeloren zori etsai bera izango nuela pentsatuz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 250. orr.
Eskualde hau Labartzatik ikusterik ez dagoelako, nik uste, halako zauskada azkarrago batek dardaratu nau barru-barruan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.
Mitxelena lotsak dardaraturiko ahotsez mintzatu zitzaidan idazmahaiaren beste aldetik: [...]. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.
Eta asalduak hartu nau goitik behera, eta zauskada bortitz batez dardaratu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 307. orr.
Mahaiko zamauan bermatu zituen Gabrielek bere hamar hatz dardaratuak, eta irribarre egin zion, urduri, taldeari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.
Irribarre dardaratu bat, begirada baten eromena segundo batzuen artean... Berria - Kultura 2004-06-23
Idazkera asaldatu eta dardaratuaz kopiatua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
batek dardaratu (3); dardaratu egin (7); dardaratu egin zen (5); dardaratu egiten (3); dardaratu zen (7); dardaratu ziren (3); dardaratu zitzaion (3); dardaratzen eta (5); dardaratzen zen (3); dardaratzen ziren (3); dena dardaratzen (3)